Piztu Ezazu Argia gunera joan.

PP eta UPN Frankismoaren aurkako eguna ezartzearen kontra agertu dira

2013-05-22

Lide Hernando

Uztailaren 18a “Frankismoaren aurkako eguna” izendatzearen aurka agertu dira astearteko kongresuan PP eta UPN alderdiak. Ezker Anitzak (IU-ICV-CHA) proposatutako lege horrek estatu kolpearen eguna aukeratu du horretarako.

Muñecas kapitaina eta torturaren orbana

2013-05-13

Urko Apaolaza

Frankismoko hainbat agintari eta poliziaren kontrako auzian Jesús Muñecas Aguilar guardia zibila dago inputatuta. 1976an Anparo Arangoaren torturen karira Tolosatik Donostiara lekuz aldatu zuten, baina hainbat testigantzen arabera torturatzen segitu zuen. ARGIAk Anparo Arangoaren tortura eta argazki ezagunen inguruko erreportajea kaleratuko du aste honetan, Muñecas kapitainaren segidako “biografia” osagai duela.

Frankismoaren biktimen lekukotasuna atzeratu du Espainiako Atzerri Ministerioak

2013-05-09

Martin Vicioso

Frankismo garaiko krimenak epaitzeko auzia ireki zuten Argentinan, eta egunotan biktimek euren lekukotasuna egin behar zuten bideokonferentzia bidez Argentinako kontsulatuan. Espainiako Atzerri Ministerioak egin duen presioaren ondorioz, deklarazioak bertan behera geratu dira momentuz.

Frankismoaren biktimek lehen aldiz hitz egingo dute justiziaren aurrean Argentinan

2013-05-08

Martin Vicioso

Frankismoaren biktimek hitz egingo dute gaur diktaduraren krimenen kontra egiten den lehen auzian, Argentinan. Maria Servinik epaituko duen auzia 2010ean ireki zen, justizia unibertsala argudiatuz, Espainian antzeko prozesurik ez baita inoiz eman.

Begoña Urroz DRILek hil zuen eta ez ETAk, garaiko polizia agirien arabera

2013-05-06

Martin Vicioso

1960an Begoña Urroz haurra hil zuen Donostiako Amarako tren geltokian jarritako lehergailua Askatasunerako Iberiar Direktorio Iraultzailearen (DRIL) ardura izan zela diote garaiko polizia txostenek. Xavier Montanya kazetari kataluniarrak Berrian eta Vilaweben plazaratu dituen dokumentu horiek bertan behera uzten dute azken urteetan zabaldu den teoria, alegia, atentatua ETAri egoztea.

Poliziak hil zuen Javier Batarrita, ETA sortu osteko gatazkaren lehen biktima

Begoña Urroz DRILek hil zuela dioten dokumentu polizialak desklasifikatu ondoren argi geratu da José Ángel Pardines Guardia Zibileko agentea izan zela ETAk hildako lehenbiziko pertsona. Baina ETA sortu zenetik Espainiako Estatuarekin izan duen gatazkan hildako aurreneko pertsona ez zen bera izan. Javier Batarrita enpresarioa lehenago hil zuen poliziak ETAko kidea zelakoan.

Perezaguako komunistak

2013-04-10

Urko Apaolaza

Zigoitiko Etxaguen herrixkako elizaren ondoan, errepide batek erdi estalita, 1936ko hobi bat azaleratu du Aranzadik, Euskal Herrian orain arte berreskuratu den handienetakoa da. Facundo Perezagua batailoi komunistako kideak omen dira.

"Umiliatu nahi gaituzte, gauarekin atera, atzeko atetik"

2013-03-24

Aritz Galarraga

MIL, GARI eta Action Directe talde armatuen sortzaile, mende laurdeneko kartzelalditik ateratzen ari da Jann-Marc Rouillan (1952, Auch, Gaskoinia). 1970 eta 1980ko hamarkadetako Europako mugimendu ezkertiar iraultzaileen protagonista eta testigu pribilegiatu, hainbat liburutan ematen ditu orain bere oroitzapenak. Borroka egiteari ez diola puska batean utziko, alegia.

Manzanas-Lesmes konexioa argitu digu Marcelo Usabiagak

2013-01-13

Aitor Azurki

Hernaniko Orbegozo burdindegiko lankideez informazioa helarazten zion. Melitón Manzanasi Demetrio Lesmes langileak. Mende erdia igarota, bien arteko harremanaz mintzo da lehen aldiz Marcelo Usabiaga 96 urteko komunista. Manzanas eta Lesmes ETAk hil zituen frankismo garaian.

25 urte Piarres Larzabal gabe

2013-01-11

ARGIA

Mende erdia joan da Piarres Larzabal antzerkigile, apaiz eta militante politikoa hil zenetik.

Gasteizen martxoaren 3an hildakoen omenezko muralak kendu ditu Elizak

2013-01-08

Josu Urtubia

1976an poliziak Gasteizen hildako bost langileen omenez jarritako muralak kendu dituela adierazi dio Elizak biktimei. Gertakarien 35. urteurrenean, 2011ko irailean, jarri zituzten muralak hilketak izan ziren toki berean.

Carrero Blanco eta bonba atomikoa

Madril, 1973ko abenduaren 19a.  Espainiako Gobernuko presidente Luis Carrero Blanco eta AEBetako estatu idazkari Henry Kissinger lehenengoaren bulegoan bildu ziren goiz hartan. 1968an Arma Nuklearrak Ez Ugaritzeko Ituna sinatu zenetik, AEBek, Erresuma Batuak, Frantziak, Txinak eta SESBk...

Frankismoaren biktimek Espainian sufritzen duten “babesgabetasun judizial eta politikoa” salatu dute

2012-12-11

Jon Torner Zabala

Memoria Historikoa Berreskuratzeko Elkarteak gutuna bidali dio Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidenteari. Frankismoaren biktimek Espainian sufritzen duten “babesgabetasun judizial eta politikoa” salatu du, eta Espainiako Parlamentuari eskatu dio Gerra Zibilean eta diktadura garaian desagertutako 113.000 lagunak bilatzeko.

"Franco nazia zen, faxista baino gehiago"

2012-12-06

Jon Torner Zabala

Eduardo Martin de Pozuelo La Vanguardia egunkariko erredaktore burua Francoren erregimenaren eta nazismoaren arteko loturez mintzo da El Franquismo, cómplice del Holocausto  (Frankismoa, Holokaustoaren konplizea) liburuan, 2005az geroztik kontsultatu dituen dokumentu estatubatuar, ingeles eta espainiarrak abiapuntutzat hartuta. MásPúblico kazetari-kooperatibak elkarrizketa egin dio eta galdera-erantzun zenbait euskaratu eta gurera ekarri ditugu.

Oroimena birrintzen

2012-10-14

Eztizen Miranda

Munduko toki askotan gerrako ondare arkitektonikoa modu berezian zaindu izan dute erakunde eta gobernuek, berdin memoria historikoa berreskuratzeko, nola turismoa erakartzeko. Adibideak ugari dira: Krakoviako Auschwitzen eraikitako hilketa-zelaia, Eskoziako Orkadetan presoek eraikitako gerrarako hesiak… Eta gurean? Salbuespen gutxi batzuk kenduta –esaterako, Intxortan auzolanean berrikitan berreskuratu dituzten lubakiak– hilzorian da ondare hori. Toki sinbolikoak birrindu dira eskrupulorik gabe eta eraikinak ezezagutzara kondenatu dituzte utzikeriaz. Eztizen Miranda eta Aitor Azurki kazetariek adibide bana ekarri dute orriotara.

Frankismoa epaituko al du Argentinak?

2012-05-20

Gorka Berasategi

Argentinan, frankismo garaiko krimenen kontra abian den ekimenak aurrerapausoak eman ditu, eta bi urteko ibilbidearen ondoren, erregimeneko biktima askoren itxaropen nagusi bihurtu da. Espainiako Justiziak garbi esan du –Garzon epailearen kontrako neurriekin– frankismoa epaitzen saiatzea Estatuko legediaren kontra joatea dela. Diktadurako gehiegikerien erantzuleak babesean daude. 1977ko Amnistia Legeak zigorgabetasuna aitortzen die. Zigorgabetasun harresi hori pitzatzea posible denaren esperantzaz abokatu talde bat ari da lanean Madrildik eta Buenos Airesetik.

Saturrarango emakumeen testigantza

M. Gonzáñez, E. Barinaga::No lloréis, lo que tenéis que hacer es no olvidarnos Ttarttalo orrialdeak ::190 prezioa ::18,50€

Askatasunaren bila barkuz eta pateraz

2009-11-08

Josu Chueca

Gerra Zibilak milaka lagun eraman zuen Pirinioak gurutzatzera. Itzuleraren esperantza altzoan zeramaten, baina mugaz bestaldean ezusteko itzela jaso zuten: kontzentrazio zelaiak eta Bigarren Mundu Gerra aurreko giro ozpindua. Askok Ameriketan ikusi zuten salbazioa, baina gaitza izan zen hara iristea. Euskaldun batzuek arbasoen marinel senari jarraitu zioten, eta patera itxurako bi ontzitxotan bidaia miragarria egin zuten ozeanoan barrena.

Franco osteko erreferendumak: abstentzioa, baiezkoa, ezezkoa

2008-02-10

Josu Chueca

Frankismotik ateratzean hainbat galdeketa funtsezko egin ziren. Berrogei urteko diktaduraren ostean alderdi bakoitzaren jarrera ikusteko zegoen. 1976an Lege Politikoaren Erreforma onartzeko erreferendumak, adibidez, bakoitzaren indarrak neurtzeko balio izan zuen. Ondoren etorri ziren Konstituzio, Estatutu eta NATO-ri buruzko erreferendumak.

Franco hil osteko lehen Aberri Eguna: Zaharragoa baino sasoi handiagokoa

2006-04-16

Josu Chueca

Diktadura frankista baino zaharragoa zen Aberri Eguna. Izan ere herri baten berpizkundea ospatu eta bultzatu nahian jaio zen ekitaldi politiko hori II. Errepublikako 1932ko Pazko Astean. Orduz geroztik Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean hurrenez hurren burutu zituzten aro errepublikanoan...

Francisco Etxeberria: «Gizakia gaiztoa da berez»

2006-03-26

Amets Arzallus

Noiz entzun zenuen lehen aldiz Franco hitza? Ez dakit, guri ez zitzaigun ezertxo ere kontatzen. Nik uste jarrera orokorra zela Euskal Herrian. Gerra ez zen gerra bakarrik izan, zoritxarrez gero diktadura bat ekarri zuen, eta ez hiru urteko diktadura, berrogeikoa. Gure gurasoen belaunaldia...

Jesus Galindez: Diktaduren aurkako desagertua

2006-03-05

Josu Chueca

Mario Vargas Llosak hauspotu zuen La Fiesta del Chivo liburuarekin Galindezen kasuak 1956az geroztik izan zuen oihartzunaren olatu berria. Zinemara ere eraman dute Ana Diez eta Angel Amigok. Galindezen historiari legenda gailentzen ari zaionean, ongi legoke Espainiako Gerran desagertuak...

Argitu gabe jarraitzen du 1976ko langile sarraskiak

2006-02-26

Daniel Udalaitz

Grebaren bidez lan hitzarmeneko eskubideak aldarrikatzen ari zirela bost langile hil eta beste hainbat zauritu zituzten orain dela hogeita hamar urte Gasteizen, eta sarraski haren egile materialak (polizia) eta erantzule politikoak (denen buruan Manuel Fraga Iribarne) ez dituzte oraindik epaitu eta are gutxiago zigortu. Martxoaren 3ko Elkartea ari da lanean poliziaren sarraski haren biktimak izan zirenen defentsan.

Joseba Intxausti: «Mirari bat da garai batetik hona Euskal Herrian gertatu dena»

ren 7an ere, Bilbon, Mendebalde Kultura Alkartearen jardunaldien barruan. Adiskide bat izango du ondoan, omen egiten. Guri elkarrizketan lagundu digun lagun bera, Paulo Agirrebaltzategi.Ohorezko euskaltzain izendatu zintuzten iaz eta orain, berriz, omen egingo dizu Mendebalde Kultura Alkarteak. Ze...

Miguel Castells: «Ahal nuen guztia eta gehiago eman dut errepresioaren kontrako abokatu lanean»

Miguel Castells Artetxek 1956tik gaur arte abokatu lan asko eta ezberdinak egin dituen arren, gure gatazka politikoaren auzietan lortu du fama. Horietako batzuen arrastoa berak edo bera tartean zela idatzitako liburuetatik segi dezakegu. El proceso de Euskadi en Burgos -Pako Letamendia "Ortzi"rekin bikotean Pierre Celhay ezizena erabiliz- plazaratu zuen Ruedo Ibérico mitiko hartan 1971n, Consejos de Guerra en España, Fascismo contra Euskadi 1976an -berriro seudonimoz-, Los procesos políticos 1977an, El mejor defensor el pueblo (¨Qué pasa en Euskadi?)1978an, Radiografía de un modelo represivo 1982an eta 1997an -Itsasondoko (Gipuzkoa) Mikel Otegiren epaiketaren ondoren, Eva Forestek egindako elkarrizketa luzea- Proceso al jurado. Conversaciones con Miguel Castells.

Martin Ugalde. Bidaia emankorraren amaiera

1921ean jaio zen Martin Ugalde Andoainen eta 2004ko urriaren 4an hil zen, Zarautzen eta Orion Kilometroetan milaka lagun euskaltzale bildu eta hurrengo goizaldean. Urte asko zeramatzan Ugaldek Hondarribian bizitzen, baina 82 urteko bizitza luzean egin zuen salto bakarra ez zen izan Andoaindik Hondarribirakoa. Kazetaritzan, literaturan eta politikagintzan uzta oparoa eman zuen euskaltzale amorratua 36ko Gerrak 15 urterekin harrapatu zuen. Eta alde egin behar izan zuen. Frantziatik bueltan 1947. urtean Venezuelara abiatu zen familiarekin elkartzeko asmotan. Hemengoa utzi eta han bizitza berria hasi zuen, eta 48 urte zituela, hango bizitza utzi eta hemengoa abiatu zuen, urriaren 4an ahitu zitzaion arte.

Franco garaiko festa haiek...

2004-08-01

Garai bateko festak erlijio ospakizunei egungoak baino lotuagoak eta mugatuagoak bazeuden ere, orduan ere izaten ziren ekitaldiak eta ospakizunak haur, gazte eta helduentzat. Francoren diktaduraren garaiko festak ziren. "Hiru egun jarraian jai izaten genuen. æSabado inglesÆ eta horrelako ezer ez...
Multimedia

2013-05-10  |  Frankismoa

Frankismoaren itzal luzea Espainian

Grup de Periodistes Ramon Barnils eta Mèdia.cat hedabideen behatoki kritikoak 2012an, hedabide ohikoetan gutxi edo batere agertu ez diren gaiak jorratu dituzte. Gai hauetako bat da: Francoren ministro izandako bederatzi pertsonen ibilbidea azaltzen duen bideoa. Azken 30 urteotan kargu...

2013-04-26  |  Frankismoa

Zerutik sua dator

Espainiako Gerra Zibilean Bizkaiak jasan zituen bonbardaketa ugariei eta haien ondorioei buruzko dokumentala. Esperientzia hura bizi izan zuten pertsonen lekukotzak jasotzen dira. Iturria: eitb.tv

2012-01-31  |  Frankismoa

Frankismoaren biktimei Gipuzkoako Aldundiak egindako omenaldia

Gipuzkoako Aldundiak frankismoaren biktimei iazko abenduaren 14an eskeini zien omenaldia osorik. Malko haiei esker, orain itsasoa gara izenburupean, Gipuzkoako Batzar Nagusietan egin zen ekitaldia. Bertan Pako Etxebarria Aranzadi elkarteko kideak, Josu Chueca historialariak, Eñaut...
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys