Orri nagusira

français english castellano
Orri nagusia


GAI NAGUSIA


ARGIA ASTEKARIA
Argia astekaria




Kioskoa
Euskara
Atsotitzak


Herri bat nola antolatu


 

Ireki iturria!
Gainbehera doan jaiotze-tasa da, Argiaren azken alean, Mikel Asurmendik eta Erlantz Urtasunek aurkezten diguten gai nagusia. Izan ere, haurrak Paristik etorri ezean plangintza behar baitu jaiotzak. Jaiotza-tasari buruzko gaiak ez du Hegoaldeko euskaldunen artean aparteko arrenkurarik sortzen. Kezkatzeko moduko arazoa dela pentsatzeko motiborik badago, ordea. Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) jaiotza-tasak Europako apalenak dira. Nafarroako jaiotza-tasak ere populazioaren ordezkapenerako beharrezkoa den neurriaz oso behera dago. Nafarroako Gobernuak arazoa bideratu aldera nolabaiteko diru laguntzak zabaldu ditu. Ez dira apartekoak, hala ere. Eusko Jaurlaritza plangintza bat garatzeko bidean ari da. Edonola ere, europar kontinente zaharraren barrena gero eta iparralderago joan, herritarrak gero eta kontzentziatuago daude gai honetaz, baita estatuak ere, jakina. Hortaz jabetzeko, Frantziako administrazioak Ipar Euskal Herrian ematen dituen diru laguntzak eta Hegoaldean daudenak alderatzea besterik ez dago.

"Euskal demografia historian zehar" artikuluan, aldiz, jaiotza-tasen nondik norakoak ulertzeko ezintasunak azaltzen zaizkigu. Euskal Herriak historikoki bizi izan duen bilakera demografikoan gorakada eta behititze nabarmenak eman dira. Hasiera batean, baina, Euskal Herriaren lurraldetasuna ere aldakorra izan dela oroitarazi beharra dugu. Izan ere, Euskal Herria ttikiagotu egin da eta aspaldiko abiapuntua den euskal zibilizazioa ezin dugu nola hala baztertu. Honela, duela 2.000 urteko Euskal Herriko hiririk populatuenak egungo zazpi-sei lurraldeetatik at zeuden, Zuberoatik hamaika kilometro luze iparekialderantz, alegia, gaurko Gaskonia betean (Autx, Eauze eta bertze).

Eta txostena osatzeko, jaiotza-tasa eta demografiaren arloarekin erlazioa duten hiru emakumeren iritziak jaso dira. Lehenik, Emakundeko zuzendaria den Txaro Arteagarekin izan da Argia eta bere hitzetan, gainean dugun etorkizuna berriz pentsatu behar dugu. Ondoren, Anjeles Iztuetari egin elkarrizketa aurkezten zaigu. Bertan, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Saileko Sailburuordeak nahiak beti daudela adierazi du, baina beranduago gauzatzen direla. Eta azkenik, Marina Lopez Nafarroako Unibertsitate Publikoko soziologoarekin egon da Argia eta irakasleak adieriz duenez, "ongizate nahiak eta erronka pertsonalak dira egungo ereduak".

Jaiotza-tasak:
- Europako eskualdeka, 1996
- Jaiotzen estatistika, 1998
- Jaiotza-tasen grafikoak
- Jaiotza-tasak, udalerrika

Artikuluak:
- Carmen Gallastegi, EHUko Ekonomia katedraduna: "Lana eta familia bateragarri egiteko politikak behar dira"
- Victor Urrutia, EHUko Hiri Soziologiako katedraduna: "Enplegu eta etxebizitza politikak sustatzea garrantzitsua da"
- Begoņa Arregi, EHUko irakaslea: "1990. urteaz geroztik negatiboa da EAEko hazkunde begetatiboa"

Informazio gehiago:
- Eusko Jaurlaritza
- Eustat

 


Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: Sareko Argia
ARGIA. Zirkuitu Ibilbidea, 15. pabilioia. 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403