Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Ondarroako #herriharresia – bideo bilduma

2013-05-16

Axier Lopez

Lander Arbelaitz lankideak eta biok, maiatzaren 15eko goizaldean, Ondarroan 5 egunez iraun duen AskeGunearen hustean grabatu ditugun bideo esanguratsuenak bildu eta kronologikoki ordenatu ditut.

Lau gazte nafarren atxiloketa saihesteko Herri Harresia deitu du Eleakek

2013-05-16

Lide Hernando

Datozen egunetan Espainiako Auzitegi Gorenak Nafarroako lau gazteren aurkako epaia aztertuko du. Egoera horren aurrean eta Urtza Alkorta atxilotu berri dutela, herri harresia eraikitzeko deia luzatu du Eleak mugimenduak.

Urtza Alkortaren atxiloketaren eguneko bideoak

2013-05-15

ARGIA

Hemen ikus ditzakezue Urtza Alkorta ondarrutarra atxilotu duten goizeko bideoak. Gehienak Axier Lopez eta Lander Arbelaitzek grabatuak dira, eta beste hedabideetako batzuk ere jartzen joango gara.

Urtza Alkorta atxilotu du Ertzaintzak, ia 4 orduz luzatu den operazioan

2013-05-15

ARGIA

10:00ak inguruan atxilotu dute ertzainek Urtza Alkorta [ikusi bideoa]. 6:30ean heldu dira Ondarroara, 30 bat furgonetatan. Alkortaz gain, Ertzaintzak jakinarazi du beste bi pertsona atxilotu eta zortzi identifikatu dituztela.

Ondarruko zubi harresiak aurrera darrai, ertzaintzaren azken hurbilketaren ostean

2013-05-14

ARGIA

Ondarruko Aske Gunean alarmak jo du, Iurretatik ertzaintzaren 6 eta 8 furgoneta artean atera direlako mezua zabaldu da. Ostera, ordea, ertzainak berriz Durangorantz itzultzen ari zirela jakin da.

AskeGunetik zuzenean | Alkortak Beltran de Herediari Ondarroara joateko "dei zintzoa"

2013-05-13

ARGIA

Urtza Alkorta azken minutuetan zutik egon da Ertzantzari erabiltzen ari den indarkeriagatik kargu hartuz. 10:00ak inguruan eraman dute arrastaka. 6:30ean heldu dira ertzainak Ondarroara, 30 bat furgonetetan. Goizeko bideo eta argazkiak Lander Arbelaitzen blogean aurkituko dituzue. 8:34ean ertzain batek Maribi Ugarteburu parlamentaria mehatxatu du: "Berdin zait zer zaren, hurrena atxilotuta joango zara".

Aske Gunea eta bake prozesua

2013-05-05

Xabier Letona

ETA-REN ondorengoan aktore politiko bakoitza nola kokatzen den ikusi dugu berriz ere Aske Gunearekin. PPk bere errepresio politikarekin jarraitzen du eta ez dirudi horri buelta eman nahi dionik. Krisi ekonomiko latzaren erdian, kohesio osagai da Espainiako batasuna, eta horri heldu dio....

Harresiko mugalariak

2013-04-29

Estitxu Eizagirre

AskeGunea internetez jarraitu nuen, blogetan jauzika, streaming-era zintzilikatuta, irratia entzunaz eta tweet-en esaldiekin puzzlea osatu nahian. Sistemak maskara erakutsi zuen baina benetako aurpegia agerian geratu zitzaion.

Egunsenti desobedientearen bizipenak eta irakaspenak

2013-04-29

Axier Lopez

Aske Gunearekin izandako lehendabiziko hartu-emana 13an, larunbatean, izan zen. Aske Gunearen inguruan antolatzen ari zena interesgarria zelakoan, Beranduegirako bideo erreportajea egitea bururatu zitzaidan.

Legea eta injustiziaren lehia

2013-04-28

Xabier Letona

Aske Gunean joan den astean izandako sei gazteen atxiloketak eta zeregin horretan izandako gertakizunek, Euskal Herrian egoerak aldatzen jarraitzen duela erakusten dute. Ezker abertzaleko gazteen mugimendu zabalak, modu praktiko eta gaurkotuan erakutsi du aldaketa hori. Desobedientzia zibila...

Ernai-ren webgunea ixteko agindu du Auzitegi Nazionalak, "terrorismoa goratzeagatik"

2013-04-26

Jon Torner Zabala

Espainiako Auzitegi Nazionalak Ernai gazte erakundearen webgunea ixteko agindu du "terrorismoa goratu izanagatik", Eloy Velasco epaileak autoan dioenez.

Informatzeko askatasunaren alde agerraldia egingo dute EHUn

2013-04-25

ARGIA

EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzietako fakultateko ikasle eta irakasleek aldarrikapen agerraldia egingo dute 13:30etan, Leioako Kanpuseko Mikel Laboa Plazan. Hiru aldarrikapen egingo dituzte: Informazio eskubidea praktikara eramatea, informazio eman eta jasotzeko jarduna errespetatua izatea eta albisteak kritikoki lantzeko askatasuna. Azken hau sustatzeko, unibertsitateak kazetaritza kritikoaren aldeko apustua egitea eskatuko dute.  

Imanol Vicente gazte zigortua Martutenen aurkeztu da

2013-04-25

Lide Hernando

Imanol Vicente gazteak Martuteneko espetxean aurkeztu du bere burua asteazkenean, senideen eta hainbat adiskideren laguntzaz. Segiko kide izateagatik Espainiako Audientzia Nazionalak sei urteko zigorra ezarri zien zortzi gazteetako bat da Imanol.

Istiluen kontrako ertzain kopurua bikoiztuko du Eusko Jaurlaritzak

2013-04-24

Urko Apaolaza

Estefania Beltran de Heredia  Segurtasun sailburua Ertzaintzaren hurrengo urteetako plan estrategikoaz mintzatu zen atzo Eusko Legebiltzarrean. Sailburuak baieztatu zituen duela aste batzuk Deia eta Diario Vasco egunkariek argitara emandako datuak: 400 ertzain uniformedun gehiago jarri nahi ditu kaleak patruilatzen, horietako asko Brigada Mugikorrean.

'Berria'-ko langileek euren elkartasuna adierazi diote ARGIAko kazetari Lander Arbelaitzi

2013-04-23

ARGIA

Berria egunkariko langile batzordeak ere oharra kaleratu du. "Gure elkartasuna adierazi nahi diegu ARGIAko kazetari Lander Arbelaitzi eta ARGIA taldeko langileei", dio agiriak.

Herria da komunikazioa

2013-04-22

Ander Perez

Antonimoen zentzuari jarraituz, nonbaiten gune aske bat eraiki behar izateak asko esaten du bertako lekuaren askatasun faltaz. Libertatea zapaldua den eremu batean altxatzen dira espazio askatuak, injustiziari erantzuteko, arnasa emateko.

Nahikari Otaegi: "Aste honetan sartuko naiz kartzelan, zazpi hilabeteko alabarekin"

2013-04-22

Jon Torner Zabala

Segiko kide izateagatik kondenatutako Nahikari Otaegi gazte donostiarrak bere burua entregatuko du aste honetan. Donibane Lohizunen bizi da eta zazpi hilabeteko haurrarekin batera sartuko da espetxean sei urteko zigorra betetzera. Pasa den ostiralean Donostian atxilotu zituzten gazteen talde berekoa da Otaegi. Euskal Irratiek elkarrizketa egin zioten Ertzaintzak bere lagunak atxilotu eta ordu batzuetara.

Ertzaintzak ARGIAko kide bati emandako tratua gaitzetsi du Euskal Kazetarien Elkarteak

2013-04-22

ARGIA

Euskal Kazetarien Elkarteak (EKE) agiria plazaratu du, pasa den ostiralean Donostiako Bulebarrean ertzainek Lander Arbelaitz ARGIAko kazetariari eraso egin izanaren inguruan.

25 urte muinoa zaintzen

1988ko erditze hark zeresan handia emango zuen eremua eskaini zion Gasteizi. Paretik kentzeko saiakerak gaindituz, autogestioan eta asanblearismoan oinarritutako proiektua aurrera ateratzea lortu dute gazteek. Aurten, sasoirik onenean ospatuko du mende laurdena Gasteizko gaztetxeak.

Ekintzaz jositako hilabetea

2013-04-21

25. urteurrena ospatzeko, Gasteizko gaztetxeak aurpegia garbitu du. Tabernako zoruari baldosak jarri dizkiote eta eszenatokia berritu dute. 1988ko apirilaren 28an apezpikuaren lorezainaren etxeraino egin zen manifestaldia omentzea aukeratu zuen gazte asanbladak ekintzez josi duten hilabete honi...

19:00etan manifestazioa egingo da Donostian

2013-04-19

Jon Torner Zabala

Datozen orduetan hainbat mobilizazio egingo da Donostian atxilotutako gazteei elkartasuna adierazteko. Gaur manifestazioa egingo da 19:00etan Donostian, eta bihar martxa bat egingo da Martuteneko espetxeraino. Beste hainbat herritan ere egingo dituzte mobilizazioak.

AskeGuneko gauaren kronika harresiaren bihotzetik

2013-04-19

Lander Arbelaitz

Donostian azken egunotan bizi izan duguna askok ez dugu denbora askoan ahaztuko, eta batez ere gaurkoa. 800 bat pertsonak tinko eutsi diote beren militantzia politikoagatik atxilotze agindua zuten gazteei babesa emanez. Goizeko 6:00etan esnatu dituzte lo zeudenak, baina ertzainek ez dute lortu...

Top-5: Herri Harresi baterako kantak

Jar diezaiogun soinu-banda egunotan Donostiako Boulevardean gertatzen ari den mobilizazioari. Nire proposamen azkarra, bost kanta hauek.

AskeGunea: "EAJ, ez bidali Ertzaintza lege injustuak betetzera"

2013-04-17

Lander Arbelaitz

Egunaren zuzeneko jarraipena egiten ari gara. Ehunka lagun bildu ziren atzo arratsaldean Donostiako Aske Gunean, eta 400 inguruk pasa dute gaua han, atxilotzeko agindua gainean duten zortzi gazteei babesa emateko.

Donostiako gazteak atxilotzeko agindua eman dute eta 24 orduko herri harresia deitu dute

2013-04-16

Lander Arbelaitz

Gaur goizean gazteen abokatuak hauen aurkako atxilotze agindua jaso dute, Info7 irratiari adierazi dioenez. AskeGunera agertzeko deia egin diete herritarrei, euren babesa adierazi eta Ertzaintza etortzen bada, modu baketsuan erresistitzera.

Donostiako atxiloketak atzeratzea herri harresia indartzeko aukera

2013-04-15

Lander Arbelaitz

Inkognita handia da Madrilek Donostiako gazte zigortuen gaia zenbat luzatuko duen. Honek, normala denez, ezinegona sortzen du Donostiako Boulevardean. Dena den, injustiziako egoera hau osatzen duten elementuek potentzial handia dute elkarrekin. Oraingoz auziperatuen defentsan antolatu direnek indarra transmititu dute hainbat zirkulotan. Aske Gunearen ideia eta zigortuak babesteko hartutako neurriek, etxeetaino ehunka pertsona bila eta bueltan joatea bereziki, herri harresia eraikitzeko lehen harri indartsuak dira. Aurrera pauso bat emateko ordea, babes zabalagoa lortzea ezinbesteko izango du mugimendu honek, eta horretarako aldarrikapenak, mezuak eta ekintzak ongi kudeatu beharko ditu.

Harri eta adreiluzkoa baino hauskaitzagoa

2013-04-15

Lide Hernando

Donostiako Askeguneak herri mugimendu bat modu espontaneoan nola eraiki daitekeen erakutsi du. Bertan egon den herritar bezala egin ditut hurrengo gogoetak.

Donostiako auziperatuen gaiarekin lau bideo eta bi argazki

2013-04-11

Lander Arbelaitz

Laburra izan asmo duen post bat: Asteazkena egun mugitu xamarra izan da Donostiako Aske Gunean, gehienbat goizean Ertzaintzak Ekaitz Ibero atxilotu izanaren ondorioz. Gerora, egoera normaldu eta antolakuntzarekin jarraitu dute, harik eta kontzentrazio bat egin eta zutabeetan etxeetara joan diren arte 20:30ak bueltan.

"Herri harresia" antolatzeko lanean ari dira Donostiako auziperatuen inguruan

2013-04-10

Lander Arbelaitz

Kartzela zigorra daukaten Donostiako bederatzi auziperatuei babesa adierazteko “herri harresia” eraiki nahi dute. Astearte eguerdian egin dute prentsaurrekoa, epaia ez dutela onartzen adierazi dute, eta amaieran zigorrak zekartzaten sententziak publikoki hautsi dituzte.
Multimedia

2013-05-02  |  Gazte mugimendua

Ortuondo proiektua

Gaztetxe bat izatetik haratago, proiektu oso batek barnebiltzen du Ortuondo. Galdakaoko Gazte Asanbladaren ekimenez sortutako egitasmoa da, egunetik egunera haziz doana. Abaroa Ikusentzunezko Sorkuntzak Topatu.info atariarentzat egindako bideoa.

2013-04-26  |  Gazte mugimendua

Ertzaintzaren jarrera Askegunean. Eredugarria ala gehiegikeria?

Ertzaintzaren bisitarekin argitu zuen otsailaren 19ak Donostiako Bulebarrean. Askegunean gaua emandako 800 lagunak lozorrotik esnatu zituen 30 furgoneten etorrerak. Ondorengo  hiru orduetan gertatutakoaren laburpena da bideo-erreportaje hau.

2013-04-23  |  Gazte mugimendua

Beranduegi (92. saioa)

92. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:  - Beranduegi datorren albistegia Gorka Bereziartua eta Unai Brea kazetariek, astero bezala, ironiaz betetako begiratu zorrotza egin diote azken egunetako aktualitateari.   - Lehiaketa Apirileko zozketa berriaren azken astean...

2013-04-21  |  Gazte mugimendua

Ertzaintzak Argiako kazetari bati eraso

Ertzaintzak Argiako kazetari Lander Arbelaitz erasotu zuen honek prentsa akreditazioa agerian izan arren. Askegunean, 2013ko apirilaren 19an. Aske Guneko bideo gehiago gure Youtubeko kanalean

2013-04-20  |  Gazte mugimendua

Herri harresiarekin epaiketa politikoak geratzeko aldarria

Aske Gunean militantzia politikoagatik auziperatu guztiak babesteko deia egin dute, ostiralean atxilotutako gazteen askatasuna eskatzeko antolatutako manifestazioaren amaieran. Aske Guneko bideo gehiago gure Youtubeko kanalean

2013-04-19  |  Gazte mugimendua

Donostiako Herri Harresia barrutik: Azken 20 minutuak

Donostiako Aske Gunean Ertzaintza gazte zigortuak atxilotzera joan da. Azken 20 minutuak ikus daitezke bideo honetan. Aske Guneko bideo gehiago gure Youtubeko kanalean

2013-04-19  |  Gazte mugimendua

Herri harresia eusten ordubeteren ondoren

Ertzaintza Aske Gunea husten hasi eta ordubetera grabatutako irudiak. Aske Guneko bideo gehiago gure Youtubeko kanalean

2013-04-18  |  Gazte mugimendua

Lehenengo herri harresia Aske Gunean

Apirilaren 18an, ostegunarekin, gaueko 12etan Ertzaintza azaldu zen lehenengo aldiz Donostiako Aske Gunera. Irudiotan jendearen erantzuna. Aske Guneko bideo gehiago gure Youtubeko kanalean

2013-04-17  |  Gazte mugimendua

EAJri herri harresiarekin bat egiteko eskaera egin dio Aske Guneak

EAJri Ertzaintza gazteak atxilotzera bidali ez dezan eskatu dute. Ziur baitaude Aske Gunean bildutako gazteek EAJren oinarri sozial zabalak ere honekin bat egiten duela. Aske Guneko bideo gehiago gure Youtubeko kanalean

2013-04-17  |  Gazte mugimendua

Aske Gunea, elkartasunaren harresia

Euskal Herrian lan politiko publikoa egiteagatik zigortu dituzten lagunen soka luzea da eta honen azken korapiloa Donostian daukagu. Zortzi gaztek, desobedientziaz eta herritarren laguntzarekin, Espainiako Auzitegi Nazionalak ezarritako 6 urteko zigorrari aurre egin nahi diote, Boulevarrean...

2013-04-02  |  Gazte mugimendua

Gazte Danbada: Ekitaldi nagusiaren laburpena

2013ko martxoaren 29tik apirilaren 1era ospatu da Ernai gazte antolakundearen jaiotza jaialdia: Gazte Danbada. Bertako ekitaldi nagusiaren laburpen bideoa. Iturria: Topatu.info.

2013-03-22  |  Gazte mugimendua

Donostiako gazte auziperatuak

2007ko urria eta abenduan, Donostiako 26 gazte atxilotu zituen Espainiako Polizia Nazionalak. 11 inkomunikatu eta torturatu zituzten, eta horietatik 13 espetxeratuak izan ziren. Sei urteren ostean, Espainiako Auzitegi Nazionalak horietako 15 gazteri ezarritako espetxe zigorra berrikusi du...

2013-01-25  |  Gazte mugimendua

ASTRA kultura fabrika

Gernikako Astra kultura fabrikaren inguruko bideo erreportajea duzue honakoa, Abaroa ikus-entzunezko sorkuntza taldea osatzen duten gazteek Topatu.info-rako egina. Iturria:

2012-12-03  |  Gazte mugimendua

Tximeletak egitasmoaren aurkezpen jaialdia

Tximeletak, etengabeko metamorfosia egitasmoaren aurkezpen jaialdia Donostiako Kafe Antzokian (DOKA), 2012ko azaroaren 29an. Egitasmoaren helburu izan den dokumentalak hiru hamarkadetako gazte borrokak bildu ditu, gazte memoria berreskuratu nahian.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys