28. eguna: Bucarest, Errumania – Donostia, Euskal Herria
Atzo berandu xamar, gaueko hamabiak pasata, eta oso nekatuta iritsi nintzen etxera. Horregatik, ez nuen izan idazteko ez denborarik, ezta gogo askorik ere izan. Sentitzen dut norbait nire azken egunaren egon bazen. Gehiago irakurri…
27. eguna: Bucarest, Errumania

Joseba, Agustin eta Karlos komunikazio kamioi batean. Holako antenekin ilargiarekin ere komunikatuko ziren
27 egun pasa ondoren Bucaresten nago, helmugara iritsi naiz eta garaiz gainera. Lagunek bazekiten biharko nuela Madrilerako hegaldia eta nire bidaia berdina egitea erabaki zuten. Horregatik, gaurkoa izan da inguru honetan pasatzen dugun azken eguna. Gehiago irakurri…
26. eguna: Neptun, Errumania – Bucarest Errumania (Bucarest Express)
A ze eguna gaurkoa! Zapore guztiz gazi-gozoa. “Bucarest Express” esperientzia bikaina bezain zaila izan da.
25. eguna: Neptun, Errumania
Egun lasaia izan dugu gaur. Atzo gaua uste genuena baino gehiago luzatu zen eta horregatik patxadaz esnatu gara, inongo presarik gabe. Neptun hobeto ezagutzeko eta bertako hondartzan egoteko erabili dugu eguna. Dena den, gaurko eguna kontatzen bart gauetik hasi behar dudala uste dut. Gehiago irakurri…
24. eguna: Vama Veche, Errumania- Neptun, Errumania
Gaur ere Vama Vechen esnatu gara. Bertako supermerkatuan gosaria erosi dugu eta honen ostean hondartzan bazkaldu dugu lasaitasunean. Badirudi leku honetan denbora pasatzen ez dela, hondartza honek benetan markatu nauela esan dezaket. Gehiago irakurri…
23. eguna: Vama Veche, Errumania

Lagunekin bat egitea behar den bezala ospatzen. Ezkerretik eskuinera: Joseba, Karlos, Xabier eta Agustin
Vama Vechek harritu egin nau. Ez soilik urte erdi baino gehiagoz ikusi ez dudan jendearekin batu naizelako, baita bertan arnasten den sintonia Hippy “flower power”-agatik ere. Atzo hondartzara iritsi nintzanean, ezin nuen sinetsi ikusten nuena, hondarretan bertan ehunka kanpin denda zeuden. Han eta hemen, suak eta euren inguruan gitarra, tinbalak edota armonika jotzen festan zebilen jendea. Gainera, nahiz eta iluntzen hasia egon egiten zuen beroagatik oraindik ere biluzik zebilen jendea zegoen. Nire ezjakintasunaren ondorioz, horrelako lekuak film eta dokumentaletan soilik existitzen zirela pentsatzen nuen. Inoiz ez nintzen antzeko lekuan egon. Gehiago irakurri…
22. eguna: Sunny Beach, Bulgaria – Vama Veche, Errumania
Beste herrialde batean nago, Errumanian. Hori gutxi balitz, Euskal Herriko lau lagun izango ditut nire abenturaren bukaeran lagunkide.
Orain arte bizitakoagatik eta lagunekin bat egiteko ilusioz, pozez beteta atera beharko nintzen Sunny Beachetik gaur goizean, baina Ivan lagun bulgariarra atzean uzteak sentimendu kontraesankorrak utzi dizkit. Dena den, Ivanek resortaren kanpoalderaino lagundu dit oinez eta elkarri zorte ona opaz batak besteari agur esan diogu. Nik Errumaniara iritsi behar nuen, berak ordea bi egun gehiago bertan pasa ostean Smolyanera. Gehiago irakurri…
21. eguna: Burgas, Bulgaria – Sunny Beach, Bulgaria
Gaur egun ona izan dut. Bidaia ondo joateaz gain emailez berri eder bat jaso baitut. Nire nondik-norakoen berri duten koadrilako bost lagunek, euren oporrak Errumaniako kostan igaroko dituzte. Sorpresa eman nahiean ez didatela lehenago komunikatu baina bihar bertan Constantara, Errumaniako kostako hiri garrantzitsuenetakora, iritsiko omen dira. Hau da hau! Ez nekien Bucarestera nondik joan, baina orain lehendabizi lagunekin elkartu eta abenturaren zati bihurtuko ditut. Gehiago irakurri…
20. eguna: Burgas, Bulgaria
Erlaxazio eguna gaurkoa Burgasen. Goizean lasai, hamarretarako esnatu gara. Dechok, Anak, Ivanek eta lauok batera gosaldu dugu. Gosari bulgariarrak, lutenitsa izeneko tomate zopaz aparte, entsalada eta jogurta du. Decho, 11:00etarako lanera joan da eta gu berriz hondartzara. Gehiago irakurri…
19. eguna: Gudevica, Bulgaria – Burgas, Bulgaria
Egun gogorra eta gero, Itsaso Beltzeko ura ukitu dut gaur. Bidaia luzea izan da, baina Burgasen nago. Ivanekin bere lagun Decho eta honen neska Anaren apartamentu berrian lo egingo dut gainera. Aldaketa handia izan da duela 30 urte bezala bizi diren Gudevica atzean utzi eta Bulgariako kostak duen hiri handienetako batera iristea. Gehiago irakurri…











