Urtero
moduan, aurten ere Euskal
Kulturaren Urtekaria plazaratu du Argia astekariak.
2001. urteko edizioan, bi atal bereiz daitezke. Batetik, euskal
kulturaren agenda. Bertan antzerkia, artea, irakaskuntza,
musika, literatura eta kultur munduko beste arloetako erakunde,
talde, zein pertsonen datuak aurki daitezke. Bigarren atalean,
aldiz, euskara eta publizitatearen inguruko txosten bat aurkezten
zaigu, Jon Garañoren eskutik.
Izan ere, publizitateak gaur egungo
bizitzan duen garrantzia ukaezina da. Gure hiri eta herriak
baila eta kartel publizitarioez beterik daude, telebista, prentsa
eta irratiak iragarkiz beterik dauden bezala. Egunean bizitza
"normal" bat daraman euskal herritar bakoitzak mila
iragarki ikusten dituela estimatzen da, nahiz eta hauetatik
bataz beste hiru baino ez dituen gogoratuko. Herri garatuetan,
produktu gordinaren %2a suposatzen du publizitate inbertsioak.
Iraultza industrialarekin eta, beraz,
enpresen ekoizpen tasak handitzearekin hasi zen publizitatea,
produktua saltzeko tresna egoki ikusten hasi baitzen. Botere
politikoa bera ere ohartu zen irratiak bere ideiak zabaltzeko
bide ezin hobea eskaintzen zuela eta ongi aprobetxatzen jakin
zuen. Euskal publizitatearen
lehen urratsei dagokienez, euskaraz eginiko publizitateak leku
gutxi izan du tradizionalki prentsan. Batetik euskal prentsa
ingurukoekin konparatuz urria izan delako eta bestetik erdal
prentsan presentzia izan duelako. Hala ere, Donostiako
hainbat dendek hasieratik ikusi zuten publizitatea euskaraz
egiteak sortarazi zakizkiekeen onurak.
60ko hamarkadan publizitate "handia"
lehen aldiz euskaraz egin zen. 60ko hamarkada arte euren iragarkiak
euskaraz jartzen zituztenak dendak edota familia enpresa txikiak
ziren. Orduan, kanpoko enpresa handiak hasi ziren. 70eko hamarkadan,
aldiz, militantziarekin loturiko garai zoriontsuak bizi izan
zituen euskaraz eginiko publizitateak. 80koa
hamarkada krisi garaia izan zen euskarazko publizitatearentzat.
Enpresa desberdinak pertsuasioz beteriko publizitate serio eta
arrazionalago bat bilatzen hasiko dira. Inpaktua lortzea zen
helburu eta honen kontra euskarak bi gauza zituen: hiztun kopuru
mugatua eta euskarazko medioen hedapen murritza. ETBn egiten
zen publizitate urriaren gehiengoa erdaraz egin zen, nahiz eta
legeak aurkakoa esan. Publizitate instituzionala deritzana erregularitatez
egiten hasi zen 80ko hamarkadan. Hauek, sormen aldetik oso pobreak
badira ere, diru-iturri garrantzitsua izan dira komunikabide
askorentzat. Garai honetan alderdi politikoek ere publizitate
asko egin zuten. Politikarien aurpegia hizki nagusiz idatziriko
leloa...
90eko hamarkada garaian berrien unea
izan da. Sormen gehiagoko publizitatea egiten da orain, nahiz
eta sarritan formula berak errepikatzen diren. Informazioa gutxinaka
ematea jarri da modan. Publizitate euskarri berriak ere sortu
dira azken urteotan: teletestua, Internet, kable bidezko telebista,
telefono mugikorrak, esaterako. Euskara konplizitate elementu
bezala erabili daiteke. Erlazio zuzena sortzen du iragarlearekin.
Euskarazko publizitatearekin erlazionatutako
hiru pertsonen iritziak ere jaso dira urteriko txostenean. Zinkunegi
Optikako Joxe Mari Zinkunegik "zergatik
ez dugu ba publizitatea euskaraz egingo?" galdetzen diogu
bere buruari. Gizarte eta Komunikazio
zientziak fakultateko publizitate irakaslea den Asier Arrietak,
aldiz, "euskaraz publizitaterik apenas sortzen dela"
dio. Eta fakultate bereko irakaslea den Joseba
A. Etxebarriak "euskararen egoera aldatzen ez den bitartean,
publizitatea ez dela aldatuko" adierazten du artikuluan.
* Euskal publizitatea sarean:
- ARGIAko
Aurkibidearen Publizitate kontratazioa
- Zazpi
, Interneterako publizitate diseinua
- Lasategui
publizitatea, publizitatea eta harreman publikoetara
dedikatutako enpresa euskalduna
- Publizitatearen
kontrola, Baietz Fundazioaren txosten bat
- Publilan,
publizitate lanetarako artikuluak egiten dituzte
- ERAGIN,
diseinu grafikoa, webguneen diseinu & antolaketa, interneteko
zerbitzuak, publizitatea, eragintza --
- Publizitate-kanpainetako
leloak
* Publizitatea
saren