Europako gatazka izoztuak

Gerra-kriminalak
Urtebete pasa da Abkhazia lehenengo aldiz bisitatu nuenetik. Agian epe laburregia da aldaketarik somatzeko, baina ez nuen uste  bi  aldietako irudiak elkarren kalkoa izango zirenik ere. Georgia eta Abkhazia arteko mugan topatu dut emakume hau. Nazio Batuek jarritako autobusetik jaitsi eta Georgiako alderantz zuzendu da, ttipi-ttapa, bere bastoiak lagunduta: duela urtebete ikusitakoaren errepikapen hutsa.

Gerra motz eta basati baten ostean, Abkhazia Georgiatik banatu zen duela 15 urte. Bi bandoek jasotako milaka hildakoei errefuxiatuen drama gehitu behar zaie. Antza, 200.000tik gora georgiar (Abkhaziako biztanlegoaren erdia) kanporatua izan zen, euren etxeak, baserriak, abereak eta, batez ere, euren jaioterria atzean utziz. 1999an Abkhaziako gobernuak mugaren inguruan bizi zirenei bueltatzen utzi zien, betiere "gerra-kriminalak" ez direla frogatu eta gero. Ez diot nik gerra-kriminalaren itxurarik atera amon honi. Abkhaziako gobernuak hala pentsatuko zuen ere, horregatik utziko zioten bere etxera bueltatzen. Egia esan, ez dakit gerra-kriminal batek ze itxura duen. Ziurrenik bat baino gehiago gurutzatu dut kaletik nire bidaietan zehar, baita bateren batekin hitz egin ere… Areago, agian bostekoa eman izan diot horietako bati. Esan bezala, ez dakit ze itxura duen gerra-kriminal batek.

Emakume honekin, aldiz, ez dut hitz egiteko paradarik izan. Senideren bat bisitatzera edo, besterik gabe, Abkhazian aurkitzen ez duen zerbait erostera pasako zen georgiar aldera. Makina bat istorio izango ditu kontatzeko bere kaukasiar hizkuntza ederraz: politak batzuk, baina tristeak asko, batez ere azken 15 urteotan bizitakoak.

Hiriko plazan
Ofizialki ez da itsasontzirik iristen Abkhaziako portuetaraino. 93ko independentzi gerraz geroztik, Georgiak enbargo ekonomikopean du bere eskualde "matxinoa". Izan ere, georgiar flotak blokeoa gainditu nahi zuen barku bat baino gehiago hondoratu du 15 urte hauetan. Gauzak honela, erraz ulertuko duzue nire harridura zamaontzi hau Sukhumgo portuan ikustean. Jakin banekien noiz edo noiz Turkiatik barku "ilegalak" iristen zirela, baina ez nuen uste honelakorik ikusteko parada izango nuenik Abkhazian emango ditudan bi asteotan. Eta horra hor: Turkiako bandera batetik, eta inork aitortzen ez duen herrialde batekoa bestetik, Abkhaziakoa hain zuzen.

Itsasontzira gerturatu naizenean, berehala erreparatu diet abkhaziar soldaduen begirada ilunei. Euren mesfidantza hain agerikoa zenez, ez naiz erretratua ateratzen ausartu. Horren ordez, marinel bibotedun batengana gerturatu naiz. Bostekoa elkarri eman ondoren, bere trabesiaren nondik norakoak azaldu dizkit: Istanbuldik ez, Trabzondik etorri omen da "Haci Hüsnü" izeneko merkatalontzia. Antza, 30 ordu behar omen dira bi portu hauek lotzeko.

Itsaso Beltzeko hainbat hiri bezala, Trabzon eta Sukhum ere greziar koloniak izan ziren. "Trebisonda" eta "Dioskurias" zuten izena orduan. Jason eta bere argonautak honaino etorri ziren urrezko ardi-larru bila, eta Estrabo bidaiari eta kronikaria 70 itzultzaileen ejertzito batekin lehorreratu zen hemen, hain zen kosmopolita Itsaso Beltzeko bazter hau.

Dioskuriaseko aztarnak itsaso azpian daude egun; gure azpian, hain justu. Baliteke zamaontzi honen itzala antzinako hiriko plazaren gainean proiektatzea orain, greziarrek  "agora" deitu ohi zuten horretan.

Burutazioak alde batera utzi eta erretratua atera diot itsasontziari azkenean. Baina soldaduen galdeketa etorri da jarraian, errusieraz noski: "kto?" (nor?), "sto?"(zer?) "patximu?"(zergatik?)

Ez daukat nik itzultzaileen ejertzitorik nirekin, ezta bakarra ere. Dena den, mezua oso garbi helarazi didate, eta ospa egin dut segituan. Dioskuriaseko plaza atzean utzi eta Sukhumgo erdigunera bueltatu naiz.

Salto egin!
Sukhumgo Presidentetzaren Jauregiak georgiarren boterea irudikatu zuen urte askoz. Egun, abkhaziarren garaipenaren ikur gisa gelditu da porlanezko munstro hau, Sukhum hiriburuaren erdian. Edward Sheverdnadze zen Georgiako presidentea gerra garaian. Agintea estatu kolpe bidez bereganatu eta gero, abkhaziarrak erraz menderatuko zituela pentsatu zuen. Antza, "georgiar lurra pertsonalki defendatzera" jo zuen Abkhaziarantz, hain zegoen ziur bere garaipenaz.

Azkenean, eraikina sutan zegoela ebakuatu zuten georgiar agintaria. Eta benetan zorte handia izan zuen, gainontzeko georgiar gobernukideak bertan exekutatu baitzituzten abkhaziarrek, pareta zatar horien kontra, hain zuzen.

Georgiako presidentetza indarrez bereganatu aurretik, Sheverdnadze Sobiet Batasuneko atzerri ministroa izan zen. Bera da inoiz izan den georgiarrik boteretsuena, Stalinen atzetik, jakina. Gauzak honela, Abkhazia txikiaren garaipena are ulertezinagoa izango zen berarentzat.

Porlanezko munstroak ez du ezertarako balio gaur, baina bere aurreko zabalgunean makina bat ekintza burutzen dira oraindik: politikarien mitinak, desfile militarrak, kontzertuak bai eta gidatzeko eskolak ere. Hantxe zebiltzan hainbat gazte gaur, Lada zahar batzuk konoartean aparkatu nahian. Nolanahi, auto zaharron maniobrak baino askoz ere ikusgarriagoak ziren mutil hauen jauziak. Frantzian sortutako parkour mugimenduak imitatzen zituzten nerabeok. Zer den ez badakizue, youtuben "parkour" hitza bera sartzea gomendatzen dizuet; honela deskubritu nuen nik eta, ziurrenik, baita mutiko hauek ere. Hala diot zeren Borja kamerarekin ikusi bezain laster, sekulako emanaldia eman digute, parkour nazioarteko mugimenduaren hurrengo izarrak izango zirelakoan agian. Harrigarria iruditu zait gazte hauen trebezia, eta miresgarria oso hondakinei erabilgarritasuna ateratzeko kemena. Haiek dira bizitzaren arrasto bakarra hemen.

Gazte hauek ez dute gerra ezagutu, ez zituzten ikusi eraikinaren fatxada belztu zituzten garrak. Baina munstro honen itzalean hazi

dira, euren jauzi eta itzulipurdiei esker beste perspektiba batetik ikusten badute ere. Baliteke airetik eta buruz bera hain zatarra ez

izatea. Baliteke hori zoraldiak uxatzeko modu bakarra hemen.

Imajinatzen
Gori Georgiako herri txiki eta nahiko zatarra da. Bere antzinako adreilu eta egurrezko etxeak ia desagertu dira egun, gerrek eta elurteek suntsituta edo, besterik gabe, porlanezko bloke itsusiek ezkutatuta. Bakar bat mantendu da egundaino osorik eta orbaingabe. Ez da harritzekoa, beste eraikin batek babestu baitu azken 70 urteetan. Elkarren gainean egon dira biak, errusiar panpinen eran. Azpikoan jaio zen, hain juxtu, inoiz izan den georgiarrik famatuena: Iosif Bisarionovitx Jugashvili, "Stalin" izengoitiaz ere ezaguna.

Osetiarrek eurentzako aldarrikatzen dute Stalinen figura. Izan ere, Gori herria Hego Osetiako mugatik oso gertu dago, eta askok diote Stalinen aita osetiarra zela, "Jugashvili" abizenak, "Jugaev" osetia izenean duela jatorria. Teoria honen aburuz, bere aitak (edo aitonak) georgiar ohiko bukaera erantsiko zion bere familia-izenari diskriminazioa saihestearren.

Etxe alboan, Stalini dedikatutako museoa bisitatu daiteke, bai eta bere bagoi pribatua ere. Baina erretratu, argazki eta tonaka kondekorazioak baino askoz ere interesgarriagoa iruditu zait bera jaio zen etxe ttipia. Stalinen jatorri umilaren lekuko da, bere gaineko doriar erako tenpluarekin batere zerikusirik ez duena.

Txikitan imajinatzen dut Jugashvili: euria egiten zuenean aterpean jolasten, edo barandatik eskegita; eskailerak txingoka igotzen, eta saltoka jaisten... Bere ama leiho horren atzean arituko zen etxeko lanetan, bere semetxoa bistan zuela aldi berean. Nekez imajinatuko zuen haur hori historiako hiltzailerik handiena bilakatuko zela.

Herriko plaza hura
Tskhinvalgo herriko plaza duzue honako hau, Hego Osetiako hiriburukoa. “Antzoki plaza” du izena, horixe baitzen atzealdean ikusten den eraikina. Herrialde honetako antzoki bakarra georgiarrek suntsitu zuten 91ko gerran. Geroxeago, osetiarrek konpondu omen zuten baina su hartu eta teilatua galdu zuen duela ez asko.

Antzoki ohiaren alboan Tskhinval-go sinagoga omen zegoen. Tamalez, georgiar tankeek tenplua erraustu zuten gerra hartan, bai eta auzo judutarreko artisau eta merkatarien etxe eder guztiak.

Laukote honen ezkerraldean Iriston hotela dago, Tskhinvalgo bakarra. Bere hiru solairuetatik bi aurri-egoeran daude (lehengoa eta hirugarrena). Bisitaririk inoiz iristekotan, bigarren solairuan egin behar omen du lo.

Laukotearen bizkarrean, argazkia aterata dagoen tokian, hain juxtu, Kosta Khetaguroven parkea dago. Osetiako poeta nazionala da eta herrialde honetako literaturaren sortzailetzat ere hartu ohi da. Parkean dagoen bere eskulturari burua moztu omen zioten georgiarrek 91ko gerran baina buru berri bat jarri zioten gero Khetagurov-i. Antzokiko teilatua konpontzea baino lan merkeagoa izango zen hori, dudarik ez.

Laukote honen eskuinalderantz, Stalin hiribidetik iparrerantz jarraituz, Tamarasheni herri georgiarra dago. Gustura asko egingo nuke harainoko paseoa baina checkpoint batek banatzen ditu bi herriok: osetiarrak alde honetan, georgiarrak bestean, eta errusiar bake-tropak erdian. Ezin kontatu, beraz, nolakoa den Tamarasheniko plaza. Baina biziki gustatuko litzaidake laukote horrek kontatzea nolakoa zen Tskhinvalgoa gerraren aurretik; bi herrion artean checkpointik ez zegoeneko plaza hura.

Totemak
Abkhazian gertatu bezala, makina bat dira Hego Osetian ere gerrak utzitako arrasto itsusiak paisaian. Teilaturik gabeko etxeak, tabike bakartiak, tirokatutako fatxadak... ia nonahi topa daitezke honelakoak bi eskualdeotan. Tskhinvalgo kanpoaldean aurkitu dut gaur honako hau. Gerraren aurretik luxuzko jatetxea omen zen, eta honi begira nengoela gauza batez jabetu naiz: aurriak oso desberdin ikus daitezke toki batean edo bestean. Abkhazian egon nintzen lehendabiziko aldiz, "Kabul tropikal"aren itxura atera nion Sukhum hiriburuari. Hainbatetan, argazkietan ikusitako Kanbodiako Angkor Wat irudi horiek etorri zitzaizkidan burura, zuhaitz erraldoien sustraiek "itotako" tenplu haienak. Abkhaziako eguraldi semitropikalari esker, palmondo, azalea eta beste mota askotako landare tropikalek estaltzen dituzte aurriak. Kristalik gabeko leihoetatik adarrak irteten dira eta, horietatik, loreak udaberriro. Denboraren poderioz, zuhaitzak bere adaburua aterako du goitik, teilatua egon ala ez. Natura egoskorra da, eta berea aldarrikatzen du beti, gizakiak utzitako zikinkeria estaliz aldi berean. Abkhazian behintzat hala da. Gakoa denboran datza, urteak pasa ahala azpian gelditzen baitira hondakinak eta, hein batean, gerraren oroimena ere.

Hego Osetia, ordea, Kaukasoko mendikatearen erdi erdian dago eta oso bestelakoa da paisaia hemen. Izan ere, 3000 metrora dago Ipar eta Hego Osetia arteko muga, urrutiegi Itsaso Beltzeko hondartza eta haize epeletatik. Hego Osetiako sastrakek nekez estaliko dituzte hemengo txintxorrak. Alanbrada gisara zabaltzen dira aurriak inguratuz, porlanezko totemak babestuko balituzte bezala: "ez ukitu!" esaten dute, "eta ez ahaztu!".

Deja vu
Transnistriak Nafarroaren azaleraren erdia du, baina bere biztanle gehienak Baltikotik Pazifikora zabaltzen zen inperio erraldoi batean jaio ziren. Sobiet Batasuna erori zenetik 17 urte pasa diren arren, zaila egiten da horretaz gogoratzea Tiraspolen, Transnistriako hiriburuan. Herrialde ttipi honetako biztanleak oso harro daude euren "iragan handiaz", eta garai hartako sinboloak egundaino mantendu ez ezik, berritu ere egin dituzte hainbatetan.

Oroigarrien artean, gobernu egoitzaren aurreko Leninen eskultura izango da deigarrena ziurrenik. Granito gorriz egina, mendebalderantz begira dago bere idulkitik, Dniester ibaiaren beste alderantz. Dena den, nonahi topa daitezke sobietar ikurrak: paretetako afixetan, banderetan, unibertsitatean, postetxean...

Gagarin kaletik paseeran, denbora eten denaren sentsazioa indartuz joaten da. Poliziek igitaia eta mailua sorbaldan dituztela bideratzen dute trafikoa, trolebus eta txirringaz dabiltzan soldaduen artean. Transnistriako Dom Soviet-etik ("Sobieten Etxea", parlamentua) Breznev edozein momentuan aterako dela ematen du. Agintaria azaldu bitarte, sarreran dagoen politburoaren argazki sorta aztertzen dugu. Baina Breznev atzeratzen ari da, eta, honezkero, zuri-beltzean erretratatu bakoitzaren domina kopuru zehatza memoriz dakigu.

Asperdurak jota, gerra-heroiak protagonista duten postal batzuk erostera jo dugu aurreko kioskora. Merkeak dira, bakoitzak errublo bat eta 50 kopek besterik ez. Dendariak gure txanponak hartzen ditu, atzamarrak erditik moztuta dituzten eskularru horiekin. Eta orduantxe erreparatzen diogu detaile bitxi bati: txanponetan orain arteko ohiko sinboloak ageri dira, noski, baina horien azpian "2005" grabatu du norbaitek kobrean... Etorkizuneko mamuak ote?

Moldaviako juduak
Jakob Kravtxik duzue honako hau, Moldaviako hiriburuan gelditzen diren judu gutxienetako bat. Hamaika buelta eman ditugu Chisinautik auzo judutarren bila, eta beste hamaika sinagoga topatu arte, kale estu eta aldrebestuak baitira auzo zahar honetakoak. Tenpluaren atarian, "sinagoga" hitza hiru hizkuntzatan zegoen idatzita, errumanieraz, errusieraz eta hebreeraz, eta bakoitza bere alfabetoz, jakina. Jakob-ek, ordea, ukraniera du ama hizkuntza, Chisinauen ez, Transnistrian jaioa baita.

Jakob duela urte asko etorri zen Dniestr ibaiaren alde honetara, baina apenas ikasi ditu hitz batzuk errumanieraz. Antza, sobietar garaian denek zekiten errusieraz eta kanpokoek ez zuten jatorriko hizkuntza ikasi beharrik. Egia esan, errusiera asko entzuten da Moldaviako kaleetan,  ez dirudi Jakob-ek hizkuntza arazorik izango duenik.

Bigarren Mundu Gerra aurretik 200.000 judu baino gehiago ei zeuden Besarabian(egungo Moldavia). Sobietarrek 1940an lurraldea inbaditu eta milaka judu akatu edo Siberiara bidali zituzten, "sobieten mugimenduari ez-leialak" zirelako. Errusiarrek hasitako lanari naziek eutsi zioten gero: "ez-leialtasuna" baino, judua izate hutsa zen euren delitua. Gerra eta gero Israelgo estatua sortu zen Palestinarrei lapurtutako lurrean, eta hara emigratu zuten hemengo judutar askok. 1992an beste gerra bat izan zen hemen, Dniester ibaiaren bi ertzak gaurdaino banatu zituena. Hartan ere ez omen zegoen tokirik juduentzat; ez alde batean, ezta bestean ere.

Jakob-ek esan digu 25.000ko komunitatea osatzen dutela gaur, baina iturri ofizialen arabera nekez izango dira 15.000. Datu zehatzagoak aurkitu nahian, internetera jo eta honako web orri hau topatu dut: www.haruth.com. Beste askoren artean, atentzioa eman didate "judutar humore" ataleko ehunka txisteek. Euren buruari iseka egiteko gaitasun handia erakusten dute bertan Moldaviako juduek, tradizioei milaka urtez eusteko kemenaren paretsukoa.

Zilbor hestea
Kaukasotik laugarren bidaia da honako hau eta milaka kilometro egin ditut hemengo errepideetatik honezkero. Karretera txarrena Georgian tokatu zitzaidan, Zugdiditik Svanetiko eskualdera igotzen den 100 kilometroko "tortura" hura. Onena, aldiz, honako hau duzue, Armenia eta Nagorno Karabakh lotzen duen pasabidea, hain juxtu. Jerevandik hona 6 orduko bidaia da: triki-traka amaigabe bat, autobusaren motelgailuen garrasiek pentsatzen apenas uzten dizutelarik.

Bat-batean, isiltasuna da nagusi: hegan goazela dirudi eta, badaezpada, leihotik begiratu dut. Hodeirik ez, margotutako marrak ikusi ditut karreteran lehendabiziko aldiz, eta bazter-babesak bere bi aldeetan. Armeniar Diasporak finantzatutako "Lachin-go pasabidea" da hau, Kaukasoko errepiderik onena.

Kanal honetako sarrerako mapari erreparatzen badiozue, Nagorno Karabakh-i umekiaren itxura aterako diozue agian. Karabakhtarrak armeniarrak dira, baina "umekia" Armenian ez, Azerbaijanen barruan dago. Independentzi gerra irabazi zuenetik, Karabakh errepide honetaz baliatu da suministroak, armak, eta bizirauteko behar izan duen guztia Armeniatik ekartzeko. Gauzak honela, Lachingo pasabideak isolatutako eskualde honen "zilbor hestea"ren funtzioa bete du.

Armeniarrek karretera eraiki ez ezik, inguruan bizi ziren musulmandar guztiak akatu edo kanporatu zituzten. Jerevango jeneralek hemengo artzain eta baserritarrek "zilbor hestea" moztu zezaketela zioten; hobe zen ziur jokatzea, badaezpada.

Kontua da "artzain eta baserritar" haiek azeriak ez, kurduak zirela. Izan ere, Nagorno Karabakh eta Armeniaren arteko euren eskualdeari "Kurdistan Gorria" deitu ohi zitzaion sobietar garaietan. Urte askoz, Lachin hirian baino ez ziren inprimatzen kurduerazko liburuak mundu osoan, eta leku askotako hizkuntzalariak iristen ziren kultur altxor hau ikertzera. Paradoxa bada ere, atzamar itxurako eskualde ttipi hau 35 milioi laguneko nazio baten erreferente izan zen.

Gerra bukatzean Armeniarrek "Kashatag" birbataiatu zuten eskualdea, eta Lachin hiria, "Berdzor". Kaukasoko errepide onenaren izena besterik ez da "Lachin" gaur.

Maxim Gunjia
2006ko udaberrian Abkhazian sartzeko bisa lortzeko erotzen hasita nengoen. Ez nuen erantzunik jasotzen atzerri ministeriotik: ez posta elektronikoz, ezta faxez ere. Aldian behin saiatzen nintzen telefonoz deitzen, nonbait irakurrita bainuen baten batek ingelesez bazekiela ministerioan. Honela bilakatu nintzen "Dobry dyen" (egun on) besterik ez esateko deitzen zuen atzerritar misteriotsua, ingeles hiztunik ez baitzitzaidan egokitu.

Nolanahi, B-plana ere baneukan: Interneten aurkitzen nuen Abkhaziako edozein helbideri e-mail "tipo" bat bidaltzen nion, nire burua aurkeztuz, noski, eta Abkhazian sartzeko asmoa eta helburuak adieraziz. Halako batean, mezu bat jaso nuen. Vladimir izeneko mina-desaktibatzaile bat zen eta atzerri ministerioan zuen lagun bati birbidaliko ziola nire e-maila esan zidan. Handik bi egunera, Maxim Gunjia, Abkhaziako atzerri ministrordearen mezu jator bat jaso nuen: "Zure bisa tramitatzeaz pertsonalki arduratuko naiz" zioen Gunjiak. Halaxe egin zuen, eta berari eskerrak sartu nintzen Abkhazian lehendabiziko aldiz. Erreportajean duzue orduan berari egindako elkarrizketatxoa.

Oraingo bidaia honetarako askoz ere arinago joan dira Abkhazian sartzeko tramiteak. Gainera, nire bisa ez ezik, bi gehiago ere lortu ditugu Maximi esker, bidaiakide izan ditudan Urtzi Urrutikoetxea eta Borja Portuondorentzat, hain zuzen. Abkhazian eman ditugun bi asteotan Maximetaz abusatu dugunaren inpresioa daukat. Lanez gainezka aurkitzen genuen beti bere ministerioko bulegoan eta, hala ere, guretzat lan extra egitea eskatu diogu sarri, elkarrizketak bideratzeko, grabatzeko baimenak lortzeko, ejertzitoarekin maniobretara joan ahal izateko...

Hori gutxi ez eta, Abkhaziatik kanpo ere lagundu digu Maxek. Izan ere, gomendatze-eskutitz bat bidali zion Hego Osetiako ministerioari gure lana goraipatuz. Horri eskerrak lortu genuen Hego Osetian sartzea: georgiarrek pasatzen uzten ez zigutenez, Hego Osetiako atzerri ministrordea etorri zen pertsonalki gure bila, errusiar bake tropek lagunduta, jakina. Geroxeago, antzeko gutuna idatzi zien honek Transnistriako ministeriokoei, eta "alfonbra gorri"ko harrera izan genuen han ere. Hein handi batean, Maximi zor diogu bidaia honetan egindako guztia.

Itabop (eskerrik asko) Max, eta hurrengora arte!