Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Haustura hidraulikoaren emaitzak justifikatzen al du inbertsioa?

2013-05-17

Unai Brea

Haustura hidraulikoaren hondamena txostena aurkeztu zuen ostegunean Madrilen Ekologistak Martxan taldeak. Teknika horrek sor ditzakeen kutsadura arazoez eta bestelako zenbait kaltez oso aipamen xumea egiten da txostenean.

Frackingari ezetz esatea garesti ipini nahi dute Europak eta Kanadak

2013-05-15

Unai Brea

Ekonomia eta Merkataritza Hitzarmen Osoa (CETA) deritzona prestatzen ari dira Europar Batasuna eta Kanada. Akordio horrek zaildu egin dezake haustura hidraulikoari debekua ezartzea Europan.

Energi ereduari buruz eztabaidatuko dute bihartik aurrera Gasteizen

2013-05-07

Unai Brea

Bihartik hasita eta larunbatera arte Energia Jardunaldiak egingo dituzte Gasteizen. Hitzaldi, mahai-inguru eta dokumentalen bidez, gaur egungo energi ereduaz eztabaidatu eta etorkizunerako bestelako bideak proposatu nahi dituzte jardunaldietako antolatzaileek.

Europaren lurreko aztarna ekologikoa mozteko ordua

2013-04-17

Ian Fitzpatrick

Lurra ez da mugarik gabeko hornitzailea, iturria lehortzen ari gara eta okerragoa dena, ez dakigu zenbateko abiaduran, kalkuluak gardenak ez direlako. Ian Fitzpatrick ingurumen arloan lan egiten duen antropologoak New Internationalisten idatzi duenez, landa-lurren arpilatzea eteteko moduak badira ordea.

Sinesgarria da Kantabriak frackingari ezarritako debekua?

2013-04-17

Unai Brea

Kantabriako Legebiltzarrak aho batez onartu du haustura hidraulikoa debekatzen duen legedia. Albistea harrigarria da, “aho batez” horren barruan PP dagoelako, orobat teknika horren aldeko agertu dena.

Haustura hidraulikoaren arriskuak ezkutatu zituen Arabako Foru Aldundiak

2013-03-21

Unai Brea

Gasteizko SER irratiko Iker Armentia kazetariak bere blogean jakinarazi du Arabako Foru Aldundiak ezkutatu egin zituela frackingaren arriskuez ohartarazten zuten txosten bi.

Frackingaz zure iritzia jakin nahi du Europar Batzordeak, gogoak ematen diona egin aurretik

2013-03-12

Unai Brea

Bageneramatzan aste batzuk frackingaz hitz egin gabe, baina azken orduetan albiste bi suertatu dira, ezohiko isiltasun hori hausten lagunduko digutenak. Bata etxekoa da: EHNE sindikatuak eskaria erregistratu du Eusko Jaurlaritzan, EAEko lurraldean haustura hidraulikoa debekatu dadin. Eskari horren zergatiak EHNEk berak esplikatuko dizkizu hemen. Ez dugu guk horiek errepikatzen denbora alferrik galduko, dagoeneko mila aldiz errepikatu diren arrazoiak dira eta.

Frackingaren aurkako ekimen legegilea eztabaidatu gabe arbuiatzea salatu du Fracking Ez Arabak

2013-02-28

Martin Vicioso

EAJk eta PPk asteartean frackingaren kontrako Herri Ekimen Legegilea (HEL) atzera botatzean izandako jarrera salatu du Fracking Ez Arabak komunikatu batean. Ekimena lehen fasean arbuiatu dute, hau da, Legebiltzarrean eztabaidatu aurretik. Hasiera batean, EH Bilduk bakarrik bozkatu zuen alde, eta behin helegitea aurkeztuta PSE-EE gehitu zitzaion.

Lehertuko den hurrengo burbuila frackinga ote da?

2013-02-25

Unai Brea

Joan den astean AEBetan argitara eman diren txosten biren arabera, frackingaren zabalkundeak burbuila bat –eta haren eztanda– eragin dezake datozen urteetan. Frackingaz hitz egitean hedabideen arreta, batez ere, teknika horrek sortzen dituen kutsadura arazoei zuzendu zaie, baina “badago are mehatxu larriagoa”, dio Steve Horn kazetariak www.policyimic.com webgunean: “Frackingaren industriak pikutara bidal lezake munduko ekonomia”.

Momentu egokiaren zain?

2013-02-17

Unai Brea

Frackinga egunerokotasunaren lehen lerrora itzuli da asteotan. Eusko Jaurlaritzak adierazi du, sailburu biren ahotik, momentuz baztertu egingo duela gas ez-konbentzionala ustiatzeko teknika hori. Bitartean, Gasteizko Legebiltzarrak ingurune babestuetan frackinga debekatzeko lege bat eztabaidatuko du, baina ez du onartu Fracking Ez Araba plataformak aurkeztutako herri ekimen legegilea, debekua EAEko lurralde osorako izateko helburua duena.

Madrilgo Gorteek ez dute frackinga debekatuko… PSOEk hala nahi zuen arren

2013-02-15

Unai Brea

Madrilgo Diputatuen Kongresuak, atzo egindako saioan, ez zuen onartu frackinga debekatzeko Izquierda Plural taldeak aurkeztutako ekimena, PPk, UPyDk eta CiUk aurka bozkatuta. EAJ, UPN eta FAC abstenitu egin ziren, eta PSOEk eta Amaiurrek, berriz, ekimenaren alde bozkatu zuten.

Babestutako naturguneetan frackinga debekatzeaz eztabaidatuko du Eusko Legebiltzarrak

2013-02-08

Unai Brea

Gasteizko Legebiltzarrak aintzat hartu du bestutako inguruneetan frackinga debekatu dadin Arabako Batzar Nagusiek egindako lege proposamena, EAJ eta EH Bilduren aldeko botoekin.

Eusko Legebiltzarreko Mahaiak ez du onartu frackinga debekatzeko herri ekimen legegilea

2013-02-05

Unai Brea

Gasteizko Legebiltzarreko Mahaiak ez du onartu joan den ostegunean Fracking Ez Araba plataformak aurkeztutako herri ekimen legegilea. Ekimenaren helburua zen frackinga eta, oro har, hidrokarburo ez-konbentzionalen ustiaketa debekatzeko lege bat egitea.

Jaurlaritzak ez du frackinga aplikatuko, jasangarria dela demostratu ezean

2013-02-01

ARGIA

Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen eta Lehiakortasun sailburuak adierazi du ez dagoela gasa ateratzeko fracking teknika aplikatzeko prest, ez behintzat ingurumena errespetatzen duela demostratu arte.

Ana Oregi, Ingurumen sailburua: “Ez da momentua proiektu faraonikoak egiteko”

2013-01-30

Urko Apaolaza

Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu berriak lehen elkarrizketa eskaini du Euskadi Irratian. Oregik jakinarazi duenez, aurki Espainiako Sustapen ministerioarekin bilera izango dute eta mahai gainean bi atal nagusi jarriko dituzte: batetik AHTa, eta bestetik aireportuen gaia.

Mikel Otero (Fracking Ez): "PSEk frackinga baimendu du"

Lakuako Gobernuak “Saia” izeneko eremurako ikerketa baimena eman zuen atzo. Frackinga eraiki nahi duten enpresa berdinek eskatu dute baimena eta ez dituzte ikerketaren asmoak plazaratu. Fracking Ez Araba plataformak Info Zazpi irratian azaldu du “Gobernua aldatu aurretik PSEk azken minutuan egin nahi duen gauza dela, frackinga baimentzea”.

Frackinga: gezurrak eta lobbyak

2012-11-28

Unai Brea

Klima aldaketaren ondorioak gero eta agerikoagoak eta mehatxuak gero eta larriagoak diren honetan, hidrokarburoen industriak tematuta jarraitzen du: paradigma aldatzeaz pentsatzen hasteko baino, erregai fosilen belakia azken tantaraino estutzeko unea da.

Gobernu berriari begira

2012-11-25

Mikel Otero

Gasteizen frackingaren aurkako azken manifestazioaren oihuen oihartzunak itzali gabe daude. Araba eta inguruko biztanleek argi eta ozen erakutsi zuten haustura hidraulikoaren aurkako jarrera. Adin, kolore eta pentsamolde desberdinetako jendearen aho bateko mezu zuzena entzun zen: fracking ez, ez...

Estatu bakoitzak erabakiko du frackinga baimendu ala ez

Europako Parlamentuak atzera bota du gasa ateratzeko fracking sistema ardatz duten proiektuei bi urteko moratoria ezartzeko proposamena, eta estatu bakoitzaren esku utzi du norberaren mugen barruan proiektu horiek baimendu ala ez erabakitzea, arretaz jokatzeko eskatu dien arren. Eusko Jaurlaritzak (PSE-EEk) frackingaren aldeko apustua egin duen bitartean, PSOEko europarlamentari Josefa Andresek moratoria eskatu du, frackingak bermerik ez duelako eskaintzen, ez zientifikoki, ezta ingurunearen errespetuari dagokionez ere.

Frackingak akuifero ugari mehatxatzen ditu Espainian, Ekologistak Martxanek salatu duenez

Gasa lurzorutik erauzteko teknikak (haustura hidraulikoak edo frackingak) Espainiako Estatuan dituen ondorioei buruzko txostena (pdf) plazaratu du Ekologistak Martxan taldeak. Dioenez, teknika horren bideragarritasuna ikertzeko eskatu edo eman diren baimenen ia %80k, akuifero ezagunen gainean dauden lekuei eragiten diete.

Frackingaren aurkako mendi martxak mila lagun bildu ditu Gorbeian

Frackingaren aurkako Arabako eta Bizkaiko plataformek eta mendi federazioak deitutako mendi martxak ehunka lagun bildu zituen atzo Gorbeiako tontorrean. Araban, gas naturala lur azpitik hausketa hidraulikoaren edo frackingaren bitartez ateratzeko hainbat enpresak eta Jaurlaritzak agertu duten asmoaren kontra agertu ziren parte hartzaileak.

Frackinga: AEBetako enpresen nahietara egokitutako plana

2012-07-28

Unai Brea

  2006an hasi ziren SHESA, EAEko hidrokarburoen enpresa publikoa, eta Heyco eta Cambria estatubatuarrak Araban gas naturala ustiatzeko plana diseinatzen. 2005ean George Bushen administrazioak gas ez-konbentzional ustiapenak zenbait ingurumen araudi betetzeaz salbuetsi zituenean, frackinga negozio handi bihurtu zen AEBetan. Hemen antzeko baldintzak lortzen ahalegindu dira Heyco eta Cambria, hiru enpresen arteko bileren aktetan ikus daitekeenez.

Araban 'fracking gasa' ustiatzeak zein ondorio izango lituzkeen aztertzeko eskatu du Legebiltzarrak

Arbel-gasa edo fracking gasa ustiatzen hasi aurretik ingurumenean zein eragin izango lukeen aztertzeko eskatu dio Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari. Ezker Batuak aurkeztu zuen proposamena eta PSE-EEk ez beste alderdi guztiek babestu dute: PP, EAJ, Aralar, EA eta UPyDk.

Arbel-gasa erauztearen eragina aztertuko dutela agindu du Arabako Ingurumen diputatuak

Araban arbel-gasa ateratzeko Eusko Jaurlaritzak duen asmoa dela-eta, proiektuari buruzko ikerketa agindu du Arabako Ingurumen diputatu Marta Ruizek. Fracking deituriko sistemak harria puskatzen du gas ez-konbentzionala edo arbel-gasa lortzeko, eta ingurumenean kalteak eragiten dituela frogatu da beste hainbat lekutan, Argian argitaraturiko erreportajean irakur daitekeenez.

CCOOk arbel gasa ez erauzteko eskatu du

CCOO sindikatuak arbel gasa erauzteko haustura hidraulikoaren sistema aztertu du eta atzo kaleratu zuen ondorioen txostena (PDF). Jesus Uzkudun sindikatuko Ingurumen eta Lan Segurtasun idazkaritza arduradunak adierazi zuen Araban arbel gasa erauzteko erabiltzen ari diren haustura hidraulikoaren sistema, "fracking" sistema gisa ezagunagoa, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan erabiltzeko asmotan direla.

Araban arbel-gasa ateratzeko hirugarren zuloari alegazioak jarri dizkiote, behar adina ikerketarik egin ez delakoan

Fracking Ez Araba plataformak Espainiako Ingurumen Ministerioaren menpe dagoen Klima Aldaketaren idazkariaren aurrean 653 alegazio aurkeztu ditu, Araban arbel-gasa ateratzeko zulo baten baimena ingurumen inpaktuari buruzko behar besteko ikerketarik egin gabe emateko erabakiaren aurka. Plataformako kideen helburua da Eusko Jaurlaritzak egin nahi dituen zundaketen arriskuez ohartaraztea.

Arbel-gasa: Energiaren azken "pagotxa"

2011-12-17

Unai Brea

Energia-krisiaren eztanda ahalik eta gehien atzeratu nahian, hidrokarburoen industria etengabe ari da erregai fosilen iturri berriak bilatzen. Horietako bat da arbel-gasa edo eskisto-gasa. Eusko Jaurlaritzak esan duenez, EAEk hortik lortu lezake energia-burujabetasuna datozen hamarkadetan. AEBetako esperientziak erakutsi du, ordea, gas mota hori ateratzeko erabiltzen den teknikak, hausketa hidraulikoak, kalte ugari egiten diola ingurumenari.

‘Fracking’ gasa dator, erregai fosil zikin eta suntsitzailea

Komunikabide handi batzuek saldu dutenez, teknologia berriei esker orain arte baino gas natural askoz gehiago edukiko dugu erregai. “Iraultza isila” ei dakar. Aldiz, gas “berri” hori idokitzen ari diren lekuetan ikasi dute gas berria eskuratzea ez dela batere merkea, ez garbia... eta ez isila. Liskarrak eragingo ditu gure inguruan laster.
INFORMAZIO OROKORRA

Haustura hidraulikoa (ingelesez hydraulic fracturing edo fracking izenez ezaguna) presio handiko fluido baten bidez harri-geruzak hausteko prozesua da. Oro har, petrolioa, gas naturala edo beste substantzia batzuk lurzorutik erauzteko sortutako prozesua da. Haustura-lan bakoitzean, putzu bat zulatzen da erreserbak dituzten harri-formazioetan. Presio handiko fluidoa injektatzeak zartadura berriak sortzen ditu harkaitzean, erregai fosilen erauzte-tasak handituz. Hausturen zabalera mantentzeko, habetzaile bat sartzen da fluidoan, hau da, hausturak ixtea galaraziko duen elementu bat: harea, zeramika-zatiak, edo beste zenbait partikula.

Haustura hidraulikoak kezka eragin du munduan, jardunbide horrek lurpeko eta lur gaineko urak kutsatu ahal dituenez ingurumenaren, osasunaren eta segurtasunaren gainean eragin potentzial handia duelako, eta zenbait herrialdetan bertan behera utzi da edo debekatu egin da.

Iturria: Wikipedia.

Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys