BASERRIAK,
ARKITEKTURA ERABILGARRIA:
EZ BOTA ZAKARRETARA
Argiaren azken
alean iraganeko
baserriak etorkizuneko eraikuntzak direnaren aldarrikapena
egiten du Nagore Irazustabarrena kazetariak. Artikuluan azaltzen
duenez, nekazari jardueraren beherakadak eraginda, hormigoiaren
epidemiak jota, azterketa zehatzik ezean ezjakintasunak folklorizatuta,
arduragabekeriaz abandonatuta, topikoen pisua jasan ezinik eraitsita...
ez dirudi baserriak etorkizun beltza saihesteko egoeran daudenik.
Duela mende bat 45.000 ziren Euskal Herri osoan. Azken urteetako
erritmo berean desagertzen badira ordea, 200 urtetan ez da alerik
geratuko. Baina, duela 500 urte sortutako eraikuntza hauek kalitate
handikoak dira eta Europako etxe onenen artean daude. Euren
egitura zehaztasunez azter dadin eta ondare gisa duten balioa
onar dadin hainbat ahalegin egiten da, baserriaren ustiapen
ekonomikoaz landa ere arkitektura mota honek etorkizuna duela
erakutsiz.
Adituak bat datoz, hala ere, Iparraldean,
baserriak babes handiagoa duela esatean. Eta aditua
izan gabe ere edonork ikus dezake hori, paisajeari begiratu
hutsarekin. Euskal Herriko PACT-CDHAR
elkartea 1966an sortu zen eta berau arduratzen da etxe mota
ezberdinen, hiriko nahiz landako etxeen berrikuntzaz. Arkitektoen
lanak bideratzen ditu erakunde honek eta diru laguntzak jasotzen
ere laguntzen du. Berritu nahi dena teilatua edo barrualdea
bada edota soilik mantenimendu berrikuntzak egin nahi badira
ez dago baimenen beharrik. Baina lanek fatxadan eraginik izango
badute, orduan tokian tokiko herriko etxearen baimena behar
da, eta horretarako dosier tekniko eta finantzarioa aurkeztu
behar da. Elkarteak dosierra osatzen laguntzen du eta berak
bideratzen du halaber udalarekin egin beharreko lana.
Zaharberritzearen
ildotik jarraituz, Iñaki Arzoz eta Andoni Alonsok "Baserria
eraitsia" liburuan (Gaiak, 1998) baserria zaharberritzeko
oinarrizko proposamenak eskaintzen dituzte. Horien
artean batzuk azpimarra daitezke: jatorrizko eraikina
bere egiturako eta estetikazko osotasunean errespetatzeko beharra;
ezinbestekoa dena bakarrik zaharberritzea eta egokitzapenak
egin behar baldin badira edo zatiren bat berregin, jatorrizko
material berberak edo, halakorik ezean, material baliokideak
eta haiekin bat datozenak erabiltzea, esaterako.
Baserrien inguruko artikulu sorta amaitzeko,
Iñaki
Arzozen artikulu bat eskaintzen du Argiak. "Euskal
ziberbaserria (amets birtual bat)" izenburupean,
etorkizun ez oso urrunean, Euskal Herria urbanizazio erraldioetan
bildutako baserri zahar berrituez eta baserri postmoderno berriez
estalia ikusten du Iñakik. Bere ametsean baserri horien
leihoetatik barrura sartu eta eszena harrigarriak ikusten du:
baserritarraren esku zailduek ordenagailua tekleatzen duten
bere seme-alabek sortutako baserri birtualean sartu ahal izateko.
Baserri guztiak Sarean konektatuta eta funtzio tradizional ugari
informatizatuta daude. Horri esker oinordeko gazteek ez dituzte
mendi basoak utzi nahi, euren herri eta bailarara loturik baitaude,
interes ekonomiko, sozial eta kulturalen komunitate birtual
baten inguruan.
Euskal Herriko baserriak:
-
Aginaga baserri auzoa, Eibar (Gipuzkoa)
- Aguraingo
baserriak, Agurain (Araba)
- Angiozar
baserri auzoa, Bergara (Gipuzkoa)
- Bizkaiko
baserriak
- Etxeita,
Garai (Bizkaia)
- Lea-Artibaiko
baserririk ederrenak
- Maidanea,
Hondarribia (Gipuzkoa)
- Sastarrain
baserri eskola
- Zelaia
baserria, Bera (Nafarroa)
- Nekazalturismoa:
- Arabako
nekazalturismoa, Diputazioaren gunean
- Euskal
Herriko nekazalturismo gida
-
Hiruak-Bat, landa etxeen elkartea
- Mikelene
baserria
- Monte
baserria landetxea, Markina-Xemein (Bizkaia)
- Nafarroa
iparraldeko landa etxeak
- Nafarroako
landa hotelen elkartea
- Nekazalturismoak
- Pardiola
Aundi, Hernani (Gipuzkoa)
Bestelakoak:
- "Ardatza",
EHNEren agerkaria
- Bizigai,
produktu ekologikoen kontsumitzaileen elkartea
- EHNE,
Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna
- Eikenet,
Nekazaritzako elikagaien Industrien Kalitaterako Elkartea
- ILL,
Lekunberriko esnekari erakundea
- Nekanet,
Eusko Jaurlaritzaren euskal nekazaritzari buruzko informazio
zerbitzua
- Nekazari,
artisau eta abeltzainen Bizkaiko feriak
- Nekazaritza,
Eusko Jaurlaritzak sarean jarritako oinarrizko informazioa
- Nekazaritzako
estatistikak, Eustat