Orri nagusira

français english castellano
Orri nagusia


GAI NAGUSIA


ARGIA ASTEKARIA
Argia astekaria




Kioskoa
Euskara
Atsotitzak


Herri bat nola antolatu



   


 

LIBURUTEGI NAZIONALAREN PROIEKTUA: BIBLIOTEKAN GALDUTA

Katalanek, Andorrakoek, asturiarrek, errioxarrek... euren liburutegiak dituzte. Euskal Herrian zergatik ez? Hori da Argiaren azken aleak Nagore Irazustabarrenak egiten duen galdera. Liburutegi Nazionala errebindikazio politikoa baino haratago doa eta alorreko profesionalek ikuspuntu praktikotik heltzen diote gaiari. Politika bibliotekario sendo baten premia handia ikusten dute. Bitartekoak, tresnak eta gidaritza eskatzen dituzte. Liburutegi Nazional batek horri guztiari erantzun beharko lioke. Baina nolakoa beharko luke Liburutegi Nazional horrek? Galdera ona. Eta erantzun zaila. Horixe da hain zuzen eman beharreko lehen urratsa, beharrak aztertzea. Gaiaren ikuspegi desberdinak eskaini ditugu ondorengo orrietan eta liburu eta liburuzainen mundura ere hurbildu gara. Asmoez gain, Euskal Herriko liburutegien errealitatea zertan den hobeto ulertzeko xedez.

Hala ere, esan beharra dago euskal gaien inguruko liburuak biltzeko gogo eta beharra ez dela gaur goizekoa eta hainbatek egin duela euskal liburutegi bat osatzeko saioa. Ezagunena, ziur aski, duela mende bat inguru Julio Urquijo deustuarrak egindako ahalegina da.

Liburutegi Nazionalaren Proiektua ardatz hartuta, Nagore Irazustabarrenak elkarrizketa egin dio Eusko Jaurlaritzako Kultur Ondarearen zuzendaria den Eduardo Estraderi. Bertan adierazten duenez, "baliabideen kudeaketa razionala da gure egitekoa" eta Euskal Herriko Liburutegi guztien informazio bateratua Katalogo Kolektibo batean biltzea da helburua, informazio hori gizartearen eskuetan jartzeko.

Joana Albret Mintegia 1997ko urrian sortu zen. "Liburutegi eta dokumentazio zentroetan euskaraz aritzeko beharra eta eskubidea daukagulako, euskara normalizatzea nahi duen talde bat gara eta gure erreibindikazioak ez du kutsu politikorik". Alor honetan euskarak dituen gabeziei irtenbidea bilatu nahian, hainbat tresna eta egitura behar zutela ondorioztatu zuten eta horien artean funtsezko irizten diote Liburutegi Nazionalari.

Liburutegi Nazionalaren proiektuaz jardun dugu orain arte. Baina, proiektuak proiektu, euskal liburutegien errealitatera ere hurbildu nahi izan dugu. Horretarako euskal fondo garrantzitsua duten lau liburutegi bisitatu eta bertan lanean ari diren profesionalekin jardun da Nagore Irazustabarrena hizketan. Hauek dira artikuluan aipatzen diren liburutegiak: Sancho El Sabio Fundazioa (Gasteiz), Lazkaoko beneditarren Liburutegia (Lazkao), - Koldo Mitxelena Kulturunea (Donostia) eta Deustuko Unibertsitateko Liburutegia (Bilbo).

*Liburutegi orokorrak sarean:
- Koldo Mitxelena Liburutegia
- Bizkaiko Foru Liburutegia
- Gasteizko Liburutegi Publikoa

* Udal Liburutegiak sarean:
- Antsoaingo Herri Liburutegia
- Aurizberriko Herri Liburutegia
- Balmasedako Liburutegia
- Bilboko Udal Liburutegiak
- Donostiako Udal Liburutegia
- Ermuko Udal Liburutegia
- Iruņako Liburutegi Publikoak

* Unibertsitateetako Liburutegiak sarean:
- Baionako Unibertsitatea, Pabeko Unibertsitateko Liburutegia
- Euskal Herriko Unibertsitateko Liburutegia
- Mondragon Unibertsitatea, Humanitateak eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
- Nafarroako Unibertsitate Publikoa
- Nafarroako Unibertsitatea
- University of Nevada, Reno Libraries: Basque Studies

* Dokumentazioguneak eta liburutegi espezializatuak:
- Euskal Arkeologia, Etnografia eta Kondaira Museoa (Bilbo)
- Euskal Museoa (Baiona)
- Eusko Ikaskuntza
- EUSTAT
- Gazte Informazio eta Dokumentazioaren Euskal Sarea.
- Gernika Gogoratuz
- Guggenheim Museoa
- HABE Liburutegia
- HAEE Liburutegia
- Euskal Komunitate Zientifikoaren Datu-basea
- Euskal Pedagogia Zerbitzua
- Soziologia Juridikoari buruzko Nazioarteko Institutua (Oņati)
- Labayru. Euskal Liburutegia
- Nafarroako Eskolako Liburutegien Sarea
- Osakidetza, Liburutegi Birtuala
- SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa

* Betselakoak:
- Artxibistikako Liburutegi espezializatua
- Euskadiko Agiritegi-Sistema Nazionala (EASN)
- Galdegin, Liburutegiak Erantzule
- Ikas Web zerbitzua
- Irargi, Euskadiko Ondare Dokumentalaren Zentroa
- Liburutegi Nazionalaren alde

 


Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: Sareko Argia
ARGIA. Zirkuitu Ibilbidea, 15. pabilioia. 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403