Orri nagusira

français english castellano
Orri nagusia


GAI NAGUSIA


ARGIA ASTEKARIA
Argia astekaria




Kioskoa
Euskara
Atsotitzak


Herri bat nola antolatu


 

ANTIMILITARISMOA: SOLDADUTZAREN AMAIERA
Soldadutzaren amaiera da aste honetarako aukeratu dugun gai berezia. Argiaren azken alean, gai honi buruzko artikulua idatzi du Mikel Asurmendik, "Soldadutzaren amaiera: gerraren aurka irabazi guda" izenburupean. Derrigorrezko soldadutzarako azken zozketa hil honen 7an egin zen. Hegoaldean Kakitzat, KEM eta "Gasteizkoak" nabarmendu dira borroka antimilitarrean. Hala ere, derrigorrezko soldadutzaren aroa bukatu den arren Armadak indarrean jarraituko du. "Gasteizkoak" talde antimilitaristak Armada profesionala izatea ez du garaipentzat jotzen. Bere "Txostena 2000"n agertu datuok oso dira adierazgarriak: 1999an, estatuak bi bilioi pezeta baino gehiago xahutu zituen; EAEko gastu militarra 574.915.300 pezeta izaki eguneko.

Iñaki Martin Kakitzat taldeko kideak "desobedientzia zibila etorkizun handiko tresna dela" dio Argian idatzitako artikuluan. Bere hitzetan, milenioarekin batera, soldaduzka eta OSZ ordezko "zibila" dena amaitzen dira Espainiko estatuan. Bahiketak, tratu txarrak, irainak, kalte fisiko zein psikikoak eta heriotzak ere bukatzen dira milaka gazteentzat. Gaurko umeek ez dute jasan beharko sumisioa, hierarkia, eta heriotza eskola basati hori. Beraientzako etorkizun libreago bat lortu dugu.

KEM-MOC-eko kide den Javier Rodriguez Hidalgok ere testu bat idatzi ditu Argiaren azken alean, soldadutza gaiaren inguruan. "Borroka hasi baino ez dugula egin" dio bertan. Berak adierazi duenez, KEMeko kideak pozten dira derrigorrezko zigor hau desagertu izanaz. Hala ere, soldadutzaren ezabapena inoiz ez dela beren helburu nagusia izan gogorarazi du artikuluan. 'Gizartearen desmilitarizazioa', 'gastu militarren desagerpena' eta 'soldadutzaren apurketa' dira KEMeko kideek bilatzen dituzten xedeak. Hamarkada honetan borroka antimilitaristan izan den tresna erabilgarriena, insumisioa alegia, amaitu egingo da, baina horrek ez du esan nahi bide berriak asmatu beharko dituztenik, zaharrak berreskuratu baizik: gastu militarraren salaketa, bake heziketa, gerra enpresa eta egoitza militarren aurkako ekintza zuzenak eta baketsuak.

Bestalde, aipatu, azaroaren 18an, 7. Intsumisio Eguna izanen dela Usurbilen "Soldadutza amaitu da. Lortu dugu" lelopean, derrigorrezko soldadutzarako azken zozketa egin dela ospatzeko. Ekitaldi ezberdinak egongo dira egunean zehar; nagusiena, hala ere, gaueko bederatzietan hasiko den kontzertua izango da. Bertan arituko dira Betagarri, Corazón del Sapo, Dr. Deseo, La Polla eta Su ta Gar.

- Intsumisioaren Gida
- Eudima, Euskal Udal Intsumituen Mankomunitatea
- Gerra Kontseilua Antimilitaristen aurka
- Txatxarro Antimilitarista Taldea
- Intsumisioaren aleko unibertsitate asanblada, G.U.P. (Grupo Universitario por la Paz)
- Insumision in the quarters
- "Koarteletan insumisioa. Desobeditzen jarraitzen dugu", KEM-MOC-en artikulua
- "Boletín electrónico antimilitarista", aldizkaria
- Defentsa Ministeritza
- Lotura gehiago

 


Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: Sareko Argia
ARGIA. Zirkuitu Ibilbidea, 15. pabilioia. 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403