Orri nagusira

français english castellano
Orri nagusia


GAI NAGUSIA


ARGIA ASTEKARIA
Argia astekaria




Kioskoa
Euskara
Atsotitzak


Herri bat nola antolatu



   


 

SAGARDOA 2001:
MAKINA BAT TRESNA

Txotxerako garaia heldu da, urtero bezala. Eta Argiak, Nerea Pikabearen eskutik, txosten berezia eskaini dio sagardoari azken alean. Bakailo tortila eta txuleta ederra lagun direla sagardoa fresko-fresko sartzen da eztarrian behera. Gozamena. Soilik edarizale garenok, ordea, ez dakigu zuhaitzetako sagarrak edari preziatu bilakatzeko zenbat denbora, diru eta buruhauste izaten den. Sagardoa egiteko era funtsean ez da ia batere aldatu. Hala ere, erabilitako tresneria eta honen materiala garatzen joan da mendeetan zehar. Aldaketa bortitzenak, ordea, azken hamar urteotan eman dira. Egurrezko eta burdinazko tresnak altzairuzkoengatik ordezkatu dira. Sagardoak, beste edariek bezalaxe, garapena behar du, mendeetan zehar mantendu dadin.

Sagardogileak sagarrak heldu direla ikusten duen bezain pronto, adarretatik askatzeko garaia da. Eroritakoa ere jasotzen da, noski. Eskuz edo kizkiarekin sagar bilketa egin ondoren, baserri edo sagardotegi inguruan fruitua biltzen da. Ustelak albo batera utzi behar dira eta sagardo bihurtuko den sagarra garbitu egin behar da.
Hemendik aurrera sagarrak fruitu gozoaren itxura galduko du, betirako. Txiki-txiki egiteko ordua heldu zaio. Sagar puska mordoa lortzeko sistemak bat baino gehiago izan dira sagardogintzaren historian, baina bi dira ezagunenak: pisoia eta matxaka.
Azken urteotan sagardogile eta sagardozaleak sagardo etxea egiteko asmoari buruz hitz egiten hasi dira. Sagardogileek hainbat bilera egin dute sagardo etxea nahi den edo ez jakiteko, eta bide batez, non eraikiko litzatekeen erabakitzeko. Sagardo etxea nahi dute, baina ez dira elkarren artean ados jartzen.

Gaur egun ez ezik, XX. mendearen hasieran ere garrantzi handiko eskola izan zen Fraisoro nekazaritzaren alorrean. Eskola 1898an martxan jarri bazen ere, hamalau urte beranduago sagardogintzari lotutako ikastaroak ematen hasi ziren. Sagardoa egiteko zenbait saio egin zen nekazarien aurrean. Lehenbiziko saioa Fraisoron bertan bildutako 800 kilo sagarrekin egin zuten, eta oso emaitza onak lortu omen zituzten.

Ia baserria adinako dolareak eraikitzen zituzten XVI. eta XVII. mendeetan. Etxea eta tresna gauza bera zen. Sagarraren ardatza zen dolare-baserria desagertu zen, ordea. Motor elektrikoak hasi ziren lanean. Egurrak eta burdinak altzairuaren konpetentzia ezagutu dute. Kontua sagar puskak muztio bihurtzea da.
Garralia sagardoa garraiatzeko gurdiaren gainean ipintzen zen ontzi luze berezia zen. Beranduago karreto barrika ere deitu izan zaio. Sagardotegietatik hirietara edota baserri batetik bestera sagardoa banatzeko erabiltzen zuten.Gaur egun sagardoa egiteko erabiltzen dute.

Sagardoari upelean sartzeko ordua heldu zaio. Botiletan ere hartuko du ostatu. Ontzietan hartzitzen da, eta irakiten du geroago sagardo bihurtuko den muztioak. Hartzen dituen litroen arabera denbora gehiago edo gutxiago pasatuko du muztioak irakiten.

Eta, azkenik, txostenean, botilaratze kontuak ere aipatzen dira. XIX. mendean hasi zen sagardoa botilaratzen Euskal Herrian. Horretarako eskuzko betegailu batzuk zeuden. Kortxoa ere eskuz eragindako burdinazko tresna baten bitartez ipintzen zitzaion. Gaur egun, tresna mekaniko batzuen bidez burutzen dute lan hau. Upela eta betegailua lotuta daude; beraz, sagardoa zuzenean betegailura joaten da.

*Sagardotegi gidak:
- Astigarragako sagardotegiak
- Gipuzkoako sagardotegi gida
-
Sagardoa Euskal Herrian, Argiaren gida
- Sagardotegien gida

- Sagardotegiak, udan eta neguan
- Sagardotegiak: Mendiola (Araba), Ibarra (Bizkaia), Sagastibeltza (Gipuzkoa), Tximista (Gipuzkoa)

* Bestelakoak:
- Gipuzkoako Sagardo Naturala
- Sagardoari buruzko loturak, Argia
- Tolarea: Hernaniko sagardoaren kofradia
- Tolarea Kofradia
- Usurbilgo sagardo eguna





 

 


Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: Sareko Argia
ARGIA. Zirkuitu Ibilbidea, 15. pabilioia. 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403