Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Garoņa, ezin amaituzko historia

2013-05-20

Lide Hernando

Nuclenorrek, Garoñako zentral nuklearra kudeatzen duen enpresak, zentralaren itxiera atzeratzeko eskatu zion joan den ostiralean Espainiako gobernuko Industria Ministerioari.

Nuclenorrek Garoņa geratzeko mehatxua egin du, Kongresuak ez dezan onartu zerga-sistema berria

2012-12-07

Jon Torner Zabala

Garoñako zentral nuklearra kudeatzen duen Nuclenor enpresak eraikina hilaren 16an ixteko agindua eman dezakeela adierazi du, Diario de Burgos egunkariak jakinarazi duenez, baimena duen arren 2013ko uztailaren 6ra arte zabalik mantentzeko. Nuclenorrek presio egin nahi dio Espainiako Kongresuari, atzera bota dezan Senatuak onartutako zerga berri bat.

Garoņa eraisteko plana gaur aurkeztu behar du Nuclenorrek

"Bide administratiboa ez dago itxita". Garoñako zentral nuklearra kudeatzen duen Nuclenor enpresaren hitzak dira, oraindik ere negoziazioen atea irekita dutela aditzera emanez. Espainiako Gobernuak energia sektorean egin nahi duen erreforma ezagutu ostean, Nuclenorrek irailean iragarri zuen zentrala itxi egingo dutela, ekonomikoki ez delako bideragarria, baina Gobernuarekin hitz egiten jarraitzeko prest daude, nonbait. Kontuak kontu, gaur du azken eguna zentrala ixteko beharrezkoak diren dokumentuak aurkezteko eta garaiz aurkeztuko dituela ziurtatu du enpresa nuklearrak.

Garoņa ixteko dokumentuak mahai gainean ditu Nuclenorrek

Espainiako Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak (CSN gaztelaniazko sigletan) Garoñako zentral nuklearra ixteko beharrezko dokumentuak bidali dizkio zentralaren jabe den Nuclenor enpresari. Garoñak martxan jarrai zezan baimena eskatu behar zuten zentralaren jabeek (Endesa eta Iberdrolak erdibana kontrolatzen dute Nuclenor). Ez dute egin, epea agortu da eta beraz, 2013ko San Fermin bezperan itxiko da Garoña, uztailaren 6an.

Garoņaren itxiera negoziatu egin daitekeela uste dute konpainia elektrikoek

Garoñako zentral nuklearra kudeatzen duen Nuclenor enpresak, hura 2019ra arte ustiatzen jarraitzeko eskaririk ez dio egin Espainiako Industria eta Energia Ministerioari, eskaria egiteko epea jada amaitu den arren. Espainiako Gobernuak ontzat eman du Garoña 2013an ixtea, baina Nuclenor enpresa osatzen duten Endesa eta Iberdrola konpainia elektrikoek uste dute itxiera negoziatu egin daitekeela oraindik. Bestalde, Juan Vicente Herrera Gaztela Leongo presidentea Jose Manuel Soria Espainiako Industria ministroarekin bilduko da, "itxieraren ondorio kaltegarriez" hitz egiteko, Diario de Burgos egunkariak plazaratutako elkarrizketan dioenez.

Garoņaren luzapena, Gobernuak sektoreari jarriko dizkion baldintza ekonomikoen menpe

2012-09-06

Jon Torner

Garoñako zentral nuklearra kudeatzen duen Nuclenor enpresak, hura ustiatzen jarraitzeko eskaririk ez dio egin oraindik Espainiako Industria eta Energia Ministerioari, eskaria egiteko epea gaur amaituko den arren. Enpresak adierazi duenez, sektorearen araudiak sortzen duen "ziurgabetasuna" argitu bitartean, ez du luzapen eskaririk egingo. "Ziurgabetasun" horren atzean arrazoi ekonomikoak daude. Industria Ministerioak oraindik ez du jakinarazi nuklearren sektoreari zenbateko zergak jarriko dizkion, eta hori da Nuclenorri zalantzak sortzen dizkiona.

Zergatik ez den sinesgarria Segurtasun Nuklearraren Kontseilua

Pitzadurak antzeman dituzte Belgikako zentral nuklear bateko erreaktorearen ontzian, eta Arabatik 5 kilometro eskasera dugun Garoñako eta Cofrenteseko (Katalunian) zentralak ikuskatuko dituela adierazi du Espainiako Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak (CSN), enpresa berak eraiki zituelako hiru zentraletako ontziak. Zein sinesgarritasun izan dezake, ordea, aurrekariak kontuan hartuta erabat politizatua dagoen eta orain arte industria elektriko nuklearraren mesedetan jokatu duen Kontseiluak? Hainbat adibide jaso ditugu blogean.

Garoņak pitzadurarik ote duen aztertzen ari da Espainiako Segurtasun Nuklearraren Kontseilua

Espainiako Segurtasun Nuklearraren Kontseilua (CSN) Garoñako zentral nuklearra aztertzen ari da, baita Herrialde Katalanetako Cofrendendesekoa ere. Ikerketaren arrazoia Flandrian dago: Doel herriko zentral nuklearrean pitzadurak agertu dira eta hura eraiki zuen enpresak (Herbehereetako Rotterdam Droogdok Maatshappij-ek) egin zituen Garoñako eta Cofrendeseko zentralen ontziak ere.

Garoņako zentrala behin betiko ixteko eskatu du Eusko Legebiltzarrak

Eusko Legebiltzarrak Santa Maria de Garoñako (Burgos, Espainia) zentral nuklearra 2013rako behin betiko ixteko eskatu dio Espainiako Gobernuari. Alderdi guztiek egin dute bat eskaerarekin, PPk eta UPyDk izan ezik. Legebiltzarrak zentralaren segurtasun eza nabarmendu du.

Programatu gabeko beste geldialdi bat izan du Garoņak, erreaktoreak huts egin duelako

Burgosen, Arabatik lau kilometrora dagoen Santa Maria de Garoña zentral nuklearrak funtzionatzeari utzi behar izan zion atzo goizean. Erreaktoreko kontrol barren sekuentzia aldatzeko lanak egiten ari zirenean, presio baxuegia atzeman zuten erreaktorearen ontzian eta horrek eragin zuen geldialdia. Urtean lau aldiz egiten dira lan horiek.

Garoņak 2019. urterarte jarraituko duela esan du Espainiako Gobernuak

Espainiako Segurtasun Kontseiluko (CSN) txostenean oinarrituta Garoñak 2019 urterarte martxan jarraituko duela baieztatu du Jose Manuel Soria Espainiako Industria ministroak. Soriaren iritziz, Espainiak ezin dio iturri energetiko bakar bati ere uko egin.

Garoņako kontrol barrak seguruak ez direla ondorioztatu du General Electric-ek

General Electric konpainiak egindako txosten baten arabera, berak ekoizten dituen BWE/2-5 motako erreaktoreetako kontrol barrek akatsak izan ditzakete. Hain zuzen, mota horretako erreaktorea dauka Garoñako zentral nuklearrak eta horrek esan nahi du kontrol barretan arazoak izanez gero erreaktorearen nukleoan fusio bat izateko arriskua legokeela edo hondamendiren bat gertatutakoan zentrala gelditzeko arazoak egongo liratekeela.

Garoņa beste sei urtez irekita izateko akordioa sinatu dute

Garoñako zentral nuklearra beste sei urtez irekita izatea bermatu asmoz akordioa sinatu dute. Sintzaileak Nuclenor enpresa jabea eta GE General Electric dira. Helburua bigarren enpresa honek zentralaren mantentze lanak egitea da, funtzionamendua ziurtatze aldera. Garoña 2013an zen ixtekoa Zapateroren arabera.

Garoņa beste sei urtez irekita izateko akordioa sinatu dute

Garoñako zentral nuklearra beste sei urtez irekita izatea bermatu asmoz akordioa sinatu dute. Sintzaileak Nuclenor enpresa jabea eta GE General Electric dira. Helburua bigarren enpresa honek zentralaren mantentze lanak egitea da, funtzionamendua ziurtatze aldera. Garoña 2013an zen ixtekoa Zapateroren arabera.

Mila lagunek eskatu dute Garoņa ixteko

Garoñako zentralaren aurrean eman zioten amaiera atzo 32. aldiz antolatutako Garoñako zentral nuklearraren kontrako martxari. Mila lagun inguru bildu ziren eraikinaren behin betiko itxiera eskatzeko. Horrez gain, gogoan izan zuten Fukushimako istripuan duela urtebete gertatutakoa.

Garoņa 2013ra arte irekita mantenduko dute eta orduan behin betiko itxi

Europa Press agentziak jakinarazi duenez, Garoña zentral nuklearra 2013an ixtea erabaki dute. PSOEren programa elektoralak esan arren zentral guztiak 40 urteko "erabilera" bizitza amaitzen zitzaienean itxiko zirela –Garoñaren kasuan, joan den martxoan– Zapateroren exekutibak zentrala 2013ra arte irekita mantentzea erabaki zuten. Zentral nuklearrak (Endesa eta Iberdrolaren jabetza erdi bana), Audentzia Nazionalera jo zuen. Bi enpresek beste 20 urtez irekita mantetzea eskatu zuten, eta hala ez bazen, 1.500 milioi euroko indemnizazioa jasotzea. Hala, Industria, Turismo eta Komertzio Ministerioak baimendu du Garoña 2013ko uztailaren 6ra arte erabiltzea. Epaiak Ministerioari eman dio arrazoia eta ez dituzte bi enpresak indemnizatu beharko.

Garoņak Ebro ibaiko urak kutsatzen dituela salatu du Greenpeacek

Garoñako zentral nuklearrak ( Burgos, Espainiako Estatua ) Ebro ibaira egiten dituen ur isurketek Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren araudia urratzen dutela salatu zuen atzo Gasteizen Greenpeaceko energia nuklearraren arduradun Carlos Bravok. Aurkeztutako txostenen arabera, zentralaren isurketak Ebroko uraren tenperatura 15,7 gradu igotzera iritsi daitezke,  araudiak hiru graduren aldea baino onartzen ez badu ere.

Garoņa 2011: garaipena atzamar puntetan

2009-07-05

Xabier Letona

Garoñako zentral nuklearra 2011n itxiko da azkenean. Ez da onena, baina ezta txarrena ere. Egia esan, aukera okerren artean zuzenetakoa da, betetzen bada bederen eta jadanik badirudi Espainiako Gobernuak oso gaitza izango lukeela atzera egitea. 40 urte egitean itxiko litzateke modu...
Garoņa  |  Garo

Francok inauguratu zuen 1970ean

2009-06-28

Daniel Udalaitz

1960ko hamarkadan diseinatua, Garoñako zentral nuklearra Franco diktadoreak inauguratu zuen 1970ean, jarduera produktiboa 1971ko martxora arte abiatu ez arren. Burgoseko lurretan dago, Euskal Herritik hurbil. Gasteiztik 40 km-ra dago, Bilbotik 54 km-ra, Donostiatik 118 km-ra, Baionatik 180ra...

Alberto Frias: "Arazo estrukturala da Garoņarena; ezin izan du konpondu duen korrosioa"

2009-06-12

Mikel Garcia

Alberto Frias, Garoñarik Gabeko Arabako bozeramailea. Nola baloratzen duzu Espainiako Gobernuaren jarrera Garoñako zentralaren itxierarekiko? Zentrala ixtearen aldeko konpromisoa PSOEk ez zuen soilik 2008ko kanpaina politikoan hartu, 2004an ere, bizi-epea bukatzen zitzaionean itxiko zutela agindu zuen, baina epe hori datorren uztailaren 5ean iraungiko da eta orain dio 2011ra arte luzatuko dutela… Zergatik sinetsi? Zapateroren hitza jada ez da sinesgarria. Kontua da Endesa eta Iberdrola daudela atzean, bi enpresa boteretsu: horiek duela 15 urte amortizatu zuten Garoña eta orain negozio handia da, ez da erraza aurre egitea presio horri, ezta González, Aznar, lobby nuklearra… eta halakoen presioari.

Garoņaren azken txanpa?

2009-05-27

Mikel Garcia

Arabatik 5 kilometrora baino ez dagoen Garoña zentral nuklearrak kontraerasora jo du, itxi egingo dutenaren beldurrez: Garoñarik gabe, argindarraren prezioa hilean %10 igoko litzatekeela egin du mehatxu Nuclenor enpresak (zentrala kudeatzearen arduradunak). Gezurra dela diote talde ekologistek, eta energia berriztagarriekin erraz ordezkatu daitekeela Garoñak sortzen duen energia. Izan ere, zaharra izanik potentzia gutxi du Burgosko nuklearrak (466 MW, eta Espainiako gainontzekoek 1000 MW inguru dituzte); eta 2007an esaterako, Espainiako Estatuan ekoizturiko energia guztiaren %1,28 baino ez zen izan Garoñak sortua. Bestalde, nola kalkulatu etorkizunean hondakin nuklearrek edota zaharkitua dagoen eraikinaren mantentze-lanek beharko luketen inbertsio ekonomikoa?

Garoņaren luzapena baimenduko al du Espainiako Gobernuak?

2008-11-21

Mikel Garcia

Arabatik 5 kilometrora baino ez dagoen Garoña zentral nuklearra ixteko eskatuz, hamar orduz eraikineko sarrera blokeatu zuten atzo Greenpeace talde ekologistako 60 kidek. Espainiako Estatuan funtzionamenduan dauden zortzi zentraletan zaharrena da Garoña, 38 urte daramatza martxan, lehenengo belaunaldiko zentrala izanik teknologia zaharkitua du eta aurten jada bost hutsegite jasan ditu. Hurrengo urtean erabaki beharko du Espainiako Gobernuak Garoña itxi ala ez. 2004ko hauteskunde kanpainan lehenengo belaunaldiko zentralak ixteko konpromisoa hartu zuen PSOEk, baina orain ez du hain argi.

Garoņako zentral nuklearra: Erradiografia zorrotza 35 urteko eraikinari

Bertaratu arte, ia ezinezkoa da Santa Maria de Garoņa zentral nuklearra ikustea. Valderejoko parke naturalaren ondoan, haitz garaien babespean dago eta lakuak eta paisaia berdeak inguratzen dute. Aparteko lekua da, natura hutsa. Bihurgune bat hartu ostean, ordea, tximini luzea ageri da bat-batean....

Zentral zaharkituari ez dizkiote ateak itxi nahi

2004-06-06

Daniel Udalaitz

ĢOnartezina eta ulertezina da honelako planta batek (Garoņakoak) gaur egun oraindik ere martxan jarraitzea. Bere eragin esparruan bizi diren milioi bat inguru pertsonen segurtasuna eta osasuna arriskuan jartzen dituen erloju bonba da eta martxan jarraitzeak kalte egiten dio inguru horren...
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiÃąa Argia Antza iametza Adur Luditoys