Orri nagusira

français english castellano
Orri nagusia


GAI NAGUSIA


ARGIA ASTEKARIA
Argia astekaria




Kioskoa
Euskara
Atsotitzak


Herri bat nola antolatu


 

Ainhoa Artetarekin elkarrizketa

Ainhoa Arteta soprano ezaguna dugu guztiok. Mundu osoan zehar dabil batetik bestera kantari, baina, azken hilabeteotan, haurdun dagoela eta, Donostiako bere etxean edo Ipasterreko aitarenean dago gero eta gehiago. Joxemi Saizarrek, egoera berezi honetaz baliatuz, elkarrizketa egin dio tolosarrari, "Opera populistagoa bihurtzen ari da" izenburupean Argiaren uztailaren 30eko alean argitaratu zena. Haurdunaldiak, hala ere, ez dio Ainhoari lan egitea debekatzen eta tarteka irteerak egin behar izaten ditu Londresen disko bat grabatzera edo Salzburgora edo Mallorcara... Uztailaren 21ean, esaterako, Tolosan aritu zen eta abuztuaren 15ean Donostiako Kursaalean Musika Hamabostaldiaren barnean, baita Bilbon ere geroxeago.

Ainhoa Arteta Tolosan jaio arren, gaztetatik atzerrira joan behar izan zen bere musika ikasketak jarraitu ahal izateko. 1982an Italian izan zen eta bost urte ondoren New Yorkera. 1990. urtetik aurrera ikasketek beren fruituak ematen hasi ziren, izan ere tolosarra saria ugari jasotzen hasi baitzen: New Yersey, Placido Domingo eta New Yorkeko Metropolitaneko opera lehiaketak irabazi zituen, esaterako. Eta azkenean, 1993. urtean, bere debuta egin zuen Bastillako Operan. Handik aurrera, apurka-apurka, mundu mailako opera arloko ahots garrantzitsuenetako batean bihurtu dela esan daiteke. Zenbait diska grabatu ditu jada, "Luna" izenekoa tartean, bainan abeslariak elkarrizketan aitortzen duenez, "La Traviata" izan da gehien bete duen opera.

Musikaren ildotik, Argiak musikaren inguruko erreportai berezia plazaratu zuen uda hasi baino lehen, saso honi begira. Izan ere, bukatuar dagoen urtaro hau musika entzun eta gozatzeko abagune egokia izan ohi baita. Rocketik aldenduz, estilo berriak ekarri dizkigu udak. Hori da behintzat euskal diskoetxe garrantzitsuenen eskaintzen errepasoa egitean ikus daitekeena. Hala ere, azken urteotan dantzatzeko beste molde bat ekarri duen musika elektronikoa ere aipatzen da txostenean, geroz eta luzeagoa bait da elektronikaren arrastoa. Musikaren etorkizuneko iraultza, baina, elektroikaren beste alor bat uztartuko du, internet hain zuzen ere. Zineman entzuten den musika eta hortan diharduten hiru euskal konpositoreei buruzkoa da, aldiz, "Soinu banden hiru mosketeroak" artikulua. Azkenik, musika klasikoaren bide berrien bilaketa aipatzen da eta orkestra sinfonikoekin grabatzaren boomari buruz dihardu, musika klasikoa eta herrikoaren arteko elkarketari buruz, orohar.

Operaren, eta musika orohar, inguruan informazio eta zerbitzu ugari eskaintzen ditu gaur egun sareak. Operaren eta musika klasikoaren arloko batzuk aipatzen dira ondoren:
- Opera arloan: informazio orokorra, entziklopedia, konpainien zerrenda, abeslarien zerrenda, musika/bideo denda, loturak
- Musika klasikoaren arloan: informazio orokorra; konposagile, musikari, orkestra eta abarren zerrenda

Euskal musika klasikoa sarean:
- ABAO
- Donostiako Orfeoia
- Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
- Pablo Sorozabal haize boskotea

Internet bidezko musika:
- Mp3
- Vitaminic
- Tunes
- People Sound
- Thomson Music
- Good Noise
- Napster

Euskal taldeak sarean:
- Atxantatu
- Barricada
- Berri Txarrak
- Betagarri
- EH Sukarra
- Hemendik At
- Itoiz
- Izurri Berria
- Ke Rule
- Kepa Junkera
- Kortatu
- Latzen
- Lehiotikan
- Maixa ta Ixiar
- Negu Gorriak
- Ruper Ordorika
- Skalariak
- Soziedad Alkoholika
- Su Ta Gar
- Sukoi
- Urtz

Euskal disketxeak sarean:
- Aztarna
- Elkarlanean
- Esan Ozenki
- Gor Diskak
- NO-CD Records
- Oihuka
- Skunk

 

 


Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: Sareko Argia
ARGIA. Zirkuitu Ibilbidea, 15. pabilioia. 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403