Kosta Vaxevanis, iazko urrian 2.000 iruzurgile fiskalen izenak argitaratzeagatik jazarria izan den kazetari greziarrari elkarrizketa egin dio The New Statesman agerkariak.
Garai latzak bizi ditugu Europan. Grezia dugu, momentuz, kapitalismoaren gabeziak argien erakutsi dituen herrialdea. Demokraziaren aitzindari den nazioa pairatzen ari den krisi politiko eta ekonomikoak %27ko langabezia utzi du, eta hamar gaztetatik sei lanik gabe dago. Eszena gogor honetan, neofaxismoak bere lekua aurkitu du.
Otsailaren 12tik berriro lanean ari da Greziako Tesalonikan Viomihaniki Metalleytiki faktoria. Eraikuntzarako gaietan berezitua, XXI. mende hasierako krisitzarrak harrapatu zuenetik gainbehera etorria zen. 2011tik sosik kobratu gabe biziraun dute langileek. Azken hilabeteotan langileek autogestioan kudeatutako alternatiben ikur bihurtu da.
Militarrek ez dute estatu kolperik joko Grezian istiluek eta ezinegonak gora egiten badute ere. Leonidas Chrysanthopoulos diplomatiko ohiak hori azaldu dio New Statesman aldizkari britaniarrari. Bere esanetan, politikariak eta armada elkartu dira aukerak eztabaidatzeko, eta militarrek zin egin omen dute interbentziorik ez dela egongo.
2011ko maiatzaz geroztik soldatarik jaso ez duten VioMe fabrikako langileek eraikina okupatu dute, Greziako Tesalonika hirian. Jabeek fabrikatik alde egin zuten aspaldi, eta langileek euren kontrolpean berrabiarazi dute. Autogestioaren bidez aurrera egitea posible dela erakutsi nahi dute. "Langileek fabrikak kontrolpean hartzea da bizi dugun tragediari eman dakiokeen zentzuzko erantzun bakarra", diote euren borroka ezagutarazteko sortu duten webgunean.
Negua gorri dator berriro Grezian. Herrialdea osorik kiebran, nekeak aski ez baziren orain gasolioaren prezioak denetan itzalarazi ditu kalefakzioak. Berorik ez da eskoletan, ospitaleetan, lantokietan... etxeetan. Ahal duenak egurra erretzeari ekin dio, basoen kalterako. Hala ere, elkartasun ahaleginak ugaritzen dira herri eta hirietan.
Negua gorri dator berriro Grezian. Herrialdea osorik kiebran, nekeak aski ez baziren orain gasolioaren prezioak denetan itzalarazi ditu kalefakzioak. Berorik ez da eskoletan, ospitaleetan, lantokietan... etxeetan. Ahal duenak egurra erretzeari ekin dio, basoen kalterako. Hala ere, elkartasun ahaleginak ugaritzen dira herri eta hirietan.
Costa Gavras zinema zuzendari greziarrak (Arcadia, 1933) diruagatik edozer egiteko gai den bankari baten istorioa jaso du Le capital izeneko filmean. Donostiako Zinemaldian ikusi ahal izan zen pasa den hilean, eta orain Tesalonikako Nazioarteko Zinema Jaialdian aurkeztu du. Krisi ekonomikoak gogor jo du bere sorterrian, eta frantsesez egindako film honetako pasarteek esanahi berezia hartzen dute hango pantailetan proiektatzean, arazo global baten aurrean gauden arren. Pelikulatik abiatuta, Greziako eta orohar Europako egoera ekonomikoaz mintzo da Gavras Página 12 agerkariak egindako elkarrizketan. Pasarte batzuk euskaratu eta hona ekarri ditugu.
Portugal, Frantzia, Espainia, Grezia, Italia, Txipre, Malta eta Belgikak Europako Sindikatuen Konfederazioak (CES) deituriko greba babestu dute lan erreformei erantzuna emateko.
Greziako parlamentuak murrizketa neurri gehiago onartu zituen bart gauean, Atenasko kaleetan erabakiaren kontra protestan ari ziren lagunek poliziaren kontra borrokatzen zuten bitartean. 48 orduko greba egin zuten astelehenetik, herrialdeko bi sindikatu nagusiek deituta eta 200.000 lagun inguruk parte hartu dute mobilizazioetan.
48 orduko greba deitu dute Greziako bi sindikatu nagusiek, parlamentariek bihar erreforma eta murrizketa gehiagoren aldeko botoa emango dutelako. Protestak espero dituzte parlamentuaren inguruetan eta herrialdeko hiri nagusietan (Atenas eta Tesalonika) garraio publikoak ez du funtzionatuko.
Grezian prentsa askatasuna "inoizko erasorik bortitzenak" jasaten ari dela salatu dute herrialdeko kazetariek, eta protestak deitu dituzte. ERT Greziako telebista publikoan goizetan saioa egiten zuten bi aurkezleak, Marilena Katsumi eta Kostas Arvanitis, kendu egin dituzte, Ordena Publikoko ministro Nikos Dendiasen jokabidea auzitan jartzeagatik. Kaleratze hauek 2.000 iruzurgile fiskalen izenak argitaratu zituen beste kazetari bat atxilotu izanari gehitu behar zaio.
Costas Vaxevanis kazetari greziarra atxilotu dute urriak 28 igandean, ustez iruzur fiskala egiten duten 2.000 laguneko zerrenda argitaratzeagatik. 2010ean Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko zuzendariak –artean Frantziako Ogasun Ministroa zen– Greziako agintariei eman zien zerrenda berdina da eta Suitzako bankuetan kontuak dauzkaten greziarren izenak ere jasotzen ditu.
Greziako Gobernuak gastu publikoa murriztea xede duen akordioa sinatu du troikarekin (Europako Banku Zentrala, Europar Batasuna eta Nazioarteko Diru Funtsa). Erreskatearen beste parte bat (31.000 milioi euro) desblokeatzeko baldintza gisa, Euroguneak 11.500 milioi euroko murrizketak egitera behartu du Greziako Gobernua. Horretarako, erretiro adina 65 urtetik 67ra igotzea eta 2015eko amaierara bitartean 45.000 langile publiko kaleratzea adostu dute.
Iñigo Sáenz de Ugartek Guerra eterna blogean Greziako krisiari heldu dio, eta gobernuaren azken erabakietako bati buruz aritu da. Iraungitze data pasatako jakiak dendetan paratuko dituzte prezioa merketuta, krisiak kolpatutako milaka behartsuak janari bila hondakin ontzietan ibil ez daitezen. Hona idatziaren itzulpena:
Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak Greziara egin duen bidaiaren harira, Manolis Glezos Syriza koalizioko diputatu greziarrak idatzitako gutuna plazaratu dute gaur hainbat hedabidek. Okupazio naziaren erresistentziaren ikurretako bat da Glezos. 90 urte ditu, eta 1941ean bandera nazia Akropolitik kendu zuten bi gazteetako bat da. Garai hartakoak ditu gogoan argitaratu berri duen idatzian: "Alemaniak historia ahaztu ez izana espero dugu. (...) Aliatuek zorra barkatu eta laguntza ekonomikoa eman zioten Alemaniari". Idatzia euskaraturik ekarri dugu hona:
Finantza munduan egiten diren salerosketei zergak ezartzea onartu dute Europako hamaika estatuk. Erabakiaren bidez, James Tobin ekonomialari estatubatuarrak 1972an proposatutako “Tobin tasa” gauzatzeko lehen urratsa eman dute. Alemaniako eta Frantziako agintariek bultzatu dute neurria.
Atenasetik 30 kilometrora dagoen Rafinako eliza aurrean hainbat lagun euren produktuak saltzen ari ziren joan den ostiralean, kaleko azoka batean. Dena normal, Urrezko Egunsentia alderdi naziko kideak, Yorgos Germeni eta Panayotis Iliopulos diputatuak buru, saltzaile etorkinei paperak eskatzen hasi ziren arte. Beheko bideoan ikus daiteke paperik ez zutenek jasan zuten erasoa.
Europako Batasunak Greziako Gobernuari lan munduko hainbat proposamen egin dizkio, horien artean langileek astean jai egun bakarra izatea bi beharrean, Greziako egunkari batzuek argitaratu dutenez. Ustez troikak egindako proposamena filtratu zuten egunkariek, kalean eztabaida piztuz. Sindikatuek esan dute ez dutela neurria onartuko.
Laurie Penny kazetariak The Independent egunkarian idatzitako artikuluan adierazi du ez dela erretorikoa Grezian gutxiengo etnikoen kontra egiten ari diren erasoen eta nazismoaren artean antzekotasunak ikustea. Atenaseko kaleetan elastiko beltzak jantzita, esbastikak agirian eta argi-zuziekin dabiltzala dio. Hasieran, etorkinen kontrako krimenak egin zituzten, gauez. Orain, egunez ari dira erasoan, etorkinen kontra, gutxiengo etnikoen kontra, baita homosexual eta elbarrien aurka ere. Munduko gobernuak lasai nabari ditu Atenaseko kaleetan gertatzen denari bizkarra emanez. Haien kezka bakarra greziarrek Europako elitearen zorra ordaintzea da.
Erreskatea gainean du Espainiako Estatuak. Erreskatatuak izan diren herrialdeen esperientzietan oinarrituta, horrek eragingo lituzkeen betebehar eta murrizketak zerrendatu ditu Expansión egunkari ekonomiko kontserbadoreak. Hona Kaos en la red webgunetik hartutako laburpena, 8 puntutan.
Martine Orange kazetariak, Mediapart webgunean Greziako egoeraz artikulua idatzi du. Ekonomikoki "errealak" ez diren eta politikoki "onartezinak" diren betebeharrak ezarriz Alemaniak eta Europako zati batek Grezia eurotik irtetera "behartu" nahi dutela dirudiela dio.
Herrialde industrializatuek zor publikoa handitzeko daramaten dinamika geldiarazteko, deshazkundearen aldeko lider batzuek proposatu dute herri-lan erraldoiak gelditzea, gastu militarrak murriztea eta bizi politikoaren kostea gutxitzea. Alegia, deshazkunde selektibo bat abiaraztea, globalizazioa utzi eta ekonomia berriz lekuan kokatuz.
Nazioarteko Lan Erakundeak (ILO) ohartarazi duenez, hurrengo lau urteetan 4,5 milioi lanpostu gal daitezke eurogunean. Gobernuek euren politikak aldatzen ez badituzte lanpostuak galtzeko eta herritarren haserrea areagotzeko arriskua ikusten dute, eta horrek finantza-sistemaren eta europar instituzioen gaineko konfiantza zartatuko lukeela.
"Zorraren tabuarekin amaitu behar da; jendea ohartu behar da zorra ordaintzeari uko egin diezaiokegula, ez dela derrigor ordaindu behar", esan zuen pasa den ostiralean Eric Toussaint zientzia politikoetan doktore eta historialari belgikarrak Donostian, Manu Robles-Arangiz Institutuak eta UNED Bergarak zorrari eta merkatuei buruz antolatutako ikastaroan.
Eta beldurrak Demokrazia Berria du izena. Ez al da izen paradoxikoa, Europako agintariek ezarritako murrizketak herritarrei galdetu gabe onartzea defendatzen duen alderdi batentzat?
Zer arraio gertatzen da denak Greziako hauteskundeen emaitzaren zain egoteko? Hamaika milioi lagun inguruko herrialde txikia besterik ez da, baina maiatzaren 6ko hauteskundeez geroztik mundu osoko hedabideen fokupean dago. Ekainaren 17an berriz bozkatuko dute greziarrek eta jokoan gobernu txiki bat baino askoz gehiago dago.
Jens Weidmann Alemaniako Banku Zentraleko (Bundesbank) presidentearekin hitz egin du Espainiako El País egunkariak eta igandeko hauteskunde greziarren aurrean banka germaniarrak duen iritzia argi adierazi du: murrizketa politikak aurrera jarraitzearen alde dago Weidmann eta esan du Grezia eurogunetik irteteko aukerak beste herrialdeetan eragingo lukeen kutsatze-efektuaren “xantaia” ez dutela onartuko.
Espainiako Estatuak larunbatean erreskatea eskatu zion Europako Batasunari. Rajoyren Gobernuak eskarera horren baldintzak modu ilunean esplikatu dituela iritzita, hamar puntuko testu argigarria prestatu du Democracia Real Ya! (Benetako Demokrazia Orain!) plataformak bere webgunean. Jarraian irakur dezakezue.
Europar Batasunak, Nazioarteko Diru Funtsak eta Europako Banku Zentralak osatutako troikak, Grezia erreskatatzeko jarritako diruaren bi herenak atzera berriz ere berak jasotzen ditu. Greziar Gobernuak, beraz, ez du milaka euroen parte handi bat zerbitzu publikoak ordaintzera bideratzen.