Piztu Ezazu Argia gunera joan.
GAL

Luis Morcillo: "Nik hil nuen Santi Brouard"

Luis Morcillok aitortu du berak hil zuela Santi Brouard HBko kidea bost milioi pezetaren truke (30.000 euro). El Mundo egunkariari egin dizkio adierazpen horiek.

"Herrialde normal batean, 'Twist'-en agerpenak gertakaria behar zuen izan"

Normalak izateak kezkatzen gaitu normalki, baina ez al da zenbaiten normalitatea apur bat anormala? Harkaitz Canoren Twist gaztelaniaz argitaratu zen duela hilabete inguru eta Kataluniako El Periodico egunkariko Ricard Ruiz Garzon kritikariari arreta deitu dio Espainiako Estatuko medio handiek eskaini dioten arreta. Hobe esanda, eskaini ez dioten arreta.

Aizpurdi karrika, Perurenatarrak gogoan

2013-03-12

Mikel Asurmendi

Orio auzotik behera, Enperadorearen etorbidean ia amaieran, Hendaiako hilerrirako bidea dago. Zimitorioa herriaren nortasunaren lekuko paregabea da. Niretzat berezia da, hendaiar peto-petoa izan gabe, hemen jaio eta hiru hilabetez hil zen Haritz semea bertan baitago lurperatua. Otsailaren 20an jaio zen, eta urte bereko maiatzean hil. Bidantenia bidexka hartzekotan nintzela, duda-mudan, hilerrira joatea pentsatu dut.

Lekeitioko galarrena

2013-03-03

Miren Amuriza

Laurogehita lauko negu beltzenetan beltzena, azaroaren hogeian gorriz tindatu zena, kontsulta bat izan baitzen krimen baten eszena. Tiro hotsaren ondoren Bilbo handian barrena berunezko isiltasunaz bete zenean dena, Lekeitioko portuan hasi zen galarrena. Santi...

Kondenatutako hiltzaile ultra-eskuindarra, Espainiako segurtasun indarrentzat lanean

2013-02-25

Jon Torner Zabala

Emilio Hellin Moro, 1980an Yolanda Gonzalez (Espainiako) Langileen Alderdi Sozialistako militante deustuarra hiltzeagatik 43 urteko espetxe zigorra ezarri zioten ultra-eskuindarra, Estatuko Segurtasun Indarrentzako ari da lanean, El País-ek azaleratu duenez.

Edurne Brouarden ustez Amedok salaketa interes pertsonalengatik jarri du

2013-02-15

Martin Vicioso

Amedok ez du justizia bilatzen, eta bere onurarako soilik ari da Edurne Brouardek  Berriari eta EITBri esan dionaren arabera. Polizia ohi eta GALeko kideak Luis Morcillok HBko mahaikidearen erailketa bere gain hartzen omen duen froga aurkeztu du epaitegietan atzo jakin zenez.

Gipuzkoako Foru Aldundiak torturaren kontrako aldarrikapena egin du

2013-02-14

ARGIA

Atzo Gipuzkoako Foru Aldundiak Donostiako jauregiko areto nagusian Espainiako indar polizialek herritarrei eragindako torturen salaketa instituzionalean lehen urratsa eman zuen. Martin Garitano ahaldun nagusia eta Oroimen Historikorako eta Giza Eskubideen zuzendari Marina Bidasoro buru zirela, ehun gonbidaturen aurrean egindako ekitaldiarekin nabarmendu nahi izan zuen Aldundiak lehen urrats hau, Euskal Herriko leku askotan Torturaren kontrako eguna ospatzen den otsailaren 13an.

Brouarden heriotza argituko lukeen grabazioa aurkeztu du Amedok epaitegietan

2013-02-14

Martin Vicioso

Luis Morcillo enpresariak onartzen du Santi Brouard HBko mahaikidea 1984an berak hil zuela, José Amedok aurkeztutako grabazio batzuetan. El Correo egunkariak eman du albistea, eta bertan diotenez, Bilboko epaitegiak salaketa egunotan tramitera eraman du.

Jon Anzaren familiak salatu du ez dela desagertzea argitzeko borondaterik

2013-02-07

Martin Vicioso

Jon Anzaren familiaren abokatuak, Maritxu Paulus-Basurtok, fiskaltzak auzia amaitutzat jotzeko eskaera egingo duen filtrazioaren harira, Frantziako agintariek ETAko militantearen desagertzea eta heriotza argitu nahi ez dutela salatu du.

Jon Anzaren heriotzaren ikerketa amaitutzat eman du Viargues epaileak

2012-10-18

Josu Urtubia

Myriam Viargues epaileak amaitutzat eman du Jon Anzaren heriotzaren ikerketa. Horrela jakinarazi dio Kazeta.info hedabideari Jon Anzaren familiak. Anza 2009an Baionan desagertu zen eta handik urtebetera Okzitaniako Tolosan aurkitu zuten hilik.

Jon Anzaren desagerpena eta heriotza argitzeko eskatu dute

Jon Anzaren desagerpena eta heriotzaren ingurukoak argitzeko intentzioarekin, inkesta parlamentarioa irekitzea eskatu dute preso ohiaren familiak, abokatuak eta Anza kolektiboak. Gaur Anza desagertu zenetik hiru urte bete dira eta kasua argitzeko galderak erantzunik gabe jarraitzen dutela salatu zuten atzo Baionan egindako agerraldian.

"Caso Anza" webgunea sortu dute

Pasa den astean zereginduzuejonekin.wordpress.com webgunea itxi egin zutela jakinarazi genuen. Bada, orain, Jon Anzaren heriotza hizpide duen gaztelaniazko beste blog bat sortu dute: Caso Anza.

Anzaren berri ematen zuen webgunea itxi dute

Jon Anzaren gorpua agertu zenetik hizkuntza ezberdinetan publikatu den informazioa biltzen zuen zereginduzuejonekin. wordpress.com webgunea itxi dute. Webgunera sartzean, ondorengo mezua irakur daiteke ingelesez: "Blog hau artxibatu ala etena izan da erabilera arauak ez betetzeagatik"....

AAMk baieztatu du Jon Anzarena dela Tolosan aurkitutako gorpua

2010-03-12

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakitera eman duenez, Jon Anzarena da atzo Okzitaniako Tolosan agertutako hilotza. France 3 kateak Jon Anzarena izan daitekeen gorpua agertu dela zabaldu zuen atzo arratsaldeko albistegian.

Anza Espainiako poliziak hila, 'Gara'-ren arabera

2009-10-02

Jon Anza donostiarra Espainiako poliziaren eskuetan hil zen, eta Frantziako Estatuko punturen batean lurperatu zuten, Gara egunkariak jakitera eman duenez. Honela berreraiki du gertatua Gara-k: Anza Baionatik Okzitaniako Tolosara zihoan trenean ETAko kide batzuekin zuen bilerara. Bidean trenetik...

'Non da Jon?', galdera logiko eta ezinbestekoa

2009-09-27

Xabier Letona

Apirilaren 18az geroztik desagertua dago Jon Anza eta ez da haren inolako arrastorik ageri, desagertu politikoen inguruan gertatu ohi den moduan. Anzak 21 urte pasatu zituen espetxean eta 2005ean Ahetzera (Lapurdi) jo zuen bizitzera, Hego Euskal Herrian bere burua jazarria ikusten zuelako. Iragan...
Multimedia

2011-02-15  |  Guda zikina

Anuken egia

Xabier Kalparsoro Golmaio, Txato eta Anuk, (Zumaia, Gipuzkoa, 1966ko abenduaren 7a - Bilbo, Bizkaia, 1993ko irailaren 26a). Irailaren 23an udaltzainek atxilotu egin zuten Durangon. Indautxuko (Bilbo) polizia etxera eraman eta bertatik erietxera, koma egoeran, bertsio ofizialaren arabera...

2010-10-15  |  Guda zikina

Santi Brouard. Euskal Herria Osagai. Duintasuna omen

Santi Brouard, Bilboko bere pediatria kontsultan, GALek tiroz hil zueneko XXV. urteurrenean egindako dokumentala. HASI eta HBren sortzailearen bizitza eta ekinbide politikoari begirada sakona egiten zaio Arnaldo Otegi, Xabier Arzallus, Txomin Ziluaga edota Jean Louis Davant bezalako pertsonen...
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys