Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Sabino Ormazabal: “Desobedientzia zibila oraina da, baina batez ere, etorkizuna”

2013-05-21

Lander Arbelaitz

Desobedientzia zibilaz eta indarkeriarik gabeko borrokaz jardun dira Papeles de relaciones ecosociales y cambio global aldizkariaren 120. zenbakian Sabino Ormazabalekin. Elkarrizketa sakona eta interesgarria da, PDFan 11 orrialdekoa. Bertan hainbat gai ukitzen dituzte: Euskal Herriko desobedientziaren historia, borroka armatuaren eragina, Joxemi Zumalabe Fundazioa, 18/98 makrosumarioa, kartzela, Indarkeriarik gabeko 500 ekintza, historia kontatzeko beste modu bat liburua, Ziztadak dokumentala (hemen osorik ikusgai), Sufrimenduaren Mapa (osatugabea) liburua…

Homofobia gora al doa Europan?

Carlos Elordi kazetariak Eldiario.es-en idatzitako artikuluan dioenez, homofobiak gora egin du Europan, eta hiru adibide nagusi eman ditu: homosexualak ezkontzearen aurka Frantzian egindako mobilizazio jendetsuak, britainiar parlamentuan sortu den eztabaida, eta Oinarrizko Eskubideen Europako Agentziak plazaraturiko ikerketa.

Umeak ezin dituztela D ereduan matrikulatu salatu dute Murgian

2013-05-21

Martin Vicioso

Murgiako hainbat gurasok jakinarazi dutenez, ezin dituzte seme-alabak D ereduan matrikulatu. Araban egon arren, euskaraz soilik ikasi ahal izateko zazpi kilometrotara dagoen Izarrara joan behar dute. Egoera salatu dute eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak biltzeko eskatu die Arartekoari eta Jaurlaritzari.

Lanbide ezberdinen egunerokoa, guraso eta ikasle ohien eskutik

2013-05-19

Marijo Deogracias

50 urte betetzen ditu aurten Portugaleteko Asti-Leku ikastolak, mende erdi ezkerraldea euskalduntzen. Maiatzaren 26an ospatuko den Ibilaldia antolatzeaz gain (1982koa ere eurek prestatu zuten), egitasmo berria dute esku artean: ogibide ezberdinetako gurasoek euren lanaren berri emango diete etorkizuneko bidea aukeratzear diren Batxilergoko ikasleei.

Mesanotxean

2013-05-19

Edu Zelaieta

Mesanotxeko tiraderan gordetzen ditu galderak. Publikoki adierazten ez dituen hainbat inkognita paper batean apuntatu eta tiraderan sartzen ditu noizetik noizera. Gau batzuetan paper berriak sartzen ditu eta beste gau batzuetan, aldiz, atera: ikusten baldin badu dagoeneko idatzitakoari erantzuna...

Ezkerreko umore matxista delakoa

2013-05-19

Kattalin Miner

Egia da, askotan feminista garenok “gureak diren” gauzak irakurri, ikusi eta kontsumitzeko ohitura tontoa dugu. Diot hau, nire kasuan esaterako, askoz ere azkarrago bota ahal izango dizudalako emakume idazle zerrenda bat –gehiegi trabatu gabe– gizonezkoena...

Wert legea onartu du Espainiako Gobernuak

2013-05-17

Jon Torner Zabala

Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza ministroak gaur aurkeztu du hezkuntza erreforma (LOMCE legea). Hezkuntza arloko eragile ugarik kritikatu du lege polemikoa.

Maiatzaren 18a, presoen aldeko aldarriz bete nahi dituzte plazak

2013-05-17

Lide Hernando

Herrira mugimenduak Euskal Herri osoko plazak bete nahi ditu larunbatean, M18 Plazara ekimenarekin. Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Euskal Presoak Euskal Herrira leloa erabili dute horretarako.

Emarock gaua Bilbon larunbatean

Emarock Elkarteak eta Irola Irratiak rock gau berezia antolatu dute maiatzak 18rako, larunbata, Bilboko Izarbeltz Ateneoan. Afixak iragartzen duenez, 18:30ean zabalduko dituzte ateak, eta hasteko eta behin, Emarock dokumentala proiektatuko da emanaldi akustikoaz lagunduta. Zortzietatik aurrera, Humus, Gaur ez, Endemaño, Las Tuerkas eta Dj Lucy Ramone taldeek kontzertua eskainiko dute.

Homofobiaren aurkako nazioarteko eguna gaur

Munduko hainbat herrialdetan, hainbat elkarte eta erakundek bultzatuta, homofobiaren, lesbofobiaren eta transfobiaren aurkako eguna ospatuko da gaur.

Lau gazte nafarren atxiloketa eragozteko Herri Harresia deitu du Eleakek

2013-05-16

Lide Hernando

Datozen egunetan Espainiako Auzitegi Gorenak Nafarroako lau gazteren aurkako epaia aztertuko du. Egoera horren aurrean eta Urtza Alkorta atxilotu berri dutela, herri harresia eraikitzeko deia luzatu du Eleak mugimenduak.

Absolbitu egin dituzte Kukutza eraitsi zuteneko protesten harira auzipetutako bi gazte

2013-05-16

Jon Torner Zabala

Bilboko zigor epaitegiak absolbitu egin ditu Ertzaintzak 2011ko irailean –Kukutza gaztetxea hustu eta eraitsi zutenean– atxilotu eta desordena publikoak egotzita epaituak izan ziren bi gazteak.

Ondarroako #herriharresia – bideo bilduma

2013-05-16

Axier Lopez

Lander Arbelaitz lankideak eta biok, maiatzaren 15eko goizaldean, Ondarroan 5 egunez iraun duen AskeGunearen hustean grabatu ditugun bideo esanguratsuenak bildu eta kronologikoki ordenatu ditut.

Bertan behera utzi dute Sortzen Ikasbatuazen jaia

2013-05-16

Martin Vicioso

Igandeko Sortzen Ikasbatuazek euskal eskola publiko berriaren alde antolatutako jaia bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek, astebururako Iruñean iragarrita dagoen eguraldi euritsua dela eta. Festa hemezortzi urtez ospatu da, eta azken urtetan dimentsio handia hartu du.

Utzi bakean pubiseko ileak

Modan jarri da (emakumeen eta gizonen artean) sexu organoen inguruko ilea kentzea. Emily Gibson familia mediku estatubatuarrak horrekin bukatzeko ordua dela esan du.

M-15 mugimendua: bi urtetako irainen errepasoa

2013-05-15

Urko Apaolaza

Madrilgo Sol plaza bete zuen maiatzaren 15eko mugimenduak bi urte bete ditu gaur. Haserretutako herritarrak hamaika modutan deskalifikatu izan dituzte. Eduardo Muriel kazetariak horien guztien errepasoa egin du La Marea agerkari digitalean.

Noiz uzten dio kirolak dibertsio izateari?

Bada, helduak tartean sartzen direnean. Hori islatzen du asteburuan minibenjamin-aurreko kategoriako partidu batean atera zuten argazki honek. Irabazteko lehiatzen, elkarrekin beharrean elkarren kontra jokatzen, aurkaria zapaltzen eta jokoaren arauak ez errespetatzen helduongandik ikasten dute haurrek, eta goizegi.

La Caixaren pisu huts bat okupatu du PAHk etxetik bota duten Iruñeko familia batentzat

La Caixak Berriozarren zeukan etxe huts bat erabili du Nafarroako Hipotekak Kaltetutakoen Plataformak (PAH gaztelaniazko sigletan) Iruñeko familia etxegabetu bati ostatu emateko.

Urtza Alkorta atxilotu du Ertzaintzak, ia 4 orduz luzatu den operazioan

2013-05-15

ARGIA

10:00ak inguruan atxilotu dute ertzainek Urtza Alkorta [ikusi bideoa]. 6:30ean heldu dira Ondarroara, 30 bat furgonetatan. Alkortaz gain, Ertzaintzak jakinarazi du beste bi pertsona atxilotu eta zortzi identifikatu dituztela.

Urtza Alkortaren atxiloketaren eguneko bideoak

2013-05-15

ARGIA

Hemen ikus ditzakezue Urtza Alkorta ondarrutarra atxilotu duten goizeko bideoak. Gehienak Axier Lopez eta Lander Arbelaitzek grabatuak dira, eta beste hedabideetako batzuk ere jartzen joango gara.

Arabako kartzelen baldintzak “negargarriak” direla ohartarazi du Salhaketak

2013-05-14

Martin Vicioso

Arabako Zaballa eta Langraitz kartzeletako bizi baldintza latzak eman ditu aditzera Salhaketak. Txosten bat plazaratu dute egoera salatzeko, besteak beste azken urtean lau preso hil baitira “modu ezohikoan”.

Hirietan autoen abiadura 30 km/ordura murrizteko eskatu dute

Kanpaina martxan dute Europan, hirietan autoen abiadura 30 km/ordura murrizteko eskatuz. Nazio Batuen arabera, hori da oinezkoak eta txirrindulariak trafiko istripuetatik babesteko neurririk eraginkorrena. Ekologistak Martxan eta Biziz Bizi elkarteek bat egin dute ekimenarekin, Bilbon.

Gasteizko okupazio bulegoa ireki dute

2013-05-14

Lide Hernando

Gasteizko okupazio bulegoa martxan jarri dute dagoeneko, topatu.infok jakinarazi duenez. Hainbat kolektibo eta norbanakoren ekimenez abiarazi dute, Bilboko eta Donostiako okupazio bulegoen ostean.

Ondarruko zubi harresiak aurrera darrai, ertzaintzaren azken hurbilketaren ostean

2013-05-14

ARGIA

Ondarruko Aske Gunean alarmak jo du, Iurretatik ertzaintzaren 6 eta 8 furgoneta artean atera direlako mezua zabaldu da. Ostera, ordea, ertzainak berriz Durangorantz itzultzen ari zirela jakin da.

AskeGunetik zuzenean | Alkortak Beltran de Herediari Ondarroara joateko "dei zintzoa"

2013-05-13

ARGIA

Urtza Alkorta azken minutuetan zutik egon da Ertzantzari erabiltzen ari den indarkeriagatik kargu hartuz. 10:00ak inguruan eraman dute arrastaka. 6:30ean heldu dira ertzainak Ondarroara, 30 bat furgonetetan. Goizeko bideo eta argazkiak Lander Arbelaitzen blogean aurkituko dituzue. 8:34ean ertzain batek Maribi Ugarteburu parlamentaria mehatxatu du: "Berdin zait zer zaren, hurrena atxilotuta joango zara".

Dolar bakarrarekin bizi diren milioika jendeetako bat

Film dokumentalen egile ezaguna den Rithy Panhek mundu osotik bidalitako bideo laburretan bildu nahi ditu egunean dolar bakar bat irabaziz bizi diren milioika jendeetako batzuen bizimoduak. Zinegile gazte eta ikasleei egiten die dei beren obrak egin eta One Dollar proiektuan biltzera, plataforma irekietan sarean partekatzeko.

Zerealik eta esnerik gabe elikatzen diren horiek

Paleodieta, erregimen hipotoxikoa, antzinako dieta... Batzuek enpirismo hutsez heldu dira bizimodu horretara gaixotasunen baten kontrako borrokan, besteak elikadura modernoaren eta aski frogatu gabeko erregimen ezagunen kritikatik. Anitz koloreko heterodoxoak dira.

Erabili nautelako xahartu!

2013-05-12

Iñaki Murua

Hauxe da nire nahia: ni aukeratu eta erabili nautelako xahartzea. Ez beste zentzu bateko erabili; ez irabazi asmoz ez izorratu nahian, hori ere ez, baina behar nautenean eta nik hartarako balio dudala iritzita, aukeratzen nauenak sano erabili ahal izatea eskertuko nuke. Beti izan du behar hori...

Zubiak eraikitzen

2013-05-12

Martin Vicioso

Euskal gizartea anitza da kultura, hizkuntza, jatorri eta ideologian. Eta betidanik hala izan bada ere, ez dugu jakin izan aniztasun hori kudeatzen edo behar bezalako erantzuna ematen, EH 11 Koloreren ustez. Horrexegatik jaio da ekimena, dibertsitateari buruzko eztabaida sustatu eta herritarrak lotuko dituen sarea eraikitzeko helburuarekin.
Multimedia

2013-05-17  |  Gizartea

Donostian 2 urte okupatuz

2005ean argitaratutako Donostin 28 urte Okupatuz izeneko DVD-liburuaren baitan egindako dokumentala. Liburuak 1977 eta 2005  arteko historia azaltzen du eta bideo honek 2004 eta 2005 urteen arteko hainbat kasuren kontakizuna dakar. Bideoa eta DVD edizioa: Arkaitz Arnaiz Dokumentazioa...

2013-05-07  |  Gizartea

Etxehuts

Aritz, 25 urteko gaztea, etxe okupatu batean bizi da. Urteetan norbere bizitza proiektua aurrera eramateko oztopo ugarirekin topo egin du, baina badirudi okupa ideologian behin-betiko txokoa aurkitu duela. Lasai, gustura eta zoriontsu dago etxean, beste bi pertsonarekin elkarbizitzen hasi arte....

2013-05-03  |  Gizartea

Autismoa, terapia aurrerakoi eta atzerakoienak etxe berean

Autismoaren arloan urtero egiten den kongresurik prestigiotsuena aurten AEBetatik kanpo egingo da bigarren aldiz. Donostian izango da, maiatzean, eta ez halabeharrez: autismoa duten pertsonei laguntzeko programarik garatuenetakoa dute Gipuzkoan. Hortik oso gertu aldiz, alor honetan berrogei...

2013-05-02  |  Gizartea

Ortuondo proiektua

Gaztetxe bat izatetik haratago, proiektu oso batek barnebiltzen du Ortuondo. Galdakaoko Gazte Asanbladaren ekimenez sortutako egitasmoa da, egunetik egunera haziz doana. Abaroa Ikusentzunezko Sorkuntzak Topatu.info atariarentzat egindako bideoa.

2013-04-26  |  Gizartea

Ertzaintzaren jarrera Askegunean. Eredugarria ala gehiegikeria?

Ertzaintzaren bisitarekin argitu zuen otsailaren 19ak Donostiako Bulebarrean. Askegunean gaua emandako 800 lagunak lozorrotik esnatu zituen 30 furgoneten etorrerak. Ondorengo  hiru orduetan gertatutakoaren laburpena da bideo-erreportaje hau.

2013-04-23  |  Gizartea

Beranduegi (92. saioa)

92. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:  - Beranduegi datorren albistegia Gorka Bereziartua eta Unai Brea kazetariek, astero bezala, ironiaz betetako begiratu zorrotza egin diote azken egunetako aktualitateari.   - Lehiaketa Apirileko zozketa berriaren azken astean...

2013-04-22  |  Gizartea

Emarock egitasmoaz

Villabonako Umorez jardunaldien bigarren egunean, 2013ko otsailaren 21ean, Saioa Cabañasek Emarock proiektuari buruzko hitzaldia eskaini zuen. Irudiak: Bertsoa.com

2013-04-21  |  Gizartea

Ertzaintzak Argiako kazetari bati eraso

Ertzaintzak Argiako kazetari Lander Arbelaitz erasotu zuen honek prentsa akreditazioa agerian izan arren. Askegunean, 2013ko apirilaren 19an. Aske Guneko bideo gehiago gure Youtubeko kanalean

2013-04-20  |  Gizartea

Herri harresiarekin epaiketa politikoak geratzeko aldarria

Aske Gunean militantzia politikoagatik auziperatu guztiak babesteko deia egin dute, ostiralean atxilotutako gazteen askatasuna eskatzeko antolatutako manifestazioaren amaieran. Aske Guneko bideo gehiago gure Youtubeko kanalean

2013-04-19  |  Gizartea

Donostiako Herri Harresia barrutik: Azken 20 minutuak

Donostiako Aske Gunean Ertzaintza gazte zigortuak atxilotzera joan da. Azken 20 minutuak ikus daitezke bideo honetan. Aske Guneko bideo gehiago gure Youtubeko kanalean

2013-04-19  |  Gizartea

Herri harresia eusten ordubeteren ondoren

Ertzaintza Aske Gunea husten hasi eta ordubetera grabatutako irudiak. Aske Guneko bideo gehiago gure Youtubeko kanalean

2013-04-18  |  Gizartea

Lehenengo herri harresia Aske Gunean

Apirilaren 18an, ostegunarekin, gaueko 12etan Ertzaintza azaldu zen lehenengo aldiz Donostiako Aske Gunera. Irudiotan jendearen erantzuna. Aske Guneko bideo gehiago gure Youtubeko kanalean

2013-04-17  |  Gizartea

EAJri herri harresiarekin bat egiteko eskaera egin dio Aske Guneak

EAJri Ertzaintza gazteak atxilotzera bidali ez dezan eskatu dute. Ziur baitaude Aske Gunean bildutako gazteek EAJren oinarri sozial zabalak ere honekin bat egiten duela. Aske Guneko bideo gehiago gure Youtubeko kanalean

2013-04-17  |  Gizartea

Aske Gunea, elkartasunaren harresia

Euskal Herrian lan politiko publikoa egiteagatik zigortu dituzten lagunen soka luzea da eta honen azken korapiloa Donostian daukagu. Zortzi gaztek, desobedientziaz eta herritarren laguntzarekin, Espainiako Auzitegi Nazionalak ezarritako 6 urteko zigorrari aurre egin nahi diote, Boulevarrean...

2013-04-02  |  Gizartea

Gazte Danbada: Ekitaldi nagusiaren laburpena

2013ko martxoaren 29tik apirilaren 1era ospatu da Ernai gazte antolakundearen jaiotza jaialdia: Gazte Danbada. Bertako ekitaldi nagusiaren laburpen bideoa. Iturria: Topatu.info.

2013-03-22  |  Gizartea

Donostiako gazte auziperatuak

2007ko urria eta abenduan, Donostiako 26 gazte atxilotu zituen Espainiako Polizia Nazionalak. 11 inkomunikatu eta torturatu zituzten, eta horietatik 13 espetxeratuak izan ziren. Sei urteren ostean, Espainiako Auzitegi Nazionalak horietako 15 gazteri ezarritako espetxe zigorra berrikusi du...

2013-03-22  |  Gizartea

Nire sexualitatea sorkuntza artistikoa da

Pospornoa 90eko hamarkadan sortu zen Annie Sprinkleren eskutik, pornografiak emakumearen sexualitatearen inguruan ematen duen irudi osagabeari erantzun bat eman nahian. Ekimen hau 2000. urtetik hona garatzen ari da Bartzelonan, jatorri, motibazio eta ezaugarri anitzetako zenbait lagun eta...

2013-03-14  |  Gizartea

Emakumeak komunikazioan

Mahainguruaren partaideak Maddalen Iriarte (ETBko aurkezlea), June Fernandez (Pikara magazineko kazetaria) eta Maria Gonzalez Gorosarri (kazetaria eta Albistetan blogaren sortzailea) izan ziren. Gizarte eta Komunikazio Zientzietako Ikasle Abertzaleak-ek antolatu zuen, 2013ko martxoaren 7an.

2013-03-14  |  Gizartea

Maskulinitatea: eraldatu, irauli edo baztertu

Villabonako Umorez jardunaldien bigarren egunean, 2013ko otsailaren 21ean, Jokin Azpiazuk "Maskulinitatea: eraldatu, irauli edo baztertu" hitzaldia eskaini zuen. Irudiak: Bertsoa.com

2013-03-08  |  Gizartea

Gainkontsumoa

Ekosistemaren jasangarritasunaren muga gainditzen duen baliabideen ustiaketari deitzen zaio gainkontsumoa. Kapitalismo mugagabearen ezaugarri honi buruzko irudi hauek Samsara filmeko pasarte batekoak dira. 5 urtetan eta 5 kontinenteetako 25 herrialdetan grabatu dituzte irudi gordin bezain...

2013-03-07  |  Gizartea

Emakumea eta bertsolaritza. Ikusezintasunaren lehenengo ikerketak

Carmen Larrañaga Odriozolaren hitzaldia eskaini zuen Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Genero Batzordeak antolatutako Umorez jardunaldien baitan,  Villabonan. Iturria: Bertsoa.com

2013-03-07  |  Gizartea

Mutil-nerabeak. Aurrera ala atzera goaz?

Ibon Arrizabalaga de Mingok hitzaldia eskaini zuen Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Genero Batzordeak antolatutako Umorez jardunaldien baitan, Villabonan. Iturria: Bertsoa.com
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys