Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Geroa Baik Barcinaren aurkako zentsura mozioa babestuko du

2013-04-10

Lide Hernando

Geroa Baiko Batzorde Iraunkorrak asteartean adierazi du Barcinaren aurkako zentsura mozioaren aldeko botoa emango duela. Bilduk eta Aralar-NaBaik aurkeztutako mozioak jada Ezkerraren eta Geroa Bairen bermea du, beraz. Hala ere, ez da nahikoa izango aurrera ateratzeko, PSNk argi adierazi baitu ez duela alde bozkatuko.
UPN

Barcina ahul, alternatiba ere bai

2013-03-24

Xabier Letona

YOLANDA BARCINA-K jarraitzen du UPNko lehendakari moduan: 871 boto (%51,78) bere alde, Alberto Catalánek baino –Miguel Sanzek baino– 76 gehiago. Ezustekoa izan da, ez da gertatu oro har uste zena, eta oraingoan Gobernuaren aparatua alderdiarenari gailendu zaio. Besteak beste,...

Inoiz ez bezalako aukera

UPNk iragan igandean egin zuen kongresuaren ondoren Kike Diez de Ultzurrunek Nafarroako egoera politikoari buruzko analisia eskaini digu. Bere uste UPN eta PSN hondoratu egingo lirateke hauteskundeak orain eginez gero: sekula eztako aukera zabaldu da Bildu, Geroa Bai eta Ezkerrarentzat.

Nafarroako Parlamentuak atzera bota du osasun sistema erreformatzeko Gobernuak onartutako dekretua

2013-02-08

ARGIA

Osasunbideko lehen arreta eta larrialdi zerbitzuan aldaketak egin nahi ditu Nafarroako Gobernuak. Parlamentuak, ordea, atzera bota du UPNk onartutako dekretua, Nabai, PSN, Ezkerra eta Geroa Bairen botoekin. Dekretuak landa-eremuak baztertu, zerbitzu kaskarragoak ezarri eta profesionalen lan baldintzak okertzen zituela adierazi dute alderdiok.

Espainiako Kongresuan Fragari egindako omenaldian ez dira izan Amaiur, EAJ eta Geroa Bai

Amaiur, Geroa Bai, EAJ, BNG, CHA, Compromiso eta ICV-IU alderdiek, atzo kongresutik alde egin zuten PP-PSOE alderdiek prestatutako Manuel Fragaren omenaldia hasi baino lehen.

Amaiur Geroa Bairekin ituna egitea aztertzen ari da talde parlamentarioa lortzeko

2011-12-16

Xabier Mikel Errekondo Amaiurren Espainiako Kongresuko bozeramaileak esan du Espainiako Kongresuan talde propioa izateko Geroa Bairekin ituna egitea planteatzen ari direla. RNE irratian egin ditu adierazpenok. Kongresuko Mahaiko lehen lehendakariordeak, PPko Celia Villalobosek, adierazi du Amaiurrek ez duela talde parlamentariorik izango, Geroa Bairekin akordio batera heldu arren.

Batasuneranzko bidean

2011-11-21

Maddalen Iriarte

Love’s Labour’s Losten utzi zuen idatzia William Shakespearek Nafarroak harritu egingo zuela mundua (Navarre shall be the wonder of the world), eta kostata baina badirudi ekin diola bide horri. Sabino Cuadra eta Uxue Barkos, Nafarroaren izenean Espainiako gorteetan bi diputatu abertzale izatea amestu ere ez zuten egin Arturo Kanpionek edo Manuel Irujok.

Honela egin genizun gauaren kontaketa: Amaiur nagusi 7 diputaturekin, PP-UPNk 5, EAJk 5, PSE-EE-PSN 5 eta Geroa Baik 1

2011-11-20

00:15 Honenbestez utziko dugu hauteskunde gauaren jarraipena egiteaz. Milesker irakurri gaituzuen guztioi eta gabon. 23:40 Gorka Maneiro (UPyD), ETB1n esan dutenez, emaitzak ospatzen saltoka hasi da, irrist egin, erori eta erietxera eraman dut. 23:20 Karmelo Landa ETB1eko eztabaida politikoan: "Sortu 'de facto' legala da Euskal Herrian".

Nafarroan Amaiurrek eta GeroaBaik eserleku bana lortu dute

Nafarroan UPN-PPk 2 eserleku lortu ditu (2008an ere 2 eskuratu zituen), 126.101 bozkarekin (%38,18); PSOEk eserleku 1 (-1), 72.656rekin (%22,00); Amaiurrek eserleku 1, 49.100ekin (%14,86); eta Geroa Baik beste 1, 42.411rekin (%12,84). Abstentzioa, bestalde, %28,65ekoa izan da (2008an %27,94).

Amaiurrek 7 diputatu, PP-UPNk 5, EAJk 5, PSE-EE-PSN 5 eta Geroa Baik 1 Espainiako hauteskunde orokorretan

Honela geratu zen Hego Euskal Herriko hautesundeen mapa. Herri bakoitzaren gainean klik eginez gero, bertako datuak topatuko dituzu. Pantaila osora ikustea gomendatzen dizugu, goikaldean eskuinean duzu hori egiteko botoia.

Lehen hauteskundeak aro politiko berrian

Hauteskunde kanpaina berezia abiatu da bart Hego Euskal Herrian. Azaroaren 20ko Espainiako Estatuko bozak lehen hauteskundeak izango dira ETAk  jardun armatua amaitu duenetik. Sentsibilitate politiko guztiak presente izango dira bozetan. Ziurrenik  2008ko emaitzak aldatu egingo dira, Amaiurren presentziak eraginda.

"Geroa Bairen helburuak NaBairen berberak dira"

2011-10-16

Mikel Asurmendi

Iruñea, 1964. Kazetari izana da. NaBaiko diputatua Espainiako Gorteetan azken bi legealdietan. NaBaiko zinegotzia Iruñeko Udalean egun. Alta, NaBai ez da azaroaren 20ko hauteskunde orokorretan izanen. Geroa Bai koalizio berriaren zerrendaburua da.

"Geroa Bairen helburuak NaBairen berberak dira"

2011-10-15

Uxue Barkos

Iruñea, 1964. Kazetari izana da. NaBaiko diputatua Espainiako Gorteetan azken bi legealdietan. NaBaiko zinegotzia Iruñeko Udalean egun. Alta, NaBai ez da azaroaren 20ko hauteskunde orokorretan izanen. Geroa Bai koalizio berriaren zerrendaburua da.

Barkos izango da Zabaltzen eta EAJren 'Geroa Bai' koalizioko zerrendaburua

2011-09-30

Uxue Barkos iruñarra izango da Espainiako Kongresurako bozetan Geroa Bai koalizioaren (Zabaltzen, EAJ eta Atarrabia Taldeek osatua) zerrendaburua. Kongresuan diputatu bat lortzea "zaila" izango dela aitortu arren, aulki bat lortzeko asmoa erakutsi du. Iruñeko zinegotzi izaten ere jarraituko du, NaBairen ordezkaritzari eutsiz.
Multimedia

2013-01-28  |  Geroa Bai

Nafarroa post-UPN. Noiz? Nola? Norekin?

Sabino Cuadra eta Uxue Barkos diputatuen idurikoz, UPNren Gobernua urtea amaitu aurretik eroriko da. Edo, Cuadraren hitzetan, “bota egingo dugu, ez baita bakarrik eroriko”. Barkosen arabera, hiru dira aldaketa politikoari bidea zabaltzen ari zaizkion faktoreak: ustelkeria,...

2012-11-02  |  Geroa Bai

Koldo Martinez (elkarrizketa)

Koldo Martinez Urionabarrenetxea (Eskoriatza, 1953ko otsailaren 25a). Zainketa Intentsiboen Unitateko medikua da Nafarroako Ospitale-gunean. Horrez gain Espainiako Funtsezko eta Kliniko Alorreko Bioetika Elkarteko presidentea da; politikagintzan, Geroa Bai koalizioan, Zabaltzen independenteen...

2011-11-21  |  Geroa Bai

Hauteskunde gaua iruditan

Hego Euskal Herrian Amaiur nagusi izan da 7 diputaturekin, PP-UPNk 5, EAJk 5, PSE-EE-PSN 5 eta Geroa Baik 1. Emaitza hauek jakin ostean, hauek dira alderdien erreakzioek utzitako irudiak.

2008-04-25  |  Geroa Bai

Uxue Barkosekin elkarrizketa

NaBaiko zinegotzia Iruñeko Udalean eta Espainiako Kongresuan diputatua. Esperientzia ezinbestekotzat jotzen du NaBai. Barañaingo alkatearen afera atera den egunean hartu gaitu Iruñeko Gaztelu plazan duten egoitzan.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiƱa Argia Antza iametza Adur Luditoys