Orri nagusira

français english castellano
Orri nagusia


GAI NAGUSIA


ARGIA ASTEKARIA
Argia astekaria




Kioskoa
Euskara
Atsotitzak


Herri bat nola antolatu



   


LIZARRA-GARAZI 2000KO URRIAN

Aste honetako gai bereziak Larrun aldizkariaren azken alea izango du ardatz. Gaia Lizarra-Garaziko Akordioa. Mahainguruko protagonistak, aldiz, bost: EAJko Juan Mari Juaristi, HBko Pernando Barrena, EAko Martin Aranburu, ELAko German Kortabarria eta LABeko Txutxi Ariznabarreta. Amets baten krisiaren inguruan hausnarketa egiten dute bostek Larrunen. Izan ere, Lizarra-Garaziko Akordioak ate berriak ireki baitzizkion euskal gizarteari. Euskal gizartearen gehiengo sozial eta politikoa ordezkatzen zuten alderdi, sindikatu eta eragile sozialek Euskal Herrian bizi den gatazkari irtenbide bat emateko proposamena egin zuten Lizarran 1998ko irailaren 12an.

Gero ETAren su-etena etorri zen, ia urte eta erdiz luzatu zena. Esperantza eta ilusioz busti ziren Euskal Herriko bazterrak. Ezker Batuaren salbuespen meritugarriarekin, Espainiako Estatua eta indar estatalistek eraso ikaragarriari ekin zioten. ETAk ere su-etena apurtu zuen. Erruaren pilota teilatu batetik bestera doa orain. Bi urte geroago, Lizarra-Garaziko Akordioa zertan den aztertu nahi izan dute Xabier Letona eta Nagore Irazustabarrenak lehenako aipatu sinatzaile eragile garrantzitsuenetakoekin.

Aipatu bost mahakideez gain, Lizarra-Garaziko Akordioaren beste zenbati protagonistek ere parte hartu nahi izan dute mahainguruan. "Gauzak aldatu ahal izan zituena" izenburupean, adibidez, Gorka Espiau Idoyagak, Elkarriren ordezkaria Lizarra-Garaziko Foroaren Batzorde iraunkorreran, bere iritzia azaltzen du. Aipatu Foroan Abertzaleen Batasuneko ordezkaria den Mertxe Colinak, aldiz, diagnostikoa egokia dela dio, eta guztiok batu gaitezen proposatzen du. Eta, azkenik, Amnistiaren Aldeko Batzordeko kidea den Julen Zerainek Euskal Herriak hitza eta erabakia duela idazten du.

Guneak:
- Bake prozesua eta Nazio Eraikuntza, Argia
- Prozesu politikoa, Egunkaria
- Bake prozesua Euskal Herrian, Deia

Agiriak:
- ETAren su-etena, Basque Red
- Euskal Demokrazia, Gara
- ETAren alternatiba demokratikoaren bideoa
- "Gatazka politikoa eta lurraldetasuna" Pernando Barrena
- ETArekin elkarrizketa, su-eten garaian (99-05-16)

 


Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: Sareko Argia
ARGIA. Zirkuitu Ibilbidea, 15. pabilioia. 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403