Orri nagusira

français english castellano
Orri nagusia


GAI NAGUSIA


ARGIA ASTEKARIA
Argia astekaria




Kioskoa
Euskara
Atsotitzak


Herri bat nola antolatu



   


ELA-LAB: Burujabetzaren akuilu

Larrunen azken aleak Sindikalgintza Abertzalea gaia du hizpide. ELAk eta LABek azken sei urteetan jorratutako bidea esanguratsua izan zen Lizarra-Garaziko akordioaren aroa ireki zedin. Hala ere, nahiz eta euskal sindikalgintzan nagusi izan, bigarren planoan geratu dira azken bi urteotan. Baina posizio hori bukatutzat eman dute. Hogei urteko prozesua atzean uzteko baldintzak ikusten dituzte, prozesu soberanista abiaratzeko aukera aproposa, eta horretan jardungo dute. Beren leloa: burujabetza alor sozialetik. Bi sindikatuon harremana, garai berriari heltzeko hausnarketa fasean dagoela aitortzen dute Jose Elorrietak eta Rafa Diezek baina, orohar, adostasuna da nagusi. "ELA-LAB: Burujabetzaren akuilu" izenburupean beren hausnarketak plazaratu dituzte bi sindikatuetako ordezkariek, Xabier Letona eta Nagore Irazustabarrenak eginiko elkarrizketa medio. Bertan beren jarduna kontra-boteretzat definitzen dute mundu mailako sindikalgintza hartzen ari den joeren aurrean.

Jose Elorrieta ELAko idazkari nagusia da gaur egun. 1988. urtean lortu zuen postu hau eta harrezkero euskal errealitate ekonomiko-sozialaren erreferente nagusienetako bat da. Rafa Diez, aldiz, LABeko idazkari nagusia dugu. Michelinen aritu zen lanean eta bertako 100 egunetako grebaren ostean ekin zion LABen. Sindikatuko zuzendaritzako koordinatzaile izan eta 1996ean lortu zuen idazkari nagusiaren postua.

Aurten 25 urte bete dituen LABek bere V. Biltzar Nagusia egin zuen apirilean eta bertara eraman ziren asmo eta ideia bildu zituen Argiak, apirileko lehen astean, "LABek euskal gizarte berri baten alde egingo du" izenburupean. Biltzarrean datozen urteetarako jarraibide eta estrategiak ezarri ziren, beti ere soberania testuinguruan euskal gizarte berria sortzear bideratuak. Aztergai eraikuntza nazional eta sozialaren gaiak eta helburutzat sindikatuaren sendoketa eta gehiengo sindikal eta sozialarekin lana sakonketa izan zituzten. Biltzarraren ostean,  ELArekin eta gainontzeko sindikatu abertzaleekin egindako batasun estrategia apustua indarberrituta irten zen. Argiak, bilkura hau zela eta Rafa Diez elkarrizketatu zuen.

LABek aurten 25 urte dituela eta, bere sorreratik gaurdaino jazotako garrantzitsuenak irakurleari eskaini zizkion Argiak, ikuspegi orokor bat izan zezan,  apirileko lehen aleko "Bakardade sindikaletik ELArekiko ekintza batasunera" artikuloan. 25 urte: asko edo gutxi izan litezke, nola begiratzen zaion. Edozein kasutan, horiek esaldi honetan labur genitzake: LAB sindikatua bere lehen urteetan -batik bat egoera politikoak eraginda- izandako bakardade eta isolamendu sindikaletik Euskal Herriko erreferentzia sindikala izatera pasa da, bere lan sindikalaren fruitu, eta ELArekin 1995ean abiatutako elkarlanak ere lagunduta.

Bi sindikatuek akordio ezberdin batzuk sinatu dituzte. Hauek dira sarean aurki daitezkeenak:
- ELA eta LABen agiri bateratua (1998-09-18)
- Enpleguari buruzko akordioa (1999-01-15)
- Bakegintzaren inguruko akordioa (1995-03)
- Euskal komunikabideetarako kode etikoaren proposamena (1999-03-13)

- Lizarra-Garazi akordioaren inguruko gogoetak: Jose Elorrieta, Rafa Diez.

Bestelako loturak:
- Bilboko ELA-Gazteak
- Telefonikako LAB
- EHEN: Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna
- SEA: Arabako enpresarien sindikatua
- Sindikalgintzaren sorrera
- EILAS: Euskadiko Irakaskuntzako Langileen Sindikatua
- UGT: Unión General de Trabajadores

- CESM: Confederación Estatal de Sindicatos Médicos
- ECE: Europarako Erakunde Ekonomikoa
- UNIDO: Industria Garapenerako Erakundea
- ILO: Nazioarteko Lan Erakundea
- CMT: Confederación Mundial del Trabajo


Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: Sareko Argia
ARGIA. Zirkuitu Ibilbidea, 15. pabilioia. 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403