|
|
XXI. MENDEKO
EZKERRAREN BILA
|
|
|
Larrun pentsamendu aldizkariaren
41. alean etorkizuneko ezkerra dute hizpide Xabier Letonak eta
Katixa Garatek. Globalizazioaren aroan, munduko txiroenen eta
aberatsenen arteko desberdintasunak gaur egun inoiz baino handiagoak
direla esaten da. Neoliberalismoak bere errezetekin jarraitzen
du han eta hemen, mundializazioaren sarea zabalduz eta sendotuz;
"garapenean" diren herrialdeetako herritarren gehiengoak gero
eta zailtasun handiagoak ditu miseri gorritik ateratzeko. Eta
ezkerra? Non da ezkerra? Eta sozialismoa? Horiek dira ezkertiar
mugimendu zabal eta zehaztugabean aireratzen diren galderetakoak.
Kapitalismoak jadanik irentsitako kontzeptua dela diote batzuek;
ezetz besteek, bideak topatzen eta jorratzen jarraitu behar
dela. Noraezaren erdian, gizarte mugimenduak indartsu dira,
hor topatu ei dute babesa ezkerraren baloreetako batzuek.
XXI.
mendeko ezkerraren inguruko mahainguruak lau
gonbidatu bildu zituen. Batetik Antton, Karrera Gipuzkoako
Ezker Batuko koordinatzaileak. Nafarroako CCOOko
sortzaileetako bat, LKIn militatu izan du urte luzez eta azken
sei urteetan Ezker
Batuan. Bigarrenik, Zutikeko
buruetakoa eta EHko
biltzarkidea den Joxe Irirarte, "Bikila", izan zen eztabaikide.
Hirugarrenik, Julen Zabalo irakasle eta idazlea izan zen mahainguruan.
Geografia eta historian lizentziatua, espetxean geografia politikoaren
doktoradutza tesia egin zuen, eta zientzia politikoa eta soziologiaren
lizentziatura. Eta, azkenik, laugarren mahakidea, Iņaki Urrestarazu
irakaslea izan genuen. 8 urtez errefuxiatu gisa egona, LAIAn
militatu eta KAS
eta HBn ibili zen sorreratik, desadostasunengatik alde egin
arte. Gaur egun gizarte mugimenduetan ari da.
Lau iritzi artikulu ere biltzen ditu
Larrunen azken aleak. Emilio Lopez Adanek, "Ezkerraren
bila" izeneko artikuluan, "sistema nondik hautsi oraingoan
pentsaera iraultzaileak bilatu behar duela" dio. Antton Azkargorta
EHUtik kanporatutako irakaslea dugu eta berak "ezkerrak
esanahi politikorik ba ote duen" galdetzen dio bere buruari.
LAB sindikatuko idazkari nagusia den Rafa Diez Usabiagak "ezkerra
eta burujabetzari" buruz idazten du bere artikuluan. Eta,
azkenik, Milagros Rubio Batzarreko nafar parlamentarioak Hego
Euskal Herriko ezkerraren inguruko hainbat burutazio aurkezten
dizkigu.
* Loturak:
- Araba
eta abertzaletsasuna, Larrun pentsamendu aldizkaria
- Euskal
Herriko politika alderdiak sarean
- Euskal
sindikalgintza sarean
- Sindikalgintza abertzalea:
Larrun pentsamendu aldizkaria, gai
berezia Argian