NEKAZARITZA
ETA ELIKAGAIAK
Larrun
pentsamendu aldizkariaren 40. alea da Argiaren azken
zenbakiarekin batera banatzen dena. Mikel Asurmendi kazetariaren
eskutik, azken egunotan hedabideetako eztabaidagai den aurkezten
zaigu: nekazaritza
eta elikagaiak. Behi eroen gaitzak asaldatua dauka
gure elikagaigintza. Alta, entzefalopatia espongi-formearen
gaitza ez da gauza berria. Gaitz honek mendeak daramatza geure
artean. Lehen sektoreak etengabeko bilakaera eta birmoldaketa
bizi izan zituen amaitu berri den mendearen erdialdean. Gaitzak
gizarte eta kulturen egoeraren isla dira eta elikatzeko modua
gure osasunaren ezaugarri behinena. II. Mundu Gerraren ostean
ezarritako nekazaritza politika baten ondorioak ari gara jasotzen
orain. Nekazaritza ekoizpen moduak aldatuz doazen neurrian gizartearen
ohiturak ere aldatuz doaz. Ekoizpen berriek arras aldatu dituzte
pertsonen elikatzeko moduak. Mahainguru honetan bilduriko gogoetek
nekazaritza munduko arazoak hobekiago ulertzen lagun gaitzakete.
Nekazaritza eta elikagaiak gaitzat duen
mahainguruan bost
mahaikide bildu ziren. Batetik
Aguxtin Errotabehere EITBko kazetaria. Ogibidez kazetaria bada
ere -EITBko Baionako berriemailea-, bertatik bertara ezagutzen
du Iparrraldeko laborantza mundua, nekazaritzan ikasia eta Hazparneko
laborantza eskolan irakasle izana baita. Bigarrenik, Enrike
Gisasola EHNEko kidea eta baserritarra izan zen eztabaikide.
EHNEko Gipuzkoako Batzordeko kidea, Biologian lizentziatua da,
baina baserritartzat du bere burua. Hirugarrenik Jean Pierre
Goiti Laborantza Ganberako lehendakariordeaizan zen mahainguruan.
Berarekin batera aritu zen ELBko kidea eta laboraria den Arņo
Cachenaut ere. Arño dugu ELBren sortzaileetariko bat
da. Eta, azkenik, Juan Manuel Intxaurrandieta Nafarroako ITGko
teknikaria izan zen mahainguruan.
Dagoeneko ohikoa den moguan, lau eritzi
artikulu ere jaso dira Larrunen azken alean. Mikel Arteaga Gipuzkoako
ENBAko lehendakariak "behi
eroei adarretatik heldu" behar direla dio. Pello
Astiz Landiribar Albaitaritza S.A.ko Abaitari taldeko kideak,
aldiz, "BSE
hain hedagarri ekonomiaren globalizazioak egin duela"
idatzi du bere artikuluan. Harakin eta Txarkuteroen EuskaL Federazioaren
lehendakaria den Rafael de Franciscok "harategiak
krisian dagoen sektorea" dela adierazten du.
Eta laugarren artikulua Asier Albizu Nekazaritzako Elikagai
Politika eta Industriarako zuzendariaren eskutik (Eusko Jaurlaritza)
datorkigu "Krisia
haragiaren sektorean" izenburupean.
* Behi eroen inguruan sarean dagoena:
- Pierre
la Vie
- Eurosurveillance
- Inserm
- "Behi
eroa: iragarritako krisia"
- The
Official Mad Cow Disease Home Page
- Janarien
Zientzia eta Teknologi Institutoa
- Mad
Cow Info
- CAB
International
- Creutzfeldt-Jakob
Disease Surveillance Unit
- INRA
- OIE
- Sub
BSE-L
- Fred
Romano
- Argazkitan
- link
txokoak
* Nekazaritza:
- "Ardatza",
EHNEren agerkaria
- Bizigai,
produktu ekologikoen kontsumitzaileen elkartea
- EHNE,
Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna
- Eikenet,
Nekazaritzako elikagaien Industrien Kalitaterako Elkartea
- ILL,
Lekunberriko esnekari erakundea
- Nekanet,
Eusko Jaurlaritzaren euskal nekazaritzari buruzko informazio
zerbitzua
- Nekazari, artisau eta abeltzainen Bizkaiko
feriak
- Nekazaritza,
Eusko Jaurlaritzak sarean jarritako oinarrizko informazioa
- Nekazaritzako
estatistikak, Eustat