Piztu Ezazu Argia gunera joan.

UEFAk Gibraltar onartzen badu, Madril eta Barça Europatik ateratzeko mehatxua egin du Espainiak

2013-05-23

Jon Torner Zabala

UEFAk, Europako Futbol Elkarteen Batasunak, Gibraltar eskubide osoko kide bezala onartu ala ez erabakiko du ostiralean, Londresen egingo duen kongresuan.

Noiz uzten dio kirolak dibertsio izateari?

Bada, helduak tartean sartzen direnean. Hori islatzen du asteburuan minibenjamin-aurreko kategoriako partidu batean atera zuten argazki honek. Irabazteko lehiatzen, elkarrekin beharrean elkarren kontra jokatzen, aurkaria zapaltzen eta jokoaren arauak ez errespetatzen helduongandik ikasten dute haurrek, eta goizegi.

Nazionalismoaren suspertzeari helduta

2013-05-12

Jon Torner Zabala

Hamarkada ia oso batean aurrenekoz, Korsikako bi futbol talde ari dira lehiatzen Frantziako lehenengo mailan: Ajaccio eta Bastia. Nortasun berezia dute, diskriminazio sentipen, gerra zikin eta kontu-garbitzeek idatzitako historiaren lekuko.

Alain Orsoni, Ajaccio futbol taldeko presidentea: "Hil nahi banaute, erraz daukate, egunero ordu berean ateratzen naiz etxetik"

2013-05-09

Jon Torner Zabala

Alain Orsoni korsikarra eskuin muturreko militantea izan zen 1970eko hamarkadan, “neskak txunditzeko”, berak dioen bezala. Ekintzaile independentista izan zen ondorengo urteetan, eta 1990eko hamarkadan Nikaraguara egin zuen ihes. Duela bost denboraldi hartu zuen Ajaccio taldeko...

Jainko dirua, futbol armarrien diseinatzaile, erlijioaren izenean

2013-04-11

Jon Torner Zabala

Eman begiratua Paris Saint Germain (PSG) taldeko armarri hauei. Desberdintasunik aurkitu al duzue?

Arabiar aberatsek zergatik erosten dituzte futbol taldeak?

2013-04-02

Jon Torner Zabala

Europako Txapeldunen Ligako azken fasea jokatuko duten zortzi futbol taldeen artean, Qatarreko petrodolarrek babestutako hiru daude: Bartzelona, Malaga eta Paris Saint Germain (PSG). Al-Thani dinastia boteretsua eta Qatar Sport Investment inbertsio funtsaren adarrak ageri dira operazio guztien...

Bekatutik libre?

2013-02-17

Jon Torner Zabala

“Substantzia bakar batek ere ez dizu lagunduko eskuadratik gola sartzen”. Egia da Realeko jokalari Xabi Prietok dioena. Baina ez da nahikoa arrazoi futbolariak dopinaz baliatzen direla ukatzeko, debekatutako substantzia batzuek errendimendua hobetzen lagundu dezaketelako.

Athletic-ek pribilegio fiskalak al ditu?

2013-02-17

Juan Mari Arregi

El Correo Español egunkariaren arabera “Athletic-eko jokalariek dagokien PFEZaren erdia ordaintzen dute”. Egunkariak azaldu duenez, 300.000 eta 3 milioi euro arteko soldatak jasotzen dituzte. 300.000 euro irabazten dituena finantza zuzendaria balitz, urtero 124.086 euro...

Futbolarien errendimendua hobetu dezake dopinak

2013-02-07

Jon Torner Zabala

“Sustantzia bakar batek ere ez dizu lagunduko eskuadratik gola sartzen”. Egia da Realeko jokalari Xabi Prietok dioena. Baina ez da nahikoa arrazoi futbolariak dopinaz balia ezin daitezkeela ukatzeko, debekatutako sustantzia batzuek errendimendua hobetzen lagundu dezaketelako. Oraingoz kasu bakan batzuk besterik ez dira ezagutarazi, eta ezin dezakegu esan dopina praktika orokorra denik futbolean. Baina futbolariak ez dira tentazio-bekatu orotatik libre dauden super-aingeruak.

Realak eta Olympique Lyonnaisek elkarren aurka jokatuko dute Seaska laguntzeko

Uztailaren 20an (18:00) izango da Reala eta Olympique Lyonnais talde frantziarraren arteko futbol partida Donibane Lohizuneko Pavillon Bleu futbol zelaian. Seaska sareko Xalbador ikastolaren (Kanbo, Lapurdi) eraikina eraberritzen udaberrian hasi ziren eta partidan bildutako dirua horretan inbertituko da. Ikastola duela 30 urte eraiki zuten Kanboko (Lapurdi) ikastolako gurasoek eta zaharkituta geratu zaie. Diru laguntza publikoak jasotzen dituzten arren oraindik ere milioi bat euroko gastuak geratzen zaizkie obra behar bezala bukatzeko.

Espainiako selekzioak 6,9 milioi – Espainiako Ogasunak 0

2012-07-02

Espainiako futbol selekzioko jokalari bakoitzak 300.000 euro jasoko ditu atzo Eurokopako finalean Italiaren aurka irabazteagatik. Posible da diru hori Espainiako Estatuan ez kotizatzea. Izan ere, Espainiak hitzarmen bat sinatua du Ukrainarekin eta Poloniarekin (bertan jokatu dira Eurokopako partidak). Hitzarmenaren bidez bi herrialde horietan kotizatu dezakete dirua eta ez Espainiako Ogasunean. Tartean dira Xabi Alonso, Javi Martinez eta Fernando Llorente euskal jokalariak.

FIFAko presidenteak ere gose greban dagoen Sarsak futbolaria askatzeko eskatu du eta gaur amai lezake protesta

FIFAko presidente Joseph Blatterrek Israelgo agintariei gutun bidez eskatu zien atzo "berehala" laguntzeko gose greban dagoen Mahmoud Sarsak futbol jokalariari. Gose greban dago duela 88 egunetik eta 30 kilo galdu ostean, ospitalean da eta medikuek jakinarazi dutenez, berehala hil liteke.

Mahmoud Sarsak preso palestinarrak 86 egun daramatza gose greban eta hilzorian da

2012-06-12

Lander Arbelaitz

Mundu osoko futbol zaleak Euro 2012 txapelketari so diren bitartean, gose greban dagoen futbol jokalari palestinarraren kasura bideratu nahi dute jendearen arreta ekintzaileek. Mahmoud Sarsak 25 urteko Palestinako futbol selekzioko jokalariak 86. eguna du gose greban eta hiltzeko arriskuan dago. 2009ko uztailetik Israelek kargurik gabe atxilotu zuela salatzeko ekin zion protestari eta ospitalean dagoen arren, grebarekin jarraitzen du. Joan den maiatzaren 14an gose greba kolektiboarekin ez amaitzea erabaki zuten presoetako bat da Sarsak. Aska dezatela eskatzen du.

Athletic

Udaltzaina Madrilgo Cibeles Plazan dabilela, gizon dotorea hurreratu eta chulapo doinu nabarmenaz hizketan hasi zaio: – Dihculpe agente. ¿Me podría uhté indicá ónde ehtá la Calle Alcalá? Udaltzainak zehar begirada egin eta berehala...

Euskal futbol selekzioak ekainaren 23an jokatuko du Donostian

Lehendabiziko aldiz Euskal Herria izenarekin lehiatuko da emakumezkoen euskal selekzioa. Futbol partida Donostian, Anoeta estadioan, jokatuko dute Eslovakiaren kontra, arratsaldeko 16:30ean hasita. Egun osoko festa egongo da estadioan. Goizeko 10:30ean hasita, Irrien Lagunak, Txan Magoa eta Ze Esatek musika taldea izango dira, besteak beste.

Aperribay: "Anoeta birmoldatzeko Realak 55 milioi euro behar ditu"

2012-04-04

Anoeta futbol zelaia birmoldatzeko Realaren proiektuak 55 milioi euroko aurrekontua du, obrek lauzpabost urte iraungo lukete, atletismo pistak kenduko lirateke eta udal-estadioak 8.000 lagun gehiagorentzako lekua izango luke, Jokin Aperribay Realeko presidenteak azaldu duenez. Donostiako Udalak herenegun jakinarazi zuen Anoeta birmoldatzeko espedientea abian jarri duela. Proiektuan dirurik ipiniko ez duela ere azaldu zuen.

ESAITek ofizialtasunaren aldeko futbolarien agiriarekin bat egin du

Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeak (ESAIT) bihar Euskal Selekzioak Tunisiaren aurka jokatuko duen partidaren harira antolatutako egitaraua aurkeztu zuen atzo Bilbon. Era berean, euskal selekzioko jokalariek selekzioaren ofizialtasunaren alde pasa den astean plazaratutako agiriarekin (PDF) bat egin zuen erakundeak.

Euskal Herriko futbolarien ustez "ez da ezinezkoa euskal selekzio ofiziala lortzea"

Abenduaren 28an euskal selekzioak Tunisiaren aurka Bilbon jokatuko duen lagunarteko partidaren atarian, Euskal Herriko jokalariek ofizialtasunaren aldeko ohar bat plazaratu dute. Haien esanetan, "ez da ezinezkoa euskal selekzio ofiziala lortzea".

Euskal Selekzioak Tunisiaren aurka jokatuko du aurtengo lagunarteko partida

Euskal Selekzioak Tunisia izango du aurkari urtero gabonetan jokatzen duen partidan. Abenduaren 26, astelehenean izango da norgehiagoka, seguraski San Mamesen, oraindik baieztatu ez den arren. Atzo ezagutarazi zenez, Jose Mari Amorrortuk Javier Iruretaren lekua hartuko du hautatzaile lanetan,...

Selekzioaren Eguna ospatuko da larunbatean Zornotzan

Urtero legez Euskal Selekzioaren Eguna ospatuko da larunbatean Zornotzan (Bizkaia) ESAITek antolatuta. Zortzigarrena izanen da aurtengoa eta egun osoko egitaraua antolatu dute Euskal Herria: Nazio bat, selekzio bat, federazio bat, lortu behar dugu, lortuko dugu lemapean. Martxel Toledo...

Euskal selekzioak jokatu egingo du Gabonetan

2010-11-25

Abenduaren 28an San Mamesen Euskal selekzioaren partida jokatuko dute. Euskadiko Futbol Federazioarekin (EFF) akordiorik lortu ez arren jokalariek urtero egiten zen gabonetako partida jokatzea erabaki dute. Publiko egin dituzte bai Federazioari (PDF) bidalitako gutuna eta baita prentsari (PDF)...

Euskal selekzioaren partidarik ez da izango aurten ere ESAITen arabera

2010-11-18

Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeko (ESAIT) Martxel Toledok ARGIAri jakinarazi dio aurten ere ez dela euskal selekzioaren lagunarteko partidarik izango, ez Euskal Herria izenarekin behintzat. Toledoren hitzetan, Euskadiko Futbol Federazioak eta Eusko Jaurlaritzak ez dute ofizialtasuna lortze aldera pausorik emateko prestutasunik, nahiz eta jokalariek bide horretan eskaera bat egin duten. "Horregatik egiten dugu adierazpen hau. Federaziokoekin hitz egin ez badugu ere, aurreikus dezakegu betikooi botako digutela errua, esanez bete ezin daitezkeen gauzak eskatzen ditugula". Toledoren esanetan, baloia Federazioaren teilatuan utzi nahi izan du ESAITek.

San Mameseko “pastela” eta beste proiektu batzuk

2009-11-01

Juan Mari Arregi

“Honen guztiaren amaieran... ustelkeria orokorturik dago. San Mameseko proiektu berriak interes ekonomiko boteretsuak mugitzen ditu eta jende asko dago atzean pastelaren zati bat eramateko. Politikoek ere beren komisioak nahi dituzte eta enpresekiko morrontza dute. Eta EAJn dagoen krisiak...

Euskal selekzioari izen berria jartzeko proposamena

2009-06-03

Gorka Bereziartua

Inuzentea ni, futbolari buruzko eztabaida bat zelakoan, ez nion arreta handiegirik jarri joan den urteko gabonetan euskal selekzioaren izenarekin sortu zen polemikari. Beranduago, politikaz ari zirela ikustean, gai horri buruz iritzitxo bat, asko formatu gabea, txikia eta zirtzila osatu nuen nire...

Daniel Gomez: "Aldarrikapenaren sua bizirik mantendu behar da selekzioen aferan"

2008-02-12

Daniel Gomez, 'La Patria del gol' liburuaren egilea

"Pasibotasun eta etsipen handiagoak ikusten ditut politikan futbolean baino. Abstentzio indizeak dira adibide garbiena. Izan ere, futbola epikarako une handiak gordetzen dituen esparrua da, izan epika tristea edo pozgarria. Ustekabean hartzeko eta sentimenduak pizteko gaitasuna dauka....

36ko euskal selekzioaren inguruko liburua plazaratu dute Etxeberria anaiek

Xabier eta Martin Etxeberria anaiek Ez dadila eguzkia sartu liburua kaleratu dute Elkar argitaletxearen babesean. 36ko gerran euskal futbol selekzioak Europan zehar jokatu zituen lagunarteko partiden inguruan ari da liburua, selekzioarekin jokatu zuen Kepa Areso ordiziarra protagonista nagusitzat...

Ana Urkijo: «Ilusioagatik nago Athleticen zuzendaritzan»

Bilboko Athletic Club futbol taldeko zuzendaritzako kide da Ana Urkijo. Lehendakariorde kargua du bertan eta Fernando Lamikizen ordezkotza bete behar izaten du hainbestetan. Palkoan jarri behar izaten du eta horixe du koxka: ezin berak nahiko lukeen bezala Athleticen golak ospatu. Dario Urzayren elastikoa gustatzen zaio baina zaleen artean eztabaida ez piztea hobesten du. Nesken taldeak liga irabazi duen arren ez da, gaur-gaurkoz, gabarra ateratzearen aldekoa. Emakume da gizonezkoek gizonezkoentzako egindako munduan.

Euskal selekzioaren bideojokoa sortu dute

Euskal selekzioak nazioarteko partiduetan parte hartu dezake jada "Euskal Herria mundiala!" bideojokoari esker. Software hau Truk enpresak (arrauneko, pilotako eta mendiko jokoen egilea) banatzen du telefonoz. Ekimen honetan "Gara"k, Euskaltelek, Juegos21.com guneak, EITBko Betizu saioko klubak eta...

IPARRALDEKO SEI PILOTARIK BAI EUSKAL SELEKZIOARI

2002-10-27

Mikel Asurmendi

Nor gogoratzen da Iruñean jokatu zen Munduko Pilota Txapelketaz? Inor gutxi. Nork daki Ipar Euskal Herriko sei pilotarik Frantziako Selekzioan jokatzeari uko egin ziotela? Inor gutxik. Gaur egungo egoera soziopolitiko bortitzak jende xumearen ahaleginak lausotzen ditu. Euskal Herriko egoera...
Multimedia

2010-01-11  |  Futbola

Kirolhaerria, Euskal Herriko selekzioen alde

Euskal Herriko Kirolariak taldeak jaialdia antolatu zuen Donostiako Belodromoan 2009ko abenduaren 27an. www.euskalherrikokirolariak.org webgunean elkar trukatzen dituzte beren iritziak. Bideo hau laburpen moduan sareratu dute.

1970-01-01 Futbola

Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys