Orri nagusira

français english castellano
Orri nagusia


GAI NAGUSIA


ARGIA ASTEKARIA
Argia astekaria




Kioskoa
Euskara
Atsotitzak


Herri bat nola antolatu


 

Debagoiena eta komunikazioa
Sinergien indarra

Oporraldien osteko lehen alean komunikazio arloaren inguruko artikulua dugu irakurgai Beñat Doxandabaratzen eskutik, "Etorkizuna "glokala" datorrelako". Testuak Goiena Telebistaren egitasmoa du gai nagusi. Udalatx mendiaren pareko izan nahi du Goienak. Debagoiena bailara osoak begi bistan duen mendia bezain ikusgarria, garaia eta eskualdearen ipar orratz. Herri aldizkariekin egin bezalaxe, azti ibili dira oraingoan ere gisa honetako egitasmoa garatzeko orduan. Hain zuzen. Goitb lehen emaitza izan den arren, Goiena Komunikazio Zerbitzuak Kooperatibak, beste zenbait egitasmo biltzen du bere baitan, hala nola, bailarako egunkaria, irratia eta Internet, berandu baino lehen abiarazi nahi dituztenak Euskal Herri osora ere hedatzeko xedez.

Debagoiena bailararen proiektu honetan sinisteko euskararekiko atxikimendua pisuzkoa da. Hain zuzen, bailaran, bi urtez gorako euskaldunak 40.000 dira guztira. Arrasaten, esaterako, biztanle autoktono gehienak euskadunak badira ere, 1950etik 1980ra arte Espainiako hainbat lurraldetatik etorri etorkin multzo handiaren eraginez, udalerrian erroldan jasotako biztanleriaren %50k bakarrik daki berbetan euskaraz. Goitbk bailarako 40.000 euskaldunak oinarri dituela esan daiteke, beraz.

Mikel Irizar Goienako bateragilea dugu eta "Goiena, irlak eta sareak" artikuluan globalizazio eta lokalizazioaz hitz egiten du. Bere hitzetan, komunikabideen globalizaiozarekin batera lokalizazioa ere gertatu da, mundu zabalekoaz jakin dugunean hurbilekoaz ere jakinmina pizten zaigulako.

Larrun gehigarriaren 24. zenbakian ere herri hedabideen gaia zen ardatz nagusia, herri telebistena, hain zuzen ere. "Herri telebistak: Hogei txori txiki kate erraldoien artean" izenburupean, Euskal Herriko komunikabideei errepasoa egiten zaie: beren ezaugarriak zeintzuk diren, nola funtzionatzen duten, nola lan egiten duten, euren arteko ezberdintasunak... Azterketa sakona, orohar. Izan ere, hedabideek laugarren boterea osatzen dutela esaten da gaur egun, jendearengan iritzia sortu eta aldatzeko duten ahalmena dela eta.

Ugariak dira Interneten aurki daitezkeen hedabideak. Gure proposamenak eskaintzeko orduan, aldiz, Euskal Herriko bertako komunikabideetan oinarritu gara batipat, gure inguruko egunkari, aldizkari, irrati eta telebistetan. Gure lurraldean herri hedabideek euskararekin duten lotura garrantzitsua ikusirik baina, sarean gunea duten euskara elkarteak ere aipatzea interesgarria iruditu zaigu.

Herri aldizkariak:
- Aretxagazeta, Aretxabaletako aldizkari euskalduna
- Barren, Elgoibarko aldizkaria
- Berton, Mahatserriko aldizkaria
- Elkarri, bakearen eta elkarrizketaren aldeko mugimenduaren agerkaria
- Eta Kitto, Eibarko astekari euskalduna
- Galtzaundi, Tolosaldeko herri aldizkaria
- Goierritarra, Gipuzkoako eskualde aldizkari euskalduna
- Noaua!, Usurbilgo herri aldizkaria
- Otamotz, Zumarraga-Urretxuko herri aldizkaria
- Santamariñe, Uribe kostal aldeko aldizkaria
- Sorginetxe, Aguraingo udal informazioaren buletina
- Ttipi-Ttapa, Bidasoa, Baztan, Malerreka, Leitzaldea eta Urdazuriko aldizkaria
- Zabaldu, Bergarako aldizkari alternatiboa

Herri irratiak:
- Herri Irratia
- Top Bilbao
- La Radio en directo
- Nerbioi Irratia
- Arrakala Irratia, Lekeitioko irratia
- Hala Bedi Irratia, Gasteizko irrati librea
- Laudio Irratia, Aiara eskualdeko informazio gunea
- Pititako Irratia, Santurtziko irrati librea
- Tas-Tas Irratia, Bilboko irrati librea

Herri telebistak:
- TV local, estatu osoko herri telebisten gunea
- Txingudi telebista
- Canal 4 (Iruñea), telebista lokal erregionala
- Elebista, Aldudeko herri telebista eta bideo emanaldien proiektua
- Zarauzko Telebista (Zarautz)
- Tele 7 (Barakaldo)
- Telebilbao (Bilbo)

Euskara elkarteak:
- Topagunea, Euskal Herri mailako euskara-elkarte eta herri-aldizkariak biltzen dituen federazioa
- EKHE, Euskal Komunikabideen Hedapenerako Elkartea
- Euskara elkarteak
- Bagera, Donostiako euskaltzaleen elkartea
- Eta Kitto, Eibar
- Irun Iruten, Irun
- Jardun, Bergara
- Kontseilua
- Nafarroako Euskararen Kontseilua
- Noaua, Usurbil
- Saretxo, Aretxabaleta
- Sasiburu, Barakaldo
- Txantxangorri
- Urdulizko Euskara taldea


 

 


Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: Sareko Argia
ARGIA. Zirkuitu Ibilbidea, 15. pabilioia. 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403