
Txokotik zabalera
|
|
|
Urte apalak bizi ondoren Euskal
Herrian pilotak indar handia hartu du. Zaletuak indarberritu
eta gehitu dira. Bainan zertan ari dira Euskal Herritik kanporako
pilotariak? Aste honetako Argiak pilota
munduaren inguruan txosten berezia egindu eta artikulu sorta honetan
Mikel Bringasek (osatu berri den Euskadiko Selekzioko arduradun
teknikoa eta Pilota Federazioko zuzendari teknikoa) munduan
zehar eginiko bidaietan Kanariar Uharteak, Brasil, Valentzia,
Bolivia eta Argentinan ezagututako pilotaren errealitatea deskribatu
digu. Hego Amerika eta Espainiatik Afrikarazko bidea ere hartu
dugu Reunion irlan jokatuko baita urriaren 28tik azaroaren 5era
bitartean 22 urtez azpiko Munduko Txapelketa. "Espainian
sakea, Amerikan errestoa, Tropikoan tantoa" eta "Brasilgo
Gernika Kutun frontoia eta Banespa kluba" dira lehen
bi artilukuak.
Estatu mailan Valentziara jo dugu. Valentziako
pilota jokoak ezagun ditugu, hein handi batean, valentziarren
eta euskaldunen arteko partidak jokatu izan direlako. "Valentziako
kantxetan pilotariak eta ikusleak eskuz esku" aurki
daitezke. Erronka bitxiak dira, bataren zein bestaren joko motak
oso desberdinak baitira. Valentziako berezko jokoak "trinquet",
"carrer" eta "galoxeta" dira. Boliviako
"soleadas" eta Argentinako "la manito"
artikuluan, aldiz, Hego Ameriketara eraman gaitu Mikel Bringasek.
XIX. medean Potosiko zilar meategietan lanean aritu ziren euskaldunek
irakatsi omen zieten pilotan jokatzen boliviarrei. Orain erraketaz
aritzea nahiago dute. Argentinan, berriz, Paraná hirian
kokatzen da "la manito" pilota jokoaren jatorria.
Hiru mailatan banatua 100 pilotari aritzen dira lehian. Lurralde
honetan bada beste joku berezi bat ere: tenis
pilota zurituarekin 21 tantokoa, hain zuzen ere. 22 urtez
beherakoen munduko pilota txapelketari dagokionez, aurtengoa
txapelketa tropikala izango
dela dudarik ez dago. Urriko Pilotako Munduko Txapelketa ez
da, ez Euskal Herrrian, ez Argentinan, ez Kuban ezta Esatu Batuean
ere. 22 urtez beherakoek eskuz, paletaz eta pala motzez jokatuz
dominak irabazi nahi badituzte, urria amaieran Frantziakoa den
Reunion-era
bidaiatu beharko dute, Ozeano Indikoan dagoen irlara.
- Aspe
- Errebotea
- Euskal
pilota
- Euskal
pelota mundua, Deian
- Jai-Alai,
Floridan
- La
pelota vasca, ataria
- Nafarroako
Pilota Federazioa
- Pilota
kanala, Diario Vascon
- Pilota
Mexikon
Jai Alai:
- Ataria
- Frontoiak: Dania,
Miami,
Milford,
Orlando
- Nazioarteko
jokalariak
 Larrun.
Euskara Iparraldean
|
|
|
Aste
honetako Argiarekin batera Larrun pentsamendu
aldizkariaren ale berria plazaratu da. Gaia:
Euskara Iparraldean. Erramun Baxo, Itxaro Borda, Emilio
Lopez Adan eta Mixel Oronos elkarrizketatu dituzte Pello Zubiria
eta Mikel Asurmendik eta guztiak bat etorri dira euskararen
diagnosia egitean.
- Bai
Euskari Akordioa
- EHE,
Euskal Herrian Euskaraz
- EKB, Euskal Kulturaren Batzarra
- EKE, Euskal
Kultur Erakundea
- Ethnologue,
languages of the world: Iparraldeko
euskara
- Europako
eremu urriko hizkuntzen gunea
- Euskal Konfederazioa
- Euskaltzaindia
- Euskararen
egoera Iparraldean
- Eusko Jaurlaritza: euskara
- European Bureau
for Lesser Used Languages
-
European Minority Languages page from Sabhal Mór Ostaig Indigenous
Peoples
- Frantzia
euskara onartzeko bidean
- GeoNative,
hizkuntza gutxiagotuak ez dira mapetan azaltzen
- Occitan
Language Page