PuntuEus

"Berriz jaio naiz, pozik naiz, indartsu"

Azaroa zen. Euskadi Irratiko Faktoria saioan emakume bat Maite Artolari genero indarkeria kontari. Ainhoa zen. Abian ginen...

Altxa (odol) kopa hori!

2014-04-15

Amaia Lekunberri

Nola deskribatu hilerokoak etxetik kilometro batzuetara eta koparik gabe harrapatu ninduen azken aldia? Nire odol-jarioarentzat erabiltzen dudan silikonazko ontzira ederki ohituta ordurako, ahaztuta neuzkan konpresa eta tanpoien sailera egin ohi nituen osterak.

Hilda agertzen diren emakumeak

Erailketa eta indarkeria matxistaren berri ematerakoan, badugu zer hobetu hedabide eta kazetariok:

Baimenik gabe

2014-03-23

Kattalin Miner

Batzuetan, baimenik eskatu gabe hartzen ditugu kaleak, txikitu haien sinbolo patriarkal eta kapitalistak, Rajoyri odoleztatutako eskuminak bidali, ertzainei barre egiteko baimenik ez dugula eskatuko gogorarazi, manifa bat hasi eta behar ez zen lekutik jarraitu, komunera gogoak agintzen digunean...

Miren Aranguren: “Horrelako kasuek erakusten dute gizartea non dagoen oraindik”

2014-03-19

Iera Aranburu

Euskal Herrian indarkeria matxistak aurten eragin duen lehenengo biktima izan da Mungiako hilketa. Info7 irratiak elkarrizketa egin dio Miren Aranguren Bilgune feministako kideari.

Mungiako hilketa matxista salatu dute erakundeek eta eragile sozialek

2014-03-18

Iera Aranburu

Andina Reges Pereira de Brito Mungiako bizilagunaren gorpua aurkitu zuten astelehenean bere etxean. Ustez, bikotekideak hil du itota. Udalak ohiz kanpoko udalbatzarra egin du goizean hilketa gaitzesteko eta arratsaldean mobilizazioak izan dira.

Europar Batasuneko emakumeen hirutik batek jasan du genero indarkeria

Inoizko ikerketarik handiena egin du Europar Batasunak. 42.000 emakume elkarrizketatu dituzte. Ondorioetako bat hauxe: 62 milioi emakumek jasan dute indarkeria fisikoa edo sexuala.

Tatiana Castańeda bidegurutzean

2014-02-07

Koldo Azkune

Tatiana Castañeda bidegurutze batean dago. Babes Ofizialeko pisu batean bizi da, alokaturik, bere lau seme-alabekin eta bilobarekin batera. Langabezian dago. 350 euro jasotzen ditu hilean, eta pisua ordaintzeko 600 bideratu behar ditu (480 euro alokairuagatik, 120 euro komunitate-gastuengatik). Hilabete asko dira aritmetika aldrebes honen barruan bizi dena. Alokairuaren munta kalkulatzeko garaian, lanean zebileneko errenta aitorpenak hartu dizkiote kontuan. Hartara, Nafarroako Gobernuak ez dio etxea ordaindu ahal izateko diru-laguntzarik ematen.

1.139 neska ablazio arriskuan
Hego Euskal Herrian

2014-02-05

ARGIA

Hego Euskal Herrian 1.139 neska genital mozketa  sufritzeko arriskuan dira ikerketa baten arabera. 14 urteko gazteak dira, ablazioa praktikatzen jarraitzen duten Saharaz hegoaldeko herrialdeetatik etorri diren adingabekoak.

Dominikar Errepublikako 'Mitxeletak' talde ekintzaileko azken ahizpa hil da

2014-02-03

Axier Lopez

Patria Mirabal, Minerva Mirabal eta María Teresa Mirabal ahizpak Dominikar Errepublikako Rafael Leónidas Trujilloren diktaduraren aurka borroka egiteagatik bahitu eta jipoituta hil zituzten militarrek. Haien heriotza diktaduraren gainbehera ekarri zuen. 1999az geroztik, Nazio Batuen Erakundeak hala erabakita, haien oroimenez urtero, azaroaren 25ean Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Igandean Mirabal familian bizirik geratu zen alaba bakarra hil zen, haren hiru ahizpen memoria eta borroka zabaltzen aritutako Bélgica Adela Mirabal.

Abortatzeko eskubidearen kontra egiten dutenak 30.000 eurorekin zigor ditzake Frantziak

Emakumeen eta gizonen arteko eskubide berdintasuna lortzeko Lege-proiektua aztertzen ari da Frantziako Asanblada Nazionala. Abortatzeko eskubidearen kontra egiten dutenak zigortu eta abortatzeko baldintzak malgutuko ditu, besteak beste. 

Siriako gerra: krimen matxistak agenda politikotik at

Siriako gatazkan emakumeek pairatzen dituzten eraso sexisten inguruko txostena argitaratu du Euro-Mediterraneoko Giza Eskubideen Sareak. Erasotzaileak epaitegietara eramateko eta erasotutakoei laguntzeko programak eskatu dizkio Estatuari.

"Ekarri eskopeta tiro egingo diot eta"

“Hey, hey, hey” du izena abestiak eta Los Tres musika talde txiletarrarena da. Letra eta bideoklipa aho zabalik geratzeko horietakoak dira, emakumeen aurkako biolentziaren agerpen gordina (taldekideek diote apologiarik ez zutela egin nahi inondik inora).

“Bortxaketa zentzagarria”, Hegoafrikako biolentzia lesbofoboaren eskandalua

2014-01-08

ARGIA

Lesbianak heterosexual bihurtzera derrigortzea da “bortxaketa zentzagarria”-ren helburua eta 2000. hamarkadaren hasieratik ugaritzen ari dira mota horretako erasoak Hegoafrikan, The Independent egunkariak argitaratu duenez.

Matxismoa hedabideetan: 2013a bost adibideren bidez

2013an hedabideek argitaratutako berri matxistenen zerrenda egin du Patricia Reguero kazetariak Pikara Magazine aldizkarian. ARGIAn bost esanguratsuenak hautatu eta gurera ekarri ditugu.

Genero indarkeria salatzeko bost minutu hipokrita

2013-11-27

ARGIA

Arabako Emakumeen Asanbladak salatu du instituzioek genero indarkeriaren aurrean hartutako jarrera, Pikara Magazine aldizkarian argitaratutako iritzi artikulu baten bidez. Guk pasarte interesgarrienak hautatu eta euskaratu ditugu.

Zer egiten dute ezberdin Frantziak eta Espainiak emakumeen kontrako erasoen aurka?

Bi estatuek genero indarkeria ekiditeko duten legedia aztergai izan dute Hendaian. Mahai-inguruan parte hartu duten hizlarien arabera, Frantziako legeak “laxoagoak” dira.

Gaur ere makarrak kendu behar begiratzeko

2013-11-25

Malen Aldalur

Begiak ireki ditut, makar artean pertsianetatik sartzen den argiari ihesi. Ireki nahi eta ezinaren borroka etengabean.

Ausart baino libre sentitzea aldarrikatuko du Koordinadora Feministak azaroaren 25ean

2013-11-22

ARGIA

Azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Euskal Herriko Koordinadora Feministak hainbat herritan egindako elkarretaratzeetan emakumeak ausart izateaz nazkatuta daudela aldarrikatuko du.

Nagore Laffage omentzeko Eguesibarko kale bati haren izena jarri nahi diote

2013-11-05

ARGIA

Nagore Laffageri kale bat eskaintzeko proposamena aurkeztu dute Eguesibarko Udalean. 2008ko Sanfermin jaietan Jose Diego Yllanesek hil zuen Irungo gazteari Nafarroako Foru Erkidegoan eskainiko zaion lehenbiziko kalea izango litzateke.

Haserretzeko eskubidea

2013-11-03

June Fernandez

Valerie Solanasek 1968an idatzitako Manifiesto SCUM idazkian gizonen desagerpena proposatu zuen, gizarteari egiten dioten kaltea argudiatuz. Solanas-en biografia irakurtzen baduzue, gizonekin haserre egoteko arrazoi ugari zituela ulertuko duzue (besteak beste, aitaren aldetik sexu indarkeria...

Eraso sexisten aurka elkarretaratzea egin dute Trapagaranen

Protesta isila egin dute Trapagarango herritarrek bertako emakume batek jasandako eraso matxista salatzeko. Ehun bat lagunek elkartasuna adierazi diote emakumeari Trapagarango Amaris Emakume Taldeak deitutako bilkuran.

Emakume indigenen salerosketa Ipar Amerikan

Kanada eta AEBen arteko muga Superior lakutik gurutzatzen duten itsasontzietan emakume indigenak objektu sexual bezala salerosten direla azaldu du Christine Stark Minnesotako unibertsitateko ikasleak.

Feminizidioa: klase sozialik ez duen indarkeria

2013-08-13

ARGIA

31 urteko Lucia Bellucci italiarra hil du aste honetan bere bikoteak. Senarra, 45 urteko Veronako abokatua, atxilotu dute. Gertakariak Anna Meldolesi kazetariaren gogoeta eragin du. Il Corriere Della Seran argitaratu duen artikuluko zenbait pasarte itzuli ditugu.

Zenbakia ez bagara, ez gara

2013-07-30

Malen Aldalur

Orain dela egun batzuk ateratako albisteetan irakurri dugunez genero indarkeriaren estatistiketatik baztertuak izango dira ingresatuta gutxienez 24 ordu pasatzen ez dituzten emakumeak.

Denontzako jaiak

Txanpain botilak, kopak, trapuak, drogak, pankartak, dantzak, kantuak... Baina kamerak “zoom in” egin du. Utzi ditu fokatuak eme desenfokatuak: kamiseta urratuak, bular eskuz zanpatuak ipurmasail kolpatuak... txaranga-doinuz dantza egiten al du...

Ostikada matxismoari

Sistema patriarkala mantentzeko eta emakumeak kontrolpean izateko modua da emakumeen aurkako indarkeria. Izututa bizi da biztanleriaren erdia, eta “ez itzuli etxera bakarrik” gisako mezuek biktima ahul, pasibo eta menpeko bihurtzen ditu neskak, eurak bakarrik euren bizitza garatzeko gai ez bailiran. Diskurtso horri aurre eginez, norbere buruan segurtasuna hartu eta emakumeen jabekunde indibidual eta kolektiborako tresna da autodefentsa feminista.

Egun bat ospitalean igaro ezean, ez al da genero indarkeria?

Genero indarkeria jasan duten emakumeen estatistika sistema berria ari da prestatzen Espainiako Osasun Ministerioa. Estatistika horrek, ordea, ospitalean gutxienez 24 ordu igaro dituzten emakumeak baino ez ditu hartuko kontuan, eta horiek genero indarkeriak eragindako biktimen kasu gutxi batzuk baino ez dira. Estatistika osatugabeak argitaratzea okerrerako izan daitekeela uste dute adituek.

Etorkinak

2013-07-14

Amaia Lasa Alegria

Ez dira guk pairatzen eta penatzen dihardugun krisi ekonomiko honen errudun, ezta gutxiago ere. Egun hauetan Euskal Herriko Behategiak (Gaindegia) herritarren artean egindako inkesta baten emaitzek diotenez, euskaldunen iritzia asko aldatu da, gure artean “paperik gabe” bizi diren...

Ezkutuko genero indarkeria azaleratzeko beharra nabarmendu dute adituek

2013-07-11

Xuban Zubiria

Nazioarteko aditu asko Oñatin dira egunotan genero indarkeria aztertzen. Atzo hasi ziren jardunaldiak erakundeetako ordezkarien hitzaldiekin, eta bihar arte jarraituko dute, goiz eta arratsalde. Genero indarkeria elkarguneak izenburuaren pean, Oñatiko unibertsitate zaharrean izango dira hitzaldi gehienak.
Multimedia

2013-09-20  |  Genero indarkeria

Bortxatzaileen hitzak biktimen eskuetan

Project Unbreakable (Proiektu Apurtezina) argazkiak ardatz dituen internet bidezko egitasmoa da, artearen bitartez, emakumeen aurkako sexu erasoen zauriak ixteko lagungarria izan nahi duena. 21 urteko Grace Brown argazkilaria da proiektu honen egilea. Orain bi urte ekin zion bortxaketak jaso...

2013-05-31  |  Genero indarkeria

Sexismoa iragarkietan

Sarah Zelinski, Kayla Hatzel eta Dylan Lambi-Raine ikasle kanadiarrek gizon eta emakumeen gorputz zein rolak iragarkietan nola islatzen diren azaldu dute bideo honetan.

2012-12-18  |  Genero indarkeria

Indarkeria sexistari buruzko foro herritarra Zarautzen

2012ko azaroaren 30ean Zarauzko Etxezabala eraikinean burutu zen Indarkeria Sexistaren inguruko Foro Herritarraren laburpena. Maider Morras abokatua, Nere Altxu, gizarte langilea eta berdintasun teknikaria Carmen Biain, hezitzailea eta Miren Aranguren, Bilgune Feministako kideak dira hizlariak.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys