Fukhushima Daiichiko zentral nuklearrak bere leherketan kutsaturik gizakientzako debekatutako eremuetan gizon bakar bat bizi da gaur egun, Naoto Matsumura. Antonio Pagnotta argazkilariak Le dernier homme de Fukushima liburua dedikatu dio eta Vice ekoiztetxeak Alone in the Zone 18 minutuko dokumentala.
Fukushimako zentral nuklearra lehertu zenetik etengabe ailegatzen zaizkigu haren inguruko berriak. Lehenengo hilabeteetan erreaktoreen kontrola zen informazio gai nagusia, ondoren erradioaktibitatearen jomugak, gerora pertsonen eta animalien osasun arazoak... eta orain, denak...
Fukushimako zentral nuklearra lehertu izanagatik, oso zaila izango da hemendik 20 edo 30 urtera garatutako minbizien eraginez hildakoak biktimatzat hartzea. Zu Josetxo orain 30 urte polizien fusiletatik ateratako bala batek jo zintuen Oreretan eta zure barrenak eraldatu zizkizun.
Joan den ostiralean, apirilak 5, goizeko 09:00ak aurretik deitu zidaten erredakziotik, ezin kafea lasai hartuz periodikoa irakurriz: “RTk zabaldu dik Fukushiman erreaktore matxuratuen errefrigerazio sistemak huts egin duela”.
Bi urte igaro dira Fukushimako zentral nuklearra lehertu zenetik, eta 27 Txernobyleko istriputik. Azken horretan bigarren estalkia eraikitzen ari dira, eta itxura guztien arabera elementu erradioaktiboen kanposantu bihurtuko da. Fukushiman, berriz, erreaktoreen inguruko zaborrak biltzen ari dira...
Bi soziologok hartu dute parte Kenichi Watanaberen Le Monde apres Fukushima dokumentalean. Alde batetik, “arriskuaren gizarteaz” usu mintzatu den Ulrich Beck alemanak; bestetik Eiji Oguma japoniarrak. Bion lekukotasunak euskaratuta bukatzen dugu lau ataleko “Fukushima osteko munduan” sailtxoa.
Kenichi Watanaberen Fukushima osteko mundua filmean Japoniako iritzi publikoa baldintzatzea zer den ondo dakiten bi gizonen iritziak entzuten dira. Hiroyuki Akiyama Tokyo Broadcasting System (TBS) telebista kateko kazetaria zen eta da. Naoto Kan lehen ministroa zen 2011ko martxoaren 11 hartan.
Dio offeko ahotsak Watanaberen Fukushima osteko mundua filmean, 40. minutuan: “Etsigarria da ikustea: hondamendiak jotako paisaiak galdezkatzen gaitu sistema baten kiebraz. Fukushimako istripua eragin dute martxoaren 11ko lurrikarak eta tsunamiak, baina kausak urrunago daude. Nuklearraren kudeaketaren akatsetan daude. Arriskuak mesprezatu dira. Informazioak ezkutatu. Azkenean, koste ekologiko, ekonomiko eta humano ikaragarria. Lurrikarak kolpea jo duenean, ez du egin harroa bezain itsua zen sistemaren arraildurak azalaraztea besterik”. Zenbait atal hautatu euskaraturik.
Orain bi urte Japoniako kostaldean talka egin zuen tsunamiaren ondorioz eztanda egin zuen Fukushima zentral nuklearretik gertu dago Namie herria. Beste hainbat herri bezala, hura ere husteko agindua eman zuen Japoniako Gobernuak. Bertakoa den Toshiya Watanabe argazkikariak, ordea, berriz ere hara joateko baimena eskuratu zuen lau hilabete geroago, abandonaturiko herri hura nola zegoen ikusi eta argazki batzuk ateratzeko asmoz.
“Fukushimako istripu nuklearra –laburbiltzen du offeko ahotsak Kenichi Watanabek zuzendatako Le Monde apres Fukushima dokumentalean, 12. minutuan– gertatu zen 2011ko martxoaren 11an. Bazkalondoko 14:45 inguruan lurrikara bat jazo zen 9 mailakoa. Ordu bete igaro aitzin, 15...
Fukushima Daiichi zentral nuklearraren hondamendiaren bigarren urteurrena gainean daukagun honetan, mobilizazioak ari dira antolatzen mundu osoan barrena.
Osasunaren Mundu Erakunde (OME) independente bat aldarrikatzen duen Independent WHOk munta handiko foruma antolatu zuen 2012ko maiatzean: “Txernobyldik Fukushimara, forum zientifiko eta herritarra erradiazioekiko babesaz”. Orain liburu batean bildurik eskuratu daitezke hango hitzaldi, mahai-inguru eta gainerako dokumentazioak, frantsesez bezala ingelesez; otsailaren 16a arte da liburua eskatzeko epea.
Helen Caldicott mediku australiarra, militante bakezale eta ekologista ezaguna, Tokioko legebiltzarrean izan da parlamentariei eskatzeko Fukushima inguruko eremu kutsatuetatik haurdun dauden emazteak eta haurrak atera ditzaten. Bideoz ikus daiteke politikari japoniarrei eta hedabideoi egin errieta, munduko besteontzat balio duena.
Helen Caldicott mediku australiarra, militante bakezale eta ekologista ezaguna, Tokioko legebiltzarrean izan da parlamentariei eskatzeko Fukushima inguruko eremu kutsatuetatik haurdun dauden emazteak eta haurrak atera ditzaten. Bideoz ikus daiteke politikari japoniarrei eta hedabideoi egin errieta, munduko besteontzat balio duena.
2011ko martxoan itsasoratu ostean, handik bost edo sei urtera iritsi daiteke Fukushimako zentral nuklear hondatuaren erreaktoreek kutsatutako urak Estatu Batuetako mendebaldera, hango uren erradioaktibitatea bi halakotuz. Alemaniako Kiel hirian dagoen Geomar Itsas Ikasketetarako Helmholtz zentroko ikerlarien simulazioek hori erakutsi dute. Behean ikus dezakezue ikerlanaren emaitzekin osatutako simulazio biziduna:
Fukushimako zentral nuklearra lehertu zenetik urte eta erdi pasatxo igaro da. Japoniako Gobernuak eta zentrala kudeatzen duen enpresak noizean behin egoera orokorrari buruzko datuak ematen badituzte ere, bertako berriemaile independente zenbaiten jarraipena egiten ari gara hilabete hauetan....
2012ko abuztuak mustro berria ekarri du Ness aintzirako mitikoari itzal egitera: Pseudozizeeria maha. Ingelesez pale grass blue butterfly deitzen duten belardietako tximeleta urdinxka mutantea bilakatu da Fukushimako kutsadura erradioaktiboen ondorioen ikur. Horra xomorroa erakusten gizakiei nolako etorkizunera egokitu beharko duten.
Fairewinds erakundeak bideo bat sareratu du titularreko galderari erantzun nahian. Irudietan Arnie Gundersen ingeniari nuklearrak azaltzen du, erabilitako erregai nuklearra gordetzen duten hodiek su har dezaketela estalperik gabe egonez gero. Gundersenek fenomeno horren ondorioak aztertu ditu, Fukushimako erabilitako erregaien putzuak hustuko balira (ingelesez dago bideoa, gaztelaniazko azpidatziekin).
Uztailaren 16an 170.000 pertsona (75.000 poliziaren esanetan) bildu dira Tokyoko erdigunean Ohiko zentran nuklearra berriz abiarazteko erabakiaren kontrako manifestazioan. Yoyogi parkean abiatu ondoren Tokyon barrena hiru taldetan banaturik ibili ziren.
Hiru urte beharko dituzte Fukushima Daiichiko laugarren erreaktoarearen piszinan uretan dauzkaten erregaiak ateratzeko. Tartean, Japonian ezohikoa ez den 7,5eko lurrikara bat ez luke gaindituko osorik, orain arteko hondamendia txiki utziaz. Japoniak bere izatea jokatzen du piszina horretan, baina munduak ere bai.
2011ko martxoaren 11n hasi zen Fukushimako leherketa-katea. Orduz geroztik asko idatzi da, baina gero eta gutxiago. Pertsona asko ebakuatu zituzten eta ebakuatuta segitzen dute. Zentrala, ofizialki bederen, kontrolpean dago, eta hamarkadak behar izango dira guztia desmuntatzeko.
Oraindik...
Oraindik alkate den Futaba herritik urrun bizi da Katsutaka Idogawa Tokioko ikastetxe batean aterpeturik 500 erkiderekin batera. Berlingo zinemaldian aurkeztu duten Nuclear Nation. The Fukushima refugiees story filmaren protagonistetako bat da. Fukushimako hondamendi nuklearraren biktimak ez ahazteko erregutzen du.
Mundua giza-kate, kanpaldi, bilkura eta meeting antinuklearrez beteko da martxoaren 11n, Japoniako Fukushiman egun horretan hasitako triskantza nuklearra oraindik pozoi-dariola dagoela oroitarazteko. Nahi balu ere ezingo genuke ahaztu, 25 urte lehenago Txernobylen gertatua ezin dugun moduan: bizi-bizirik darraite tamalez.
Martxoaren 11n –Fukushimako istripuaren urteurrenean– edo bezperan mundu osoan daude deituta manifestazioak zentral nuklearren itxiera aldarrikatzeko: deialdi ezagunenak Articulaçao Antinuclear Brasileirak bildu ditu blogean. Euskal Herrian orain arteko programarik osoena, Ipar Euskal Herriko Bizi! mugimenduak antolatu duen 'Urte bat Fukushima eta gero: Energia zalantzan, martxoaren 8tik 11ra' da.
Martxoaren 11an edo bezperan mundu osoan daude deituta manifestazioak zentral nuklearren itxiera aldarrikatzeko: deialdi ezagunenak Articulaçao Antinuclear Brasileirak bildu ditu blogean. Euskal Herrian orain arteko programarik osoena, Ipar Euskal Herriko Bizi! mugimenduak antolatu duen “Urte bat Fukushima eta gero: Energia zalantzan, martxoaren 8tik 11ra” da. Lau ekitaldi nagusien inguruko informazioez gain, konparaketa deigarria eskaintzen du Bizi!-k bi simulazio alderatuz: Fukushimako laino erradiaktiboena eta Garoñan gauza bera gertatuko balitz jasango genukeena.
Tepco Tokioko konpainia elektrikoak baieztatu duenez, gutxienez 14 ur-ihes izan dira Fukushimako zentral nuklearrean, baina ezeztatu egin du isuria ozeano Barera iritsi denik. Iturri ofizialen arabera ura ez dago kutxatuta, baina bestelako iturriek maiz salatu dute erradiazioa itsasora heldu dela, eta Tepco gezurretan ari dela etengabe, Pello Zubiriak ARGIAko bere blogean azaldu izan duen moduan.
Frantziako Estatuan dauden 58 zentral nuklearrek segurtasun neurri berriak ezarri beharko dituzte zabalik segitzekotan. Segurtasun Nuklearraren Erakundeak (ASN) bete beharreko neurriak zerrendatu ditu, eta zentralak ustiatzen dituen EDF konpainiari urtarrilaren 31ra arteko epea eman dio horiek...
1945etik gaurdaino 2.400 leherketa nuklear militar jasan ditu munduak. Gehi 5 eta 6 mailako istripu bana Britainia Handian eta Sobiet Batasunean 1957an, 7koa Txernobylen, 7ko hiru adinakoa Fukushiman... Atomo militar zen zibil horien ondorioak ez dira kontabilizatu, ordea. Ez baita azterketa epidemiologiko txukun bakar bat egin gaur artean.
Fukushimako zentral nuklearra kudeatzen duen Tokyo Electric Poxer (Tepco) enpresak kutsatutako 45 tona ur isuria gertatu dela iragarri du. Atzo atzemandako ihesaldiaren zati bat, zentraletik kanpo, itsasora iritsi da. Izan ere, istripua ur erradioaktiboa garbitzeko berziklatze makina batean gertatu da eta estrontzio erradioaktiboz kutsatutako ura itsasoarekin lotuta dagoen lubaki batean isuri da. Dena den, zenbait adituk salatu dutenez, albiste hau aurpegi garbitzea da, istripua gertatu zenetik milaka tona ur erradiaktibo askatu baititu Fukushimak.
Japoniako Segurtasun Nuklearreko Batzordeak aztarna batzuk eman ditu Fukushimaren desmuntatzeaz. 30 urtetik gora behar izango dira zentraleko lehenengo eta laugarren erreaktoreak desmuntatzeko. 2015. urtearen ondoren hasiko dira aztertzen erabilitako erregaia nola atera, nora eraman eta nola...