|
INTERNET: BILATZAILEAK
Argiaren azken alean kaleratu
den Joxerra Aizpuruaren artikulua hautatu dugu aste honetan gai
nagusitzat. "3.062.850 dokumentu topatu
ditut" izenburupean, Interneten nabigatzeko hain baliagarriak
zaizkigun bilatzaileak
dira hizpide. Izan ere, sarritan, bilatzaileek ahalegin handia
egin arren, nahi ditugun web-orriak aurkitzea ez da erraza izaten.
Bilaketa egiteko eskatu eta lortutako web-orri zerrendak oso luzeak
izaten dira. Horietako asko ez dira gure beharretara egokitzen,
beste batzuk abandonatutakoak dira...
Nahi adina bilatzaile
ditugu eskura Interneten eta askotan zaila izaten da bata eta
bestaren ezaugarriak bereiztea. Bilatzaileak datu-base erraldoietan
oinarritzen dira eta hauek etenik gabe automatikoki elikatzen
ari dira robot-bilatzaileen bidez. Hauek sarean argitaratzen dena
automatikoki detektatu, indexatu eta indizeak basera kargatzen
dituzte. Sarean egunero hainbat eta hainbat web orri sortzen da,
orri kopurua etengabe haziz. Eta, aldi berean, badago hazkunde
esponentziala duen beste prozesu bat, hots, web orrien desagerketa
edo abandonaketarena.
Euskal Herrian garatzen ari den
informazio-teknologiak, euskara euskarri gisa duen neurrian,
atzerriko bilatzaileen teknologiarekin desberdintasun nabarmenak
ditu. Batez ere, bi dira euskararen ezaugarriak kontuan hartuz
bilatzaileak eta hizkuntzaren teknologia oro har, garatzen ari
diren ikerketa taldeak: Ametzagaiña
Taldea eta IXA
taldea. Lehenak hizkuntzaren ingeneritzan egindako bideak
helburu nagusi bat du: sistema informatikoak esaldiak ulertzea,
alegia. Eta ildo honetan sortu du Kapsula
produktu teknologikoa. IXA Taldeak, aldiz, Xuxen
zuzentzaile ortografikoa garatu du.
Euskal bilatzaileak:
- Aurki
- Jalgi
- Kaixo
- Euskaltel
- Pais Vasco,
elebiduna
Probintzia eta autonomietako
bilatzaileak:
- Alinet,
Almeria
- Asturies,
asturiarra
- Cyler, Gaztela
eta Leon
- Dónde,
autonomi erkidegoen araberakoa
- Galiciacity,
Galizia
- Gomera, Kanariar
Irlak
- Infopirineo,
Pirineoetako bilatzailea
- Larioja,
Errioxa
- La tecla,
bilatzaile katalana
- RedAragon,
Aragoikoa
- Tabarca,
Valentzia
- Voila,
Madrileko bilatzailea
Gaztelaniazko bilatzaileak:
- Canal21
- Clarín
- El Buscador,
bilatzaile pertsonalizatua
- Elcano,
bilatzaile hispaniarra
- Hispavista
- Lycos
- MIBI,
metaurkibidea
- Ozú
- Telépolis
- Terra
Gaikako bilatzaileak:
- Admiweb,
administrazio arlokoa
- Amazon,
liburuen inguruko nazioarteko bilatzailea
- Arq, arkitektura
eta eraikuntza sailak
- Artque eta
arte10,
arte bilatzaileak
- Bol,
mundu esoterikoa
- Buscabiografias,
biografiak
- Buscacine,
zinemaren arlokoa
- Buscafinanzas,
finantzen arlokoa
- Buscamusica,
musika munduko bilatzailea
- Buscasalud,
osasunaren ingurukoa
- Cibertienda,
produktu eta denden bilatzailea
- DiariosDelMundo,
mundu zabaleko egunkariak
- Elíndice,
enpresen aurkibidea
- Esgratis,
doako baliabideen bilatzailea
- Farma eta
Farmacia,
botika bilatzailea
- GKEen (Gobernuz
Kanpoko Erakundeak) bilatzailea
- Nodos, zientzia
eta teknologia
- Seņas,
kultura eta aisiaren ingurukoa
- Titulares,
egunkarietako berrien bilatzailea
- Vindio,
gaikako bilatzailea
Nazioarte mailako bilatzaileak:
- Altavista
- Excite
- Google
- Goto
- Yahoo
|