BERTSOLARITZA:
BERTSO ESKOLETATIK MUNDURA
"Bertso
eskoletatik mundura" Larrun txostenak bertsolaritzaren
munduan murgiltzen gaitu Estitxu eta Ixiar Eizaguirreren eskutik.
Bertsolaritzaren
zurrunbiloak jende eta alor asko astintzen ditu: bertso eskolak,
saioak, komunikabideak, ikerlanak... Azken hogei urteotan inspirazioz,
berez, edo haizearen arabera aritzeari utzi, eta bertsolaritzako
alor denak konszienteki lantzen hasi dira. Egun bertsolaritza
mugimendu autoantolatu eta eraginkorra da. Kamaleonikoa, orain
artean bezala etorkizunean baldintza klimatologiko berrietara
egokitzen jarraitu beharko du bizirik eta zutik ekiteko, edo
bestela fosildu egingo da. Egun ikusten da jada haize berriak
bultzaka datozela: belaunaldi korronte berri bat, gizartean
joera-gustu berriak... Hargatik, bertsolaritzaren
mugimendu autoantolatua nola sortu zen, egun nola dagoen eta
zein diren etorkizuneko erronka eta iragarpenak aztertu nahi
izan ditugu.
Bertsolaritzaren inguruko mahainguruan lau
mahakide bildu dira, euskal kulturan oso ezagunak guztiak. Batetik,
Xabier Amuriza bertsolaria.
Bertsotan 80-82an txapela jantzi eta beste txapel asko hankaz
gora utzi zituen. Bigarrenik, Bertsozale
Elkarteko idazkaria den Koldo
Tapia izan zen mahainguruan. Bartzelona bizitakoa,
bi aldiz egonda zizurkildarra. Santurtziko Udalean euskara eragile
gisa ere ibili da. Jon Sarasua bertsolaria dugu hirugarren mahakidea.
Bertso
eskola kumeen lehen generazioetakoa, Kazetaritza
eta Soziologian lizentziatua eta doktorea dugu. Gaur egun, beste
gauza askoren artean, Bertsozale Elkarteko Komunikazio Arduraduna,
Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikerketa institutu baten
arduraduna da. Eta, azkenik, mahaingurua osatuz, Joxerra Garzia
gaijartzailea dugu laugarren mahaikidea, Kazetaritzan eta Publizitatean
lizentziatua eta doktorea. Egun, beste gauza gehiegiren artean,
Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta Alberdania argitaletxeko
"Zer berri" sailaren arduraduna da.
Mahainguruaz gai, Larrun azken alean bertsolaritzarekin
erlazioa duten lau pertsonen artikuluak ere jaso dira. Andoni
Egaña, Igor
Elortza eta Iñaki
Murua bertsolariak dira txostenean idatzi dutenetako
hiru. Laugarrena, aldiz, Laxaro Azkuene, gai jartzailea dugu
eta bere artikuluan bertsolaritzaren
azken 20 urteetako bilakaeraz mintzo da.
* Bertsolariei elkarrizketak:
- 1963-97
bitartekoak, Argia
- Joxe
Agirre
- Xabier
Amuriza
- Manolo
Arozena
- Amets
Arzallus-Sustrai Colina
- Andoni Egaña: I,
II
- Txomin
Garmendia
- Joxe
Lizaso
- Sebastian
Lizaso
* Beste lotura batzuk:
- Bertsolaritza,
Argian
- Bertso
bilduma, Elkarlanean
- Urepeleko
bertso saioa
- Bertso
berriak