Orri nagusira

français english castellano
Orri nagusia


GAI NAGUSIA


ARGIA ASTEKARIA
Argia astekaria




Kioskoa
Euskara
Atsotitzak


Herri bat nola antolatu



   


Teknologia berriak-Lanbide Heziketa
Lanerako prest

Uda amaitzear dago. Udako isiltasuna, mugimendu eza eta bakardadea hautsi dira jada eskoletako geletan. Iritsi da ikasturte hasiera eta ikasleen itzulerarekin batera gelak biziberritu dira berriro. Haur eta irakasleen hizketaldiek, jolasek, abestiek, eta beste hainbat ekintzek kolorez bete dituzte ikastetxeak.
Gela bizi-bizi horietara sartzeko gonbitea luzatu nahiko genizueke, bainan ezin izango genuke denetara iritsi eta bakoitzean egiten dena ikusi. Halere, gauza pare bat proposatu nahi dizkizuegu aste honetako Argiaren alean. Lehengo, hain modan dauden ordenagailu, informatika, Internet eta abar ikastetxeetan nola lantzen diren ikustea. Eta bigarrenik, Lanbide Eskoletara bueltatxo bat egitea. Ateak zabalik daude, eta gonbidapen faltan ez zaudete, beraz.

Konturatzerako gure eguneroko bizitzan saihestu ezineko presentzia eta funtzioa hartu dute Teknologia Berriek. XXI. mendeko trena gidatzen dute, eta ezin atzean gelditu. Hezkuntzak ere badu bere zeregina jendeari tren hori hartzen laguntzeko. Irakaskuntzan hainbat aurrerapen eta hobekuntza izango da teknologia hauei esker, baina eskolek jauzi hau itsu-itsuan egin baino nahiago dute aurrebaldintzak ziurtatzea. "Ordenagailuak eskoletan sartu nahi du" izeneko artikuluan Ainhoa Azpirozek irakasleak teknologia berrietan murgiltzeko prest al dauden gaia lantzen du. Mundu berri horretan behar den azpiegitura zein den eta ikasleek teknologiok zertarako erabiliko dituzten ere adiertzen du testuan.

Artikuluaren bigarren zatian Lanbide Heziketaren gai hartu du Ainhoa Azpirozek ardatz nagusi gisa. Izan ere, "espezializazioaren eremuan dabil Lanbide Heziketa" eta azken urteotan beste itxura bat hartu du. Heziketa Zikloen sorrerak hainbat aldaketa ekarri du eta bere prestijioa ere hobetuz doa. Ikasgaiak gero eta malguagoak dira, eskariaren arabera moldatuz. Ikasketak denbora gutxiagoan ere egiten dira orain eta gainera, lan munduarekin harreman estuagoa lortu dute ikasketok. Langabezia guztiz saihestea lortu ez bada ere, gehienek arazo handiegirik gabe lortzen dute lanpostua.

Hezkuntzak ere bere lekua du sarean. Zenbait ikastetxeen web-orriak aurki daitezke bertan eta horietako batzuk aukeratu ditugu helbideen zerrenda egiteko orduan. Bestalde, Lanbide Heziketarekin erlazionatu arlo ugari azaltzen dira Interneten. Hori kontutan harturik, ikastetxeetaz gain, enpleguaren inguruko erakundeak ere aipatzea interesgarria iruditu zaigu. Hona hemen, bada, gure proposamena:

Hezkuntza:
- LOGSE
- Batxilergoa
- Euskal Herriko hezkuntza erakundeak
- Educaweb, hezkuntzaren gunea

Lanbide Heziketako ikastetxeak:
- Hernani Institutua
- Lea-Artibai ikastetxea, Markina
- Makina-Erramintaren Institutua, Elgoibar
- San Luis ikastetxea, Bilbo
- Tolosaldea Goimailako L.H. Institutua
- Txorierri Politeknika Ikastegia, Derio
- Zulaibar, Arratiako Lanbide Ikastegia

Lanbide Heziketa eta enpleguaren inguruko erakunde/elkarte/enpresak:
- Berariazko lanbide heziketa, Nafarroa
- Egailan, enplegurako gaiatasuna sortzeko lana
- Hetel, heziketa teknikoko elkartea
- Hezitek, Gipuzkoako lanbide heziketako ikastetxeen sarea
- Hobetuz, langileen prestakuntzarako euskal fundazioa
- Ikaslan, EAEko lanbide heziketako ikastetxe publikoen elkartea
- Inasmet, berrikuntza eta teknologia
- Inem
- Ikerlan, teknologia ikerkuntzen zentrua
- Labein, zentru teknologikoa
- Lanbide heziketako Euskal Kontseilua
- Lanbidez, lanbide heziketako euskal plana
- Prestakuntza eta enplegua, Eusko Jaurlaritza
- Tekniker

 


Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: Sareko Argia
ARGIA. Zirkuitu Ibilbidea, 15. pabilioia. 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403