Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Hirietan autoen abiadura 30 km/ordura murrizteko eskatu dute

Kanpaina martxan dute Europan, hirietan autoen abiadura 30 km/ordura murrizteko eskatuz. Nazio Batuen arabera, hori da oinezkoak eta txirrindulariak trafiko istripuetatik babesteko neurririk eraginkorrena. Ekologistak Martxan eta Biziz Bizi elkarteek bat egin dute ekimenarekin, Bilbon.

Ikasleei autobusaren prezioa beheratzea aztertuko du Bizkaiko Foru Aldundiak

2013-05-09

Martin Vicioso

Azken asteetan Leioako campuseko ikasleek egin dituzten protestak direla eta, Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaibusen prezioa jaistea aztertuko du. Bilboko metroaren antzeko ‘gazte txartela’ ezarri lezakete, El Correok argitaratu duenez.

Bizikletaren erabilerak motorrarena gainditu du EAEn

2013-05-06

Lide Hernando

EAEn bizikletaren erabilerak gorakada handia izan du azken urteetan: 2011n bizikletaz eginiko ia 117.000 joan-etorri erregistratu ziren, motorren erabilera gaindituz.

Garraio publikoaren prekarietatea salatu dute Leioako campusean

2013-05-02

Martin Vicioso

Ikasleak aste osoan ari dira mobilizatzen Bizkaibusen prezioak eta Leioako Campusera iristeko garraioaren prekarietatea salatzeko. Gaur, ‘Bizkaibus ez ordaindu’ lemapean, autobusetan sartzean ordaintzeari uko egiteko deia egin dute.

Euskal industriak trena hartu zuenekoa

Trenak 150 urte Euskadin Erakusketa ibiltaria Non: Amaia Kultur Zentroa, Irun. Data: apirilaren 28ra arte. Antolatzailea: Trenbidearen Euskal Museoa. “Betidanik garbi izan dut tren geltokietan zain ematen dugun denbora zentzumenentzat oparia dela”. Burdinbidearen Euskal...

Miarritzeko auzapezak ez du bizikleta berria estreinatu

2013-01-30

Jon Torner Zabala

Bizi! mugimenduak Didier Borotra Miarritzeko auzapezari eskatu dio emandako hitza bete eta duela urtebete agindutako bizikletentzako bide berriak eraikitzeko. Iragan larunbatean, FIPA zinema jaialdiaren itxieran, kolektiboko kideek pankarta erraldoia zabaldu zuten Gare du Midi antzokiaren kanpoaldean: “Badu urte bat xuxen, txirrindula bide antolaketa promesak Biarritzen: dena zinema?”, zioen mezuak.

AVE katalanari inbidia izan behar al genioke?

2013-01-15

Jon Torner Zabala

Abiadura Handiko Trena (AHT) 2016rako abian izatea “oso zaila” izango dela berretsi zuen Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoa eta Lehiakortasun sailburuak, Diario Vasco egunkariak igandean argitaratutako elkarrizketan.

Uruguaiko merkantzia-tren zerbitzua pribatizatzeko proiektua aurkeztu dio Euskotrenek hango gobernuari

2013-01-15

ARGIA

Uruguaiko merkantzia-tren zerbitzua pribatizatzea aurreikusten duen negozio plana eskaini dio Euskotren enpresak herrialde hartako gobernu presidentziari. Proposamenak 900 milioi euro inguruko inbertsioa izango luke, eta Espainiako, Euskal Herriko eta Uruguaiko enpresen parte-hartzea.

Benetako neurrien beharra autoaren esklabo ez izateko

Teoria badakigu: garraio publiko eta kolektiboa hobetsi beharko genuke, ibilgailu pribatuaren aldean. Baina oraindik ere autoa da nagusi, administrazioaren politikak sustatuta, hirien diseinuak bultzatuta, eta sarri, guk geuk aukeratuta. Benetako neurri eraginkorrak hartzea ezinbesteko bihurtu da, mugikortasun jasangarria lortzeko bidean.

Kolapsora daraman kontsumo eredua

2008ko gasolio igoera neurrigabearekin hasi zen krisia garraiolarientzat. Irabazien jaitsiera, gastuen igoera, lan eskasia eta lehia basatia etorri dira gero. Baldintza kaskarren menpe, eredu jasangaitz baten gurpilean erori da sektorea: merkantzia ahalik eta merkeen garraiatzen du deslokalizazioaren politikak, eta kamioiz betetzen ditu munduko errepideak.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys