Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

ARGIA.com webgunearen hasiera

  • Hasiera >
  • Euskal Kulturaren Hari@

Euskal Kulturaren Hari@ 2009/07/03

Artea

Eskultura eta jantzigintza ikusgai izango dira hainbat erakusketetan

Pello Irazu artistaren "Hondatu gabe bizi" erakusketa irailaren 26a arte bisitatu ahal izango da Donostiako Koldo Mitxelenako Kulturuneko sotoan. Bertan, hainbat eskulturaren bidez eskulturaz hausnartu du autoreak. Eskultura da, halaber, Huarteko Patxi Buldain Fundazioak ikusgai jarri duen erakusketaren ardatz: puntako bost eskultore nafarrek (Alberto de Orella, Faustino Aizkorbe, José Ramón Anda, Alfredo Sada eta Patxi Buldain bera) euren obrak paratuko dituzte abuztuaren 2a arte.

Bestalde, bederatzi jostun arabarren lanen bidez eta hila dagoen Roberto Comas jostunak paperean utzi zituen hogei bat irudikapenen bidez, Balenciagari omenaldia egingo dio Gasteizko Caja Vital aretoan antolatu duten erakusketak. Lanak ikusgai izango dira abuztuaren 31 arte.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan:

Bertsolaritza

Bertsolari txapelketako finala abenduaren 13an izango da BEC-en

Herrialdeko txapelketatan nagusitu diren hainbat bertsolarik hartuko dute parte bertan, horien artean Andoni Egaña txapeldunak. Guztira, 44 bertsolari leihatuko dira. Irailaren erdialdetik aurrera jokatuko dira lehen kanporaketak eta guztira hamalau saio izango dira. 

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan:

Euskara

Etorkinak euskarara hurbil daitezen motibatu egin behar dira, baina nola?

Amelia Barquín

“Etorkinen seme-alabak eskolaren bidez euskaldundu behar dira, hizkuntzarekiko motibatu. Baina prozesua ez da batere erraza (…) euskararekiko lotura eskasa egozten diegu, baina era berean hemengo elebakarrei baino gehiago (…) etorkinei euskararekiko sinpatia piztu behar diegu, altxor gisa ikus dezaten (…) euskarak iraungo badu, bertakoen hizkuntza eta atzerrikoena izatea lor genezake” (2009-07-03)

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan:

Historia

Iruña-Veleiaren egiazkotasuna zalantzan

Xabi Otsoa de Alda

"Ikerlariek Iruña-Veleiako grafitoak faltsuak zirela adierazi ostean, izugarrizko eztabaida piztu da. Askok eta askok sinestarazi nahi digute bertako grafitoen faltsutasuna frogatuta zegoela, baina ez da hala (...) Osagai akademikoez gain, beste mila kontu erantsi diote faltsutasunari eta boom mediatiko bat sortzea lortu dute, kasua amaitzeko asmoz (...) Nik, aurkitutako materialaren benetakotasunean sinesten dut" (2009-07-03)

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan:

Irakaskuntza

Eskola Ibiltariak euskal eskola nazionala aldarrikatuko du

10. Eskola Ibiltaria antolatu du Ikasle Abertzaleak taldeak, atzo hasi eta bihar arte Nafarroan, Lizarratik Arbizura. Hiru egunez, 40 lagun inguruk euskal eskola nazionala irudikatzea izango dute helburu eta hitzaldiak, asanbladak eta ekitaldiak egingo dituzte. Besteak beste, nekazaritza ekologikoa, ikazkintza eta inguruko fauna eta flora ikasiko dute.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan:

Kultura

Arte eszenikoak sustatzeko plana jarriko dute martxan

Arte eszenikoen alorreko ikuskizunek publiko gehiago izan dezaten neurriak hartuko dituzte Eusko Jaurlaritzak, SGAEk eta Eskenak. Horretarako hitzarmena sinatu zuten pasa den ekainaren 1ean eta atzo hitzarmen horren nondik norakoen berri eman zuten. Lehendabizi ikerketa fasea hasiko dute eta ondoren jarriko dute martxan plana. Neurri zehatzez gain, jardunbide egokien gidaliburua ere kaleratuko dute. Gidaliburu hori konpainia, ekoizpen enpresa, antzoki, banatzaile eta programatzaileei banatuko zaie eta bere helburua ikuskizunetara joaten den publiko kopurua handitzea izango da, baita ikus-entzule fidelagoak lortzea ere. Planak 100.000 euroko aurrekontua izango du. %70a Eusko Jaurlaritzak jarriko du eta gainontzekoa SGAEk.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan:

Musika

Mendebala jaialdia gaur hasiko da

Gaur eta bihar egingo da Sopuertan (Bizkaia) Mendebala jaialdia. Aurten zortzigarren edizioa izango da. Urtero bezala, Galiziar, asturiar, kantabriar eta euskal musika entzuteko aukera egongo da. Gaur Korrontzi, Cristina Pato eta Aira de Pedraren kontzertuak izango dira. Bihar, Aura Kuby, Llan de Cubel, Adarrots eta Skama La Redek joko dute. Kontzertu guztiak doan izango dira.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan:

Normalizazioa

Osakidetza eta Herrizaingo Saila dira hizkuntz eskubideak gehien urratu dituztenak

2008an gertaturiko hizkuntz eskubideen urraketak biltzen dituen txostena eman zion atzo Paul Bilbao, Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendariak, Iñigo Lamarka EAEko Arartekoari. Behatokiak, inoiz baino kexa gehiago jaso ditu aurten eta jomuga nagusi Osakidetza eta Herrizaingo Saila izan dira.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan:

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan