Imajinatzen

Gori Georgiako herri txiki eta nahiko zatarra da. Bere antzinako adreilu eta egurrezko etxeak ia desagertu dira egun, gerrek eta elurteek suntsituta edo, besterik gabe, porlanezko bloke itsusiek ezkutatuta. Bakar bat mantendu da egundaino osorik eta orbaingabe. Ez da harritzekoa, beste eraikin batek babestu baitu azken 70 urteetan. Elkarren gainean egon dira biak, errusiar panpinen eran. Azpikoan jaio zen, hain juxtu, inoiz izan den georgiarrik famatuena: Iosif Bisarionovitx Jugashvili, "Stalin" izengoitiaz ere ezaguna.

Hiriko plazan

Ofizialki ez da itsasontzirik iristen Abkhaziako portuetaraino. 93ko independentzi gerraz geroztik, Georgiak enbargo ekonomikopean du bere eskualde "matxinoa". Izan ere, georgiar flotak blokeoa gainditu nahi zuen barku bat baino gehiago hondoratu du 15 urte hauetan. Gauzak honela, erraz ulertuko duzue nire harridura zamaontzi hau Sukhumgo portuan ikustean. Jakin banekien noiz edo noiz Turkiatik barku "ilegalak" iristen zirela, baina ez nuen uste honelakorik ikusteko parada izango nuenik Abkhazian emango ditudan bi asteotan. Eta horra hor: Turkiako bandera batetik, eta inork aitortzen ez duen herrialde batekoa bestetik, Abkhaziakoa hain zuzen.

Gerra-kriminalak

Urtebete pasa da Abkhazia lehenengo aldiz bisitatu nuenetik. Agian epe laburregia da aldaketarik somatzeko, baina ez nuen uste bi aldietako irudiak elkarren kalkoa izango zirenik ere. Georgia eta Abkhazia arteko mugan topatu dut emakume hau. Nazio Batuek jarritako autobusetik jaitsi eta Georgiako alderantz zuzendu da, ttipi-ttapa, bere bastoiak lagunduta: duela urtebete ikusitakoaren errepikapen hutsa.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys