Atez Atekoaren kontrako Gipuzkoako plataformek, Patxi Amantegi buru, Oñatiko herritarrei dei egin diete maiatzaren 22tik aurrera udaletxera joan ez daitezen hondakinak gaika biltzeko kuboak jasotzera.
Tolosan hainbat ekintza egin dira 2011tik hona euskararentzat eta euskaldunontzat hain garrantzitsua izan zen Euskal Pizkundea gogoratuz. Proposatuko dizuegun ibilaldia aitzakia bikaina da mugimendu hura ez ezik Tolosa eta inguruko txoko ezkutuenak ezagutzeko.
Astigarragako udalak jakinarazi du apirilean, Atez Atekoa ezarrita lehenbiziko hilabetean, hondakinen %85 ondo sailkaturik biltzea lortu dutela. Kontainer “betikoak” erabili dituzten azken hilabetean, martxoan, %28ra ez zen iritsi gaikako bilketa. Bestela esanda, apirilean 16.250 kilo...
Baleike hedabideak Atez atekoaren aurkako plataforma: ‘Pozik gaude emaitzarekin, helburuak lortu ditugu eta’ kronikan azaldu duenez, Zumaiako Atez Atekoaren kontrako plataformak bilera publikoan ontzat eman ditu herrian hondakin sistema berria ezartzeko lortutako adostasunak eta hor...
Besteren artean Lurra zorua bailitzan eta Su haietatik ke hauek liburuen egile den Iñaki Petxarroman Berriako kazetariak “Ontzia, nora ezean” artikulu gordinean analizatu du azken asteotan Gipuzkoako Bildu koalizioak hondakinen kudeaketaren aldaketarako bidean azaldu duen jarrera.
Herriko Baleike hedabideak aurreratua zuen bidetik (ikus Zero Zabor blogeko Zumaiako hondakinez sakon ‘Baleike’n albistea, apirilaren 5ekoa) herri honetako hondakin sistemaren aldaketak eragin duen gatazka irtenbidetik hurbilago egon daiteke, apirilaren 25eko prentsaren esanetan.
Astigarragako udalak esan du izugarri ondo hasi dela Atez Atekoa herrian, herritarrak zorionduz beren konpromisoagatik.
Kartzela zigorra daukaten Donostiako bederatzi auziperatuei babesa adierazteko “herri harresia” eraiki nahi dute. Astearte eguerdian egin dute prentsaurrekoa, epaia ez dutela onartzen adierazi dute, eta amaieran zigorrak zekartzaten sententziak publikoki hautsi dituzte.
Donostialdeko Astigarragan (5.000 biztanle) gaurtik aurrera Atez Ate kudeatuko dituzte herriko hondakinak.
Valentziako Mercadona saltoki kateak 2014 amaiera aldera irekiko du lehenengo supermerkatua EAEn, Eusko Jaurlaritzari iragarri dionez. Zabaldu nahi dituen 25 saltokiak non kokatuko dituen oraindik ez du esan, baina bai mila enplegu inguru sortu nahi dituela, saltoki bakoitzean 40 langile jarrita.
Foray 48B ari zen zabaltzen abioneta bat Irungo mendietan urriaren 11an, goi tentsioko kable bat jo eta doi-doi iritsi zenean Hondarribiko aireporturaino. Intsinis pinua Prozesionario (Thaumetopoea pityocampa) deitu harrak kutsatu duenez, hura sendatzeko asmoz Gipuzkoako mendiak eta bide batez haietako zein inguruetako baserri, sagasti, belaze, etxadi, erreka eta jendeak igurtzi dituzte Foray 48Bz.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean protesta egin dutela natur talde eta ekologistek 2013ko otsailean? Sinesgaitza, ikusirik hondakinen errausketaren edo Pasaiko kanpoko portua bezalako azpiegitura erraldoiei aurre egiteko zer buruhauste darabilzkien Diputazioak. Baina posible da, antza, arazorik zailena askatzea lortzen ari dena korapilorik errazenean katramilaturik gelditzea. Dena dela, oharrak aspaldi zeuden emanak.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean prentsaurrean azaldu dira Marin Garitano ahaldun nagusia eta bozeramaile izateaz gain Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako diputatua den Larraitz Ugartek, adierazteko prest daudela Zubietako errauste plantaren eraikitzea kontratatu zitzaien enpresekin negoziatzeko dagokien kalte-ordain ekonomikoa.
Hondakinen kudeaketan Gipuzkoa egiten ari den paradigma aldaketa luze eta gatazkatsuan Debagoienak dauka asteotan protagonismoa. Bailara honetatik zabaldutako albisteetatik atera ote daiteke ondorioren bat? Gai honetan neutrala ez dela aitortzen duen kazetari honi bururatzen zaizkio batzuk.
Atzo eta gaur goizaldean egindako euriteek arazoak eragin dituzte Euskal Herriko eskualde guztietan. Bildu ditugun irudi eta datuak eskaintzen dizkizuegu ondorengo lerroetan.
Autobusean nindoala, Astigarragako balkoi horretatik eskegita begira neukan zabor poltsa. Urtero leihoetara lapurren gisa igotzen ikusi ohi ditugun Olentzero edo Papa Noeli trabaturik geratutako zakua ote? Zertan ari haiz hor, egin diot galde, eta zorroak haserre…
2013an Gipuzkoan hondakinak atez ate biltzen hasiko diren herrietan sistemak berrikuntzak ekarriko ditu orain arte Usurbilen, Hernanin, Oiartzunen eta Antzuolan dauzkaten ezaugarriekiko. Honetan ere anitza izango da Gipuzkoa. Ikus dezagun nola.
Eneko Dorronsoro zumaiarra Xalbador bertsolariari buruzko dokumentala egiten ari da. Baleike.com-en elkarrizketa egin diote eta bertan dioenez, datorren urterako amaitu nahi du lana, “urtarriletik baino urte bukaeratik gertuago izango dela uste dut”.
Urtean hamaika aitzakia duzu Tolosa aldera hurbiltzeko. Hona hemen bat, ez da ikusgarriena baina bai egiatiena, herri prestu honen izateari taxua hartu nahi badiozu.
Errumaniatik bizitza hobearen bila etorri dira romiak. Astigarragatik, Donostiako Loiola eta Martutene auzoetatik, eta Hernanitik kanporatu dituzte. Astigarragara itzuli dira, autobidearen zubipera, eta oraingoan ez bidaltzea erabaki du Udalak. Bost urteko proiektua prestatu du Eusko Jaurlaritzarekin, Diputazioarekin eta Romi bidean elkartearekin batera. Romiek hainbat baldintza bete beharko dituzte orain dauden egoeratik atera nahi badute.
Donostiako Piratak zuzenean ari dira emititzen:
Atzo aurkeztu zuten Donostiako piratek Aste Nagusiko euren egitaraua Donostiako portuan. Larunbatean (abuztuaren 11n) izango da festei hasiera emango dion Udalaren kanoikada eta horren ondoren egingo da piraten hamargarren txupinazoa. Bederatzi eguneko egitaraua prestatu dute. Hilaren 19an emango diote amaiera festei. Abordatzea astelehenean (hilaren 13an) egingo da.
Herria inguratzen duten mendien eta paisaien edertasunagatik da agian ezaguna Urretxu, baina badauka historiaz beteriko herrigune dotorea ere, hainbat altxor biltzen dituena. Mendeen joanak zenbait eraikin antzaldatu dituen arren, erdiguneko kaleetan barrena osteratxoa egiteak antzinako garaietara eramango gaitu.
Donostiako Udalak ez ditu Abiadura Handiko Trenaren (AHT) Hernani-Astigarraga zatia eraikitzeko desjabetze aktak sinatu. Donostiak hainbat lur dauzka zati horretan, eta "desjabetuko dituzten lur-eremuak zeintzuk diren" lekuan bertan argitzeko eskatu dio Udalak Espainiako Gobernuak Gipuzkoan duen Ordezkariordetzari.
Gipuzkoako 50 alkatek, gehienak Bildu koaliziokoak baina batzuk independienteak, publikoki adierazi dute ez dutela diruz lagunduko herritarren osasuna arriskuan jarri eta hondakinen kudeaketarako txarra den errauste planta. Ekainaren 17an Donostian egingo den mosaiko erraldoira azaltzeko deia ere egin diete herritarrei.
Kayakean lagunartean ibili, Donostiara joan-etorriko bidaiak itsasontziz egin eta, aurtengo berrikuntza, aditu batek lagunduta talde txiki edo handietan arraun egiteko aukera eskaintzen du Orioko Udalak. Oria ibaia protagonista, ura oinarri duten kirolak eginez aisialdiko plan bereziak egiteko parada izango da udan.
Zumaiako Algorrin ospea flyshek daukate, gure planetaren historia ageri-agerian uzten duten itsasertzeko harrizko geruzek. Mundu guztiko geologoentzat paradisu dira eta kaletarrontzat bisita gidatuak prestatu dituzte. Guk ordea, geologia kontuak alde batera utzi eta itsasbeheran, ur putzuetan eta harri azpian dauden bizidunei egin diegu bisita.
Maiatzaren 11tik 13ra Donostian bilduko da Zero Waste Europe (ZWE) koalizioaren batzarra. Aukera baliatuko du bere atxikimendua azaltzeko Gipuzkoan hondakinen gaikako bilketa orokortua sustatzen duten talde eta erakundeei.
Zaharrenek erakartzen dute bisitariaren arreta guztia. Usurbilgo balorerik preziatuenak dira, herriaren altxorrak, orain mende batzuetako xarmadun baserri eta jauregiak. Zaharberrituta daude gehienak, baina beren balio historikoa, Ondare Kultural izendapena jasotzerainokoa, ez da oharkabean pasatzen. Udalerrian barrena, auzoz auzo ibiliz topatuko ditugu eraikuntza ikusgarri horiek.
Goiza Gipuzkoako Urola bailarako Azkoitia, Azpeitia, Zestoa eta Zumaian ibili naiz, azkeneko pare bat-hiru grebatan bezala. Ez da erraza grebak zenbaterainoko arrakasta izan duen esatea, dena ezin baita ikusi, kontatu, apuntatu. Dena dela, aurreko grebekin alderaketa egiten hasita, nire inpresioa da martxoaren 29 honetan greba txoko gehiagotara heldu dela.