6 urte arteko Galiziako haurrentzat hezkuntza galegoz emango duen lehen eskola aurkeztuko dute bihar Ferrolen. Galicia co Galego (GcG) plataformak bi urtetan egindako lanaren emaitza da. Datorren ikasturtean irekiko ditu ateak Praza Pública-k argitaratu duenez.
Luis Tosar aktore galiziarrak (Lugo, 1971) dagoeneko Donostiako Zinemaldiko Maskorra (Te doy mis ojos) eta Espainiako hiru Goya sari (Los lunes al sol, Te doy mis ojos, Celda 211) lortu ditu. Produktore lanetan ere badabil eta Di Elas musika taldeko kide da. Kamera aurrean nahiz atzean, arazo sozialen inguruko gogoeta du hizpide.
Gurean ez da oso ohikoa esaldi berean hizkuntza normalizazioa eta justizia soziala berbak aurkitzea. Gurean ez da oso ohikoa honen moduko galderak egitea: izan al zaitezke feminista gaztelaniaz biziz? Hori dela eta, Galizia aldera jotzea erabaki nuen uztailean,
hango udako ikastaro batera.
Izan al gaitezke feminista eta galegoa ez defendatu? Izan al gaitezke galegoaren aldeko eta ekologista ez izan? Justizia sozialaren eta hizkuntza normalizazioaren arteko harremanaz arituko dira Galizian, hango udako ikastaroetan.