Orri nagusira

français english castellano
Orri nagusia


GAI NAGUSIA


ARGIA ASTEKARIA
Argia astekaria




Kioskoa
Euskara
Atsotitzak


Herri bat nola antolatu



   


Kilometroak 2000: Hau Azpeitian da!

Urria heldu da eta, urtero lez, ikastolen jaiak hastear dira. Kilometroak festa izango de lehena. Aurten Azpeitian izango da eta Ikasberri ikastola arduratu da festa prestatzeaz. Aste honetako Argiaren alean, Katixa Garate eta Jon Tornerrek festa, ikastola eta herriaren inguruan arakatu eta idatzi dute.

"24. aldian lau urteko kumearen txanda" artikuluan Kilometroak 2000 festa bera da hizpide. Gipuzkoako Ikastolen aldeko jaia urriaren 1ean izango da, eta 24. edizioa beteko du aurten. Herria bisitatuko duten milaka euskaltzaleen diru laguntza bere patrimonioa sendotu eta eraikuntza berria ordaintzeko erabiliko du Ikasberri ikastolak. 1996. urtean fundatu zen ikastetxea eta "ikastola berri esperientziaduna" dela esan daiteke. Azpeitiko Ikasberri ikastola publifikazio legearen ostean sortu zen, Azpeitiko Karmelo Etxegarai Ikastetxea bitan banatzean. Eskola pribatu honek eraikin berria egin eta jaiotzetik unibertsitatera bitarteko ikasleak hartu ditu.

Azpeitiako euskararen egoeraren berri ere jakin nahi izan du Argiak eta ondorio batera iritsi da: "euskaldun zaharra paradisu txikia" dela, hain zuzen ere. Euskara osasuntsu dago Azpeitian, baina, hala ere, oraindik jasaten du gaixotasunik. Horiek sendotzeko asmoz bi euskaltegi gogor ari dira lanean herrian: Udal Euskaltegia eta AEKren Mikelats euskaltegia. Euskararen erabilera bultzatzea izan da euren helburua, nahiz eta Azpeitian gehiengo handia euskaldun zaharra izan. Hala ere Euskalgintzan aritzen diren beste elkarteak ez ditugu ahaztu: Uztarria kultur koordinakundea, esaterako.

Kulturaren ildotik, halaber, Azpeitian antzerkiak garrantzia handia du. Udazkenean bertan izaten diren Euskadiko Euskal Antzerki Topaketak aipatzen dira "euskal antzerkiaren gune aintzindaria" artikuluan. Eta, azkenik, Azpeitia herria bera eta bertako txokorik politenak ere arakatu ditugu proposatzen dugun txangoan.

Kilometroak 2000ko babesle, laguntzaile eta komunikabideak:
- Kutxa
- Euskaltel
- EITB
- Egunkaria
- Azpeitiko Udala
- Eroski Fundazioa
- Eroski bidaiak
- Kaiku
- Cola-Cola
- Gipuzkoako Foru Aldundia
- Eusko Jaurlaritza
- Elkarlanean
- La Navarra patxarana
- San Miguel garagardoa
- Euskadiko Kutxa
- La Caixa
- ONCE
- Argia
- Gara
- Deia
- El Correo
- El Diario Vasco
- El Mundo
- Zabalik

 

 


Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: Sareko Argia
ARGIA. Zirkuitu Ibilbidea, 15. pabilioia. 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403