Kalamua eta osasuna
|
Azken hamarkadatan burututako ikerketen
arabera, cannabisaren osagai aktibo nagusiak, Tetrahidrocannabinol
izeneko substantziak, efektu bronkodilatadoreak ditu eta
gaixotasun eta disfuntzio batzuetarako ona da, asmarentzako adibidez,
baina aplikaziorik ezagunena minbizia dutenengan kimioterapiaren
ondorio negatiboak apaltzearena da. Ez da ahaztu behar, ordea,
cannabisa droga bat dela eta kalteak eragin ditzakeela; dena den,
urte luzeetan aipatu izan direnak baino gutxiago direla frogatu
da azken urteotan. Oraindik ikerketa ugari dago egiteke esparru
honetan eta trabak ere ez dira gutxi. Egun, Euskal Herrian, Hegoaldean
nahiz Iparraldean legez kanpokoa da kalamua helburu terapeutikoekin
kontsumitzea. Gai honen inguruko gogoeta eta alde bateko eta besteko
baieztapenak dira aste honetako Argian Nagore Irazustabarrenak
aztertu dituenak "Farmazian
ate joka ari da kalamua" artikuluan. Kalamudiako
(Cannabisaren Ikerketarako Elkartea) kide den Martin Barriusorekin
ere egon da Nagore eta elkarrizketan agertzen den moduan, "droga
legal eta ilegalen arteko bereizketa erabat arbitrarioa dela"
pentsatzen du. Hala ere, eta aldizkarian irakur daitekeenez, THC
sintetikoa ekoizten da gaur egun eta munduko hainbat herrialdetan
legezkoa da berau erabiltzea Dronabinol izen generikopean. Honek
duen alde negatiboa: Marinol errezeta bakoitzak 300 dolar baino
gehiago (50.000 pezeta eta 2.000 libera inguru) balio duela.
Kalamuaren
efektuak osasunean zeintzuk diren aste honetako alean ere
aurkezten zaigu. Balizko efektu negatiboen artean birika eta
ikusmenean sor ditzakeen arazoak aipatzen dira, baita haurdunaldia
eta fetuaren garapenean izan ditzakeen zenbait eragin negatibo
ere. Efektu hauen kontra erabilera terapeutikoa agertzen zaigu.
Gihar lasaigarria, apetitu estimulatzailea, asma leuntzailea,
oinaze apaltzailea... hauek dira kalamuaren efektu positiboetako
batzuk.
Kalamuaren lehen erabilera terapeutikoari
buruz ere idazten du Nagore Irazustabarrenak. 5.000
urteko botika dela argitzen du artikuluan; K. a. 2737. urtean
Txinako Shen Nung enperadoreak buruturiko sendabelar bilduman
hainbat disfuntzio eta gaixotasunentzat gomendatzen baitzen jada.
Kalamua sarean
Sareak ematen duen "askatasun zibernetikoa" giro aproposa da kalamua
moduko droga baten inguruko informazioa zabaltzeko. Honela bada,
ugariak dira gai honi buruz bertan aurki daitezkeen orriak.
- Kalamuari buruzko aldizkariak: Cañamo,
El Cogollo,
Cannazine
- Kalamuari buruzko informazio
orokorra, argitalpenak, alde eta kontra daudenen iritziak,
haziak, loturak...
- Marihuanaren inguruko orriak: landatzeko
prozesua, mariaren mundua
(ingelesez), datu bereziak
- Menpekotasunaren
inguruko orria
- Mundu
eta landare enteogenoak
- Drogei
buruzko informazioa
- Kalamuaren debekuaren
inguruko artikuluen bilduma
- Cannabisaren
orria
- Zentsuratu
diren medikuntza eta osasun berrien orria
- Kalamundua,
kalamudiaren Bilboko denda
- Cannabisaren Holandako denda
- Smoking
paperaren orria
- Bob Marley-ren
orria
- Ezohiko liburuen
orria
|