1936ko udazkenean Hernanin eta Oiartzunen frankistek egindako zientoka hilketen arduradun nagusiena izan zen Ramiro Llamas komandante eta epailea. Hilabete gutxira jendaurrean publikoki adierazi zuen fusilatze horien inguruan pentsatzen zuena; diskurtso beldurgarri hori oso osorik aurkitu dugu Gaceta de Tenerife egunkarian: “Harro nago naizenaz (…) eta nire zerbitzuak behar dituzten tokira noa, frontean eta erretaguardian”.

Pedro Asua galdakoztar milizianoaren desobiraketak bidea ireki du Jakan, beste 400 fusilatu aurkitzeko

1938an tribunal militar batek epaitu eta fusilatutako miliziano ezkertiarraren gorpuzkiak aurkitu ditu Jakako hilerrian Aranzadik. Galdakaoko eta Jakako udal eta elkarteek eta Asuaren senide batek egindako ikerlan eta elkarlanaren emaitza izan da aurkikuntza. Hainbat iturriren... [+]


2022-07-27 | Ahotsa.info
Desagerrarazikoen hezurren memoria: faxismoa zer den ahaztu ez daitezen
MULTIMEDIA - erreportajea

1936an fusilatutako hamar gorpuzki aurkitu dituzte Baternainen. Aranzadi zientzia elkarteak topatu ditu gorpuak. Nafarroako Gobernuak dio litekeena dela Ezkabatik eramandako presoen hilotzak izatea.


Indusketa lanak egin dituzte Adunako hilerrian

1936ko urrian bide bazterrean tiroa emanda azaldu eta hilerrian lur emandako gorpu baten bila aritu dira Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak herriko hilerrian. Saseta defentsa sistema ikertzeko lanketaren barruan kokatu dute indusketa.Adunako hezurtegitik ateratako hezurrak


Ezkabako ihesaldia
Paula eta Paulina

1938ko Ezkabako ihesean fusilaturiko Leoncio de la Fuenteren gorpuzkinak eman dizkiote haren alaba Paulari. Ekitaldian izan da Paulina Lizoain, haurra zela fusilatzea ikusi zuen emakumea; haren lekukotzari eta Txinparta elkarteak egindako lanari esker aurkitu dute hobia.


Lurrak garrasika jarraitzen du

Francoren heriotzaren ondoren, 1936ko fusilatuen senideak haien gorpuak berreskuratzen hasi ziren Nafarroan. Hasierako desobiratze haiek ezkutuan egin ziren, erakundeen laguntzarik gabe; hainbat herritar eta apaiz konprometituren ekimena izan zen, Ollakarizketako hobian 1979an... [+]


2020-02-27 | ARGIA
Guadalupe gotorlekuan fusilatuak bilatzeko indusketara sartzea debekatu diotela salatu du Abotsanitzek

1936an faxistek hildako bost milizianoren gorpuak aurkitzeko Aranzadi Zientzia Elkartea egiten ari den lanetara sartzea debekatu diote Hondarribiko Abotsanitz udal taldeko zinegotziari eta historialari bati, salatu dutenez.


2019-12-15 | ARGIA
106 fusilaturen memoria biltzen du Eloko Teileriaren Memoriaren Parkeak

Igande honetan inauguratu zuten Nafarroako Elo herrian 1936ko uztaila eta azaroa bitartean falangistek eta erreketeek fusilatu zituzten 106 pertsona oroitzen dituen parkea. Eloko Teileriako hilobi komuna dago bertan, 36ko Gerrako Nafarroako hobirik handiena.


2019-09-15 | Mauro Saravia
1936an fusilatua
Martzelo etxean da

Testigantza baten lorratzari segika aurkitu dituzte frankistek 1936an hildako Martzelo Lasa olaberritarraren hezurrak, eta 83 urte geroago senideei eman dizkiete.


Lau gorpu deshobiratu ditu Aranzadi elkarteak Urbikain herriaren inguruetan

Ostiralean aurkitu zituzten 1936ko Gerrako lau gorpuak Urbikaingo Amildegia izeneko inguruetan, eta astelehenean egin dute deshobiraketa.


Urtebete geroago

Urtebete joan da gure osaba Antonio Arrizabalaga Ugarteren gorpuzkiak berreskuratu nahian tramiteak berriro hasi genituenetik; gorpuzki horiek lurpetik atera, eraman eta Erorien Haranean lurperatu baitzituzten, sendiaren baimenik gabe. Urtebete luze honetan gutxi aurreratu dugu... [+]