|
Izenburu hori daraman erreportaia plazaratu
zuen ARGIA astekariak bere 1761. zenbakian. Castro
Urdialeseko
udalerrian erroldaturik 20.000 biztanle egon arren, udalak bertan
40.000 lagun inguru bizi dela kalkulatu du: erroldatu gabekoak
Bilbo
handitik etorriak dira. Cantabria
ekialdeko kostako bizimodu lasaiak eta etxebizitzen prezio merkeak
erakartzen dituzte euskal herritarrak ondoko lurraldera. Erakarri,
bai, bainan erroldatzeko asmorik gabe. Bilbo
handian lana amaitu eta Castro Urdialesera lotara,
hori da "bizilagun ez ofizial" hauetako askok egiten
duena. Eta hor sortzen dira buruhausteak.
Egoera berezi honek arazoak ekarri ditu Castrora, biztanle kopuru
ofizialari egokitu zerbitzuak eskaintzen baitira soilik.
Hala ere, zenbait arlo zehatzetan aurkako egoera ere ematen da;
hau da, castrotarrek Bilbo Handira jotzen dute. Honen adibidea
da azken hiru urteotan Portugaleteko
Astileku ikastolak
jarritako Castrorako joan-etorria egunero egiten duen autobusa
edo ta herritar askok Cruces
edo Basurtoko ospitaletara jotzeko duen ohitura. Guzti honen eragiletako
bat bi lurraldeen arteko distantzia laburra dela, 35 kilometro
A-8 autopista
bidez, adierazten du Nagore Irazustabarrenak testuan.
Castroko
gau-eskola edo "ikastola" separatista zabaldu zutenekoa
ere aipatzen da
artikuluan. AEKren
koordinaziopean, Iñaki Biguri castrotarraren ekimena izan
zen gaur eskola hau. Bi urte eskasen ostean itxi bazen ere, bere
sorrerak erreakzio desberdin ugari sortu zuen hedabideetan, aldekoak
batzuk, kontrakoak besteak, bainan guztiak polemikoak.
Castro
eta Bizkaiaren gaur eguneko lotura guztiok ezaguna dugu, bainan
iraganean
ere Bizkaiari loturik
egon zela guztion jakinekoa izatea gerta liteke. Pliniok
autrigoiak
topatu omen zituen Castron bertan eta garai batean euskararen
eremuaren barruan zegoela diote askok. Bizkaiko jaurerriaren barruan
ere izan da bitan eta hainbat hurbilketa saio egin da XX. mendea
arte.
Zenbait
lotura:
-
Castrori
buruzko informazio orokorra
-
Castroko
udala
- TeleCastro
- Hotelak
-
Castroko web orria
- Castroko
hondartzak
- Bilbo-Castro arteko garraioak:
Kruzeroak
-
Cantabriako prentsa: Asociación
de la Prensa de Cantabria, El
Diario Montañés
- Higiezinen sektorea: Cantabriako
higiezinak,
estatuko
higiezinak
|