|
|
Giza genomaren mapa:
Mesfidantza edo itxaropena
|
|
|
Azken aldian etengabe entzun dugun gaia
jorratzen du aste honetan sakon sakonetik Argiak: Giza Genoma.
Gure zelula bakoitzari zer egin eta nola egin esaten diona,
guraso eta seme alaben arteko antza finkatzen duena... Azken
urteetan, Genomaren mapa bila jardun ostean, ekainaren 26an
zirriborroa aurkeztu zuten munduko alde desberdinetan. Aurkikuntza
bezala aurrerapenb handia den arren, aspektu asko dira honen
inguruan aztertu beharrekoak eta Mikel Asurmendi, Iosu Etxaniz
eta Susan Serranok egindako txotenak, argi uzten du hori. Medikuntzaren
alorrean aurrerapen handiak ekar ditzake aurkikuntza honek,
baina erabilera okerrak ere baditu bere arriskuak. Onurak
eta arriskuak artikuluan argi azaltzen zaizkigu.
Argiaren gai nagusian, aditu desberdinen iritziak biltzen dira.
Asier Fullaondo EHUko Giza Genetikako irakasleak, Giza Genomak
ekarriko dituen Garai
Berriak aipatzen dizkigu. Zuzenbidearen aldetik ere, egokitzapena
eskatuko du Giza Genomaren Maparen aurkikuntzak. Arlo horretan
aditua den Carlos Maria Romeo Casabonak dioenez, "Oraingoz
ez dago alarmarako batere arrazoirik". Bestelako adituen
iritziak ere biltzen dira aste honetako gai nagusian: Xabier
Aierdi, EHUko soziologia irakaslea diskriminazio sozialari
buruz mintzo zaigu. Jabier Agirre Gipuzkoako sendagileen
elkarteko kideak argi ditu ekarriko dituen onurak, hala ere
garrantzia handiko arazo etiko ugari ere ekarriko dituela uste
du. Genomaren inguruan Antonio Pardo, Nafarroako Unibertsitateko
irakasle eta medikua eta Patxi Arrasate, Farmazilari
euskaldunen elkarteko kidea ere mintzatu zaizkigu.
Giza Genoma Sarean
Zer esan handia eman du azkenaldian
Giza Genomak eta horrek izan du bere islada Interneten. Giza
Genoma proiektua aurrera eraman duen ekimen publikoak bere lekua
du Interneten, National Human Genoma
Research Institute, eta baita ekimen pribatuan lanean jardun
duen Celera
Genomics enpresak ere.
Proiektu honen inguruan ibili diren beste
hainbat zentruk ere, badute beren gunea: Sanger
Centre, Human
Genome Sciences. Argiako artikuluan argi geratzen den bezala,
legearen eta etikaren ikuspegitik, Giza Genomak zeresana emango
du eta hainbat web gunek, Ethical,
Legal, and Social Implications of Human Genetics Research,
Genewatch UK, horren azterketan
dihardute.
Genetikarekin harremanetan dauden beste
web orrietarako
loturak eskaintzen dituen gunea ere aurki dezakegu, informazioa
zabaltze aldera.