Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Seigarren Errepublika aldarrikatu du Ezkerreko Fronteak Hollanderen urteurrenean

2013-05-06

Jon Torner Zabala

François Hollande Frantziako presidentearen urtebeteko agintaldiaren harira, Ezkerreko Fronteak salatu du beste eredu sozio-ekonomiko bat helburu lukeen aldaketa zantzurik ez dagoela. Jean Luc Mélenchon Ezkerreko Alderdiko buruak austeritate politika kritikatu eta Seigarren Errepublika aldarrikatu du.

Lurralde Elkargoaren beharra nabarmendu dute 500 eragilek Baionan

2013-04-29

Jon Torner Zabala

Sektore anitzeko 500 eragilek Euskal Lurralde Elkargoaren proiektua gauzatzeak duen garrantzia azpimarratu eta mezua Frantziako Gobernuari helarazi diote. Asteburuan egindako bilkuran, ekainaren 1ean Baionan egingo den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu dute.

Gaixo dauden presoak senideekin egotearen alde agertu da Taubira ministro frantziarra

2013-04-26

Lide Hernando

Frederique Espagnac Ipar Euskal Herriko senatari sozialistak preso gaixoen hurbilketaren inguruan itaundu du Christiane Taubira Frantziako Justizia ministroa.  

Zentral nuklearren amaieraren eztabaida pil-pilean Frantzian

2013-04-25

Joxerra Aizpurua

Gero eta jende gehiago bat dator Frantzian, bertako zentral nuklearren amaierak mende honetako lehen erdian gertatu behar duela esatean.

Itxaro Borda: "Frantzian oraindik zaila da homosexual gisa azaltzea, ghettoetan ez bada"

2013-04-24

Lide Hernando

Frantziako Estatuan gaur onartu dute sexu berekoen arteko ezkontza ahalbidetzen duen legea. Gai honen harira, erabakia ofiziala izan aurretik, Itxaro Borda idazlea elkarrizketatu zuten Euskal lrratietan asteartean.

Christine Lagarde NDFko idazkari nagusiak ustelkeria salaketa batengatik deklaratuko du

2013-04-23

Lide Hernando

Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) idazkari nagusia deitu du deklaratzera Frantziako Justizia Auzitegiak maiatzaren amaierarako, ustelkeria salatuta.

Frantziako armada Malitik ateratzen hasi da

2013-04-10

Martin Vicioso

Frantziako Gobernua Malin destinatutako soldaduak etxeratzen hasi da. François Hollande presidenteak esandakoa bete du, tropak apirilean herrialdea uzten hasiko zirela adierazi baitzuen. Ehun batek jada utzi du Mali, eta uztaila bitartean besteak etxeratuko dira. Hala ere, Frantziak mila soldadu inguru utziko ditu bertan, NBEko 11.200 kasko urdinekin eta 1.400 poliziarekin batera.

"Umiliatu nahi gaituzte, gauarekin atera, atzeko atetik"

2013-03-24

Aritz Galarraga

MIL, GARI eta Action Directe talde armatuen sortzaile, mende laurdeneko kartzelalditik ateratzen ari da Jann-Marc Rouillan (1952, Auch, Gaskoinia). 1970 eta 1980ko hamarkadetako Europako mugimendu ezkertiar iraultzaileen protagonista eta testigu pribilegiatu, hainbat liburutan ematen ditu orain bere oroitzapenak. Borroka egiteari ez diola puska batean utziko, alegia.

Baionan larunbatean Georges Abdallah askatzeko manifestazioa

Giza eskubideen aldeko eta ezkerreko hainbat talde eta elkartek deituta, martxoaren 16an manifestazioa egingo dute Baionako presondegiaren muruen inguruetan, goizeko 11etan hasita. Frantziak azken 29 urteotan preso daukan Georges Ibrahim Abdallah militante libanotarraren askatzea eskatuko dute.

Istripu atomiko larri batek Frantzia kiebran utziko luke

Three Mile Islanden (Harrisbourg, AEB) 1979an gertatutako istripu larria gaur Frantzian pasatuz gero, kudeatzeko modukoa litzateke. Aldiz, Fukushiman kiskali diren 4 erreaktoreetako bat gisa berean kontrolik gabe hondatuko balitz, Frantziak 430.000 milioiko galerak nozituko lituzke. Tamalez informazio hau oharkabean joan da.   

Aurrerapena: Istripu atomiko larri batek Frantzia kiebran utziko luke

Aste honetako ARGIAren Net Hurbil atalak lerroburu horiek daramatza: “Istripu atomiko larri batek Frantzia kiebran utziko luke”. Iturri fidagarrietan oinarritutako informazioa da, gure artean oharkabean pasatzen ari dena. Lehenbiziko aldiz Frantziako erakunde publiko batek eskaturik bi ekonomialarik zehaztu dituztelako erreaktore nuklear baten istripu handi batek sortuko lituzkeen kalteak.

Jon Anzaren familiak salatu du ez dela desagertzea argitzeko borondaterik

2013-02-07

Martin Vicioso

Jon Anzaren familiaren abokatuak, Maritxu Paulus-Basurtok, fiskaltzak auzia amaitutzat jotzeko eskaera egingo duen filtrazioaren harira, Frantziako agintariek ETAko militantearen desagertzea eta heriotza argitu nahi ez dutela salatu du.

Gerrak ondare tragikoa utziko du Azawaden

2013-02-06

Martin Vicioso

Azawadeko aire-erasoetan, gehienetan, zibilak hiltzen dira, nahiz eta jomuga matxinoak izan. Hori adierazi du Gonzalo Wancha RT komunikabideko berriemaileak. Gerraren beste ikuspuntu bat erakusten duten artikuluak gero eta gehiago topa daitezke sarean.

Frantziako inteligentzia zerbitzuak “terrorismoaren aurkako” ildoa indartuko du

2013-01-31

ARGIA

2008an sail bateratua bihurtu zenetik izan duen aldaketarik handiena egiten ari da Frantziako inteligentzia-aparatua Le Mondek argitaratu duenez. “Terrorismoaren aurkako” ildoa indartzea da birmoldaketaren helburua, nahiz eta seinalatutako bakarrak ezkerreko taldeak diren.

Azawad inbaditzera, Baionatik abiatuta

2013-01-28

Josu Urtubia

Frantziako armadako buruzagiek larunbatean iragarri zuten Azawadeko hiruburua, Gao, kontrolpean hartu dutela. Bamakoren ipar-ekialdera dago, 1.200 kilometrora. Igandean Sud Ouest egunkariak informatu zuenez, Baionako paratxutisten errejimentuak parte hartu du operazioan.

Neurrigabea, inkognitaz josia

2013-01-27

Joxerra Aizpurua

Zentral nuklearrak eraistea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula, erradioaktibitateak eragiten duen amesgaiztoa ez baita planta ixtearekin batera amaitzen. Prozesu arrunt luzea eta ikaragarri garestia da atzetik datorrena, baina batik bat, ezezaguna, zientzialaririk jakintsuenak ere sasi-eskola egiten dutenen pare uzten dituena. Kontuan hartzeko baldintzak, krisi garaiotan aitzakia bila dabiltzanentzat.

Mezu arrazistak debekatu beharko ditu Twitterrek Frantzian

Frantziako Ikasle Juduen Sindikatu batek salaketa jarri du Twitterren jasotzen diren komentario antisemita eta arrazistengatik. Frantziako Tribunalak dio txio horiek debekatu beharko dituela 15 eguneko epean. Era berean, poliziari lagundu beharko dio argitaratu dituzten jabeak identifikatzen.

Frantziako armada bereziak Nigerreko uranio hobiak babesten ari dira

2013-01-25

Josu Urtubia

Frantziak Malin egin duen interbentzio militarrak eskualde horretako uranio erreserbekin zerikusia duela dioen hipotesia indartzen ari da.

Atxilotu bat eta ezer garbirik ez Parisko kurduen heriotzaz

2013-01-22

Lander Arbelaitz

30 urteko gizon bat atxilotuta daukate Parisen hiru ekintzaile kurduak tiroz hil zituelakoan. Titular hori topatu dugu nazioarteko prentsan. Baina batean eta bestean gizon hau nor izan daitekeen aztertzen hasita, ezer garbirik ez da argitaratu. Frantziako AFP agentzia izan da albistea zabaldu duena, eta bertan diote kurdua dela, PKKko kide izan zela bi urtez, eraildako hiru emakumeetako baten gidaria zela eta bolbora arrastoak topatu diotela boltsan.

Maliko gerla: nola zaindu Frantziaren uranio hornitzea

2013-01-16

Stéphane Lhomme

Frantziak Malin joan den ostiralean abiatu zuen interbentzio militarraren benetako kausa energia baliabideak segurtatzea da, Stéphane Lhomme Frantziako Nuklearraren Behatokiko zuzendariak Rue89 webgunean argitaratu duenez. Artikulua osorik euskaratu du Iñaki Etxelekuk. Jarraian irakur dezakezue.

Kolonialismoaren aztarnak: 2.500 militar bidaliko ditu Frantziak Malira

2013-01-15

ARGIA

Gobernu frantziarrak 2.500 militar izango ditu Malin datozen egunetan bertako gobernuarekin batera MNLA erakunde independentista tuarengen eta herrialdeare iparraldean matxinatu diren bestelako indar islamisten aurka egiteko.

Sexu bereko pertsonen ezkontzaren aldeko manifestazioa Baionan urtarrilaren 26an

2013-01-15

Josu Urtubia

Urtarrileko azken larunbatean, hilaren 26an, sexu bereko pertsonak ezkontzeko eskubidea izatearen aldeko manifestazioa egingo dute Baionan. 11:00etan izango da herriko etxearen aurrean.

Zergatik egin dio eraso Frantziak Maliri?

Frantziako armadak Maliren kontrako erasoa hasi zuen joan den ostiralean. Interbentzio militarraren zergatia, Jean-Marc Ayrault lehen ministroaren esanetan, "mehatxu terrorista" geldiaraztea da. Baina, zein da erasoaren testuingurua?

Patrick Le Lay (TF1-eko zuzendari ohia): "Frantziar nazioa kontzeptu faltsua da"

2013-01-14

ARGIA

Iazko azaroaren 24an France Bleu Breizh irratiak Patrick Le Lay TF1 telebista kateko zuzendari ohi bretoiari egindako elkarrizketa emititu zuen. Elkarrizketa hura osorik plazaratu du Bretons hilabetekariak, eta Kazeta.info webguneak pasarte batzuk euskaratu ditu. Frantziar nazioa "kontzeptu faltsua" dela eta "funzionatzen ez duen herrialdea" dela dio Le Layk.

Quim Arrufat: "Mugimendu kurdua ez dago gerran baina, 1999az geroztik ezkutuko biolentzia egoeran bizi da"

2013-01-11

Josu Urtubia

Rojdin Fidan Dogan Kurdistango kongresu nazionaleko ordezkaria, Sakine Cansiz PKK alderdiaren sortzailea eta Leyla Soylemez militante kurdua hil zituzten herenegun gauean Parisen. Quim Arrufat Kataluniako CUP alderdiko diputatuari elkarrizketa egin diote Vilaweb atarian: lagun zuen Rojdin Fidanen hilketaz eta kurduen egoeraz hitz egin dute.

Hiru ekintzaile kurdu hil dituzte tiroz Parisen, Turkiaren eta PKKren negoziaketen erdian

2013-01-10

Lander Arbelaitz

Hiru ekintzaile kurdu hilda topatu dituzte bart Parisko Institutu Kurduan, buruan tiro bana zutela. Hirurak emakumeak ziren, eta horietako bat Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) fundatzaileetako bat zela diote informazio iturri kurduek: Sakine Cansiz. Beste biak Fidan Doan Kurdistango Kongresu Nazionaleko ordezkaria eta Leyla Soylemez, gazte ekintzailea ziren.

Aurore Martin 15.000 euroko fidantzapean aske

2012-12-21

ARGIA

Espainiako Auzitegi Nazionalaren autoak dioenez, Aurore Martinek bizilekua "Espainian" ezarri eta hilabete bakoitzeko lehen bost egunetan bizilekutik gertuen duen epaitegian aurkeztu beharko du bere burua. 15.000 euroko fidantza jarri dio epaileak.

Zatiketa Frantziako eskuinean: Fillonek talde propioa sortu du Asanbladan

François Fillonen aldeko UMPko diputatuek talde propioa sortuko dute Frantziako Asanblada Nazionalean. "Rassemblement-UMP" izango da taldearen izena eta Frantziako eskuina zatitu dezakeen urratsa izan liteke. UMP alderdiaren barruan azken asteetan tentsioa gora joan da,...
Multimedia

2013-03-08  |  Frantzia

El gran salto p

Zer geratzen zaigu gizarte-eredu frantsesetik hogeita hamar urteko neoliberalismoaren ondoren? Pribatizazio sistematikoa eta merkatuen irentsi-nahia aseezinak dira. Soziologo, kazetari, ekintzaile, paperik gabeko, ijito, errefuxiatu politiko eta artistek publikoa den horren lapurreta...

2008-04-21  |  Frantzia

68ko maiatza Parisen

40 urte pasa dira 1968ko maiatzetik. Zer geratu zaigu udaberri hartatik? Dokumental labur honetan bildu ditugu urte hartan Parisen ikasle ziren hiru pertsonaren testigantzak.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys