|
Gaixotasun Mitikoa:
Betiko depresioa modan
"Betiko
gaixotasun baten mitoa eta errealitatea" artikuluak
ematen dio hasiera aste honetako Argiaren gai bereziari. Iosu
Etxanizen eskutik jakingo dugu egunez-egun geroz eta ezaguneagoa
zaigun gaixotasun honen berri. Depresioa
gizakiak betidanik ezagutu duen gaixotasuna da; ez da berria,
nahiz eta gaur egun berataz inoiz baino gehiago hitz egin. Arazoa,
adituen esanetan, jendeak askotan zertaz hitz eginten duen ez
dakiela da, gehienetan depresioa
eta tristezia, malenkonia eta gogorik eza nahasten baititu.
Depresioa gaixotasun psikiatriko bat da, eta horrelaxe tratatu
behar da gaizkiulertzerik egon ez dadin. Gauzak horrela, "usteak
erdi ustel" esaldiak gai honetan nagusi izaten jarrai ez
dezan, besteak beste, Alvaro Iruin adituarekin izan da Iosu Etxaniz.
Berak gaitz honetaz informazioa eskaini eta berau desmitifikatzen
lagundu dio.
"Malenkoniaz
esan direnak" esan direnak
ere bildu dira artikuluan. Historian zehar pertsonaia ezagunek
gaixotasun honen inguruan egin dituzten gogoeten artean Platonen
bat aurki dezakegu. Honela dio: "Natura lasai eta zoriontsudunak
ez du ia adinaren pisua nabaritzen, baina alderantzizko jarrera
duenarentzat gaztaro zein zahartzaro berdin dira zama".
Alvaro Iruinek, Argiak eginiko elkarrizketan,
depresio
kasuak ez direla ugaldu dio, arazoa, gaixotasuna modan jarri dela
da. Alvaro Iruin Gipuzkoako Ospitale
Psikiatrikoko gerentea da baina kargu horretara heldu bainolehen
gaixoak ere tratatu izan ditu, beraz, depresioaren gai honetan
bide luzea egina du, jende ugarik pentsatzen duen hainbat konturi
bere mugak jartzeko bezain luzea.
Sarean ugariak dira depresioaren inguruko
web guneak. Hala ere, orri guzti hauen artean laguntza taldeak,
artikuluak eta botikei buruzko guneak aurkitu ditugu, adibidez:
- Klinika
eta ospitaleak
-
Psikologia bulegoa
- NAMI, National
Alliance for the Mentally Ill
- Botikak
- A.S.A.C. PHARMA
GROUP
- Psikologia
artikuluak
- Familia
2000
-
Sanitas
- Comsumer
aldizkaria
|