MAHASTIAK, PREZIOAK,
ARAZOAK: 2001 ARDO
Ardoa
da aste honetako Argiaren aleko gai
nagusia. Daniel Udalaitz, Onintza Irureta eta Iosu
Etxanizek edari honen mundua aurkezten digute artikulu sorta
baten bitartez. "Uzta
oparoak prezioak jaitsiaraziko al ditu?" izenburupean,
esaterako, salneurriaren arazoari heldu diote. Izan ere, azken
seihileko guztian zehar prezio
igoeraren errua nork duen eztabaidagai nagusia izan
baita. Urteko mahats bilketa egin berri da Hegoaldean.
Adituek diotenez, aurtengoa 99koa baino handiagoa eta hobea
izango da. Hegoaldean biltzen den Errioxa eta Nafarroako izendapena
daraman ardoa egiteko, aurten, 234 milioi kilotik gora mahats
bildu da. Artikuluan informazioaz gain Joseba Olalde argazkilariak
eginiko argazkiak ere aipagarriak dira. Bertan mahastien kolore
aniztasuna, okerdurak, lerroak eta ukitu inpresionista daude
ikusgai. Sentsazio hauek eta irakurleak suma dezakeen guztia
Arabako Bastidan ateratako 50 argazkietan ikus daiteke. Eta
ardoa bertakoa soilik ez dela gogoratzeko, munduan ardoa egiten
den herrialdeetan barna bisita ere egiten du testuak.
Hala ere, esan beharra dago, ardoaz
gain txakolina
ere aipatzen dela txostenean. Bizkaiko
eta Getariako
Txakolinak eta Irulegiko
Ardoari buruz, hain zuzen ere, irakur daiteke. Lehen
esan bezala, Arabako Bastida ere hizpide da Argian. Izan ere,
"Bastidako
mahastiak negutik negura" artikuluan
negutik negura Bastidako (Araba) mahastiak, mahatsondoak eta
bodegak fotografiatu baititu Joseba Olalde argazkilariak.
Azkenik, eta ardoa gure lurraldekoa soilik
ez dela erakutsi nahian, hainbat herrialdetan barna bidaia egin
du Argiak, ardoaren
kolore eta gustu anitzak aditzera emanez.
Informazio guneak eta gidak:
- Argentinako
ardoa
- Espainiako
ardoak aldizkaria
- Espainiako
ardoen informazio gunea
- GIVE,
Espainiako ardoen gida Interneten
- Jatorrizko
deituren zerrenda
- La semana
vitivinícola, aldizkaria
- Upeltegien
zerrenda
- Urte
zerrenda
- Wines
on Internet
- World
Wine Web
Enpresa eta elkarteak:
- Ardo
eta Likorearen Kofradia
- Catavinos
- Espainiako
Enologia Federakuntza
- EVENA,
Nafarroako Mahasgintza eta Enologia Gunea
- Nazioarteko
ardo bilatzailea
- Wine
Institute
Azoka eta jardunaldiak:
- Agenda
- Ardogintza
eta enologia kurtsoa
- Enomaq,
upeltegietarako lanabesak
- Sitevi,
teknika eta ekipamenduaen nazioarteko azoka
- Tecnovid,
ardogintzarako teknikak eta ekipamenduak
- Vinexpo,
ardoen nazioarteko azoka
Legedia:
- A.E.C.,
Kalitatearentzat Espainiar Elkartea
- Elkarte
Erregulatzailea
- Espainiar
estatu mailako legedia
- EEBBtako
legedia
Bestelakoak:
- Agrovin,
lanabesak
- Ardoaren
Entziklopedia
- Ardoaren
Hiztegia
- Wineweb,
mundu zabaleko ardoen bilatzailea