Orri nagusira

français english castellano
Orri nagusia


GAI NAGUSIA


ARGIA ASTEKARIA
Argia astekaria




Kioskoa
Euskara
Atsotitzak


Herri bat nola antolatu


 

Ekonomia ziberliberal berriaren iraultza

Azkenaldi honetan, eta geroz eta gehiago, Interneten inguruko informazioz josi dute iritzi publikoa; izan ere, iraultza garrantzitsuenetako baten aurrean aurkitzen gara. ARGIAk, Daniel Udalaitz kazetariaren eskutik, gai honen inguruko txosten berezi bat egin zuen apirilean, Interneteko negozioaren hurbilketa bat egin nahien.

Mundua ekonomia "ziberliberal" berrirantz doa eta honek ekonomia beraren hainbat arau -lastertasuna, adimena eta moldakortsuna- zalantzan jarriko ditu:
enpresen etorkizuna Interneten dago, orohar. Eta orainarteko erritmo bera jarraituz gero, 2002. urterako 320 milioi internauta izango da munduan.

Gaur ezaguna dugun sarearen sorrerak 60ko hamarkadan aurkitzen dira, EEBBen eta sobietarren arteko Gerra Hotzean. Baina teknologia etengabe garatzen da eta etokizuneko sarea buruan dute interneten adituak direnek. Gune bereizi eta kalitate handiagoko egitasmo berri bat abian da dagoeneko: Internet 2 eta etorkizunean Internetek gehien ukituko dituen sei negozioak zeintzuk izango diren ere aurreratu dute: informatika eta elektronika, telekomunikazioak, finantza zerbitzuak, energia, bidaiak eta banaketa sektorea.

Euskal enpresek interneten duten agerpena ere hizpide da artikuluan. BBVA eta Iberdrolak negozioa webera zabaltzeko apustua egin dute, esaterako. Azken honek mila miloi pezeta inbertitu du "Kristina" izeneko merkataritza proiektuan. "Interneten, mundua duzu zure merkatua" dio Manuel Galatasek. Aldizkarian bere hitzak ere jaso dira; bera da BBVAk bere Uno-e.com ziberbankuari begira izendatu duen lehen kontseilari ordezkaria.

Euskal aurrezki kutxek, bestalde, negozio independiente bezala baino banku osagarri gisa erabiltzen dute Internet. Hala ere, BBVA eta Iberdrola moduko enpresa handiez gainera, Euskal herrian badira sarearen negozioan sartzea planteatzen ari diren enpresa txiki batzuk. Horietako bat da Guay Internet, burtsara irten nahi duen Arabako enpresa txiki eta gaztea. Beste alde batetik, aldiz, Elosegi anaiak ditugu. Beraiek gauzatu dute aurreneko euskal ziberjauzia, Interneten dagoen aurreneko euskal multinazionala sortzeko lehen urratsa.

Interneteko merkatuari dagokionez, sareko sos gehienak Estatu Batuetan daude adituen hitzetan eta International Data Corporation enpresa amerikarrak emaniko datuen arabera, 2000 amaierarako 160 inguru biloi pezeta mugituko ditu Internetek sortu ekonomia berriak. Bien bitartean, Europako burtsetan, aurten hirukoiztu egingo da Internetek duen balorea. Azkenik, aipatu, txostena amaitzeko, eta Internetek etorkizunean izango duen eragina kontuan izanik, Europako Batzordeak eman dituen 10 aholkuen berri ematen dela aldizkarian.

ARGIA astekariak pazaratutako "Ekonomia Ziberliberalaren Iraultza" dossierrean Daniel Udalaitzek hainbat gune interesgarriren loturak ere eskaini ditu:

.

 


Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: Sareko Argia
ARGIA. Zirkuitu Ibilbidea, 15. pabilioia. 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403