Gasteizen edonork identifikatu dezake Andra Mari Zuriaren plazan dagoen monumentua. Bonapartistek orain 200 urte galdutako bataila oroitzen du. Nahitaezko irudia gidaliburu turistikoetan. Kale-izendegian ere presentzia nabaria duen jazoera da eta, hala ere, gasteiztarrek ez dute ondo ezagutzen. Nazioartean, ordea, Gasteiz Europako mapan kokatu zuen.
Joseba Agirreazkuenaga::euskal herritarren burujabetza
Saiakera. Alberdania, 2012
1812ko Cadizeko konstituzioak nazio bakarra aldarrikatzen zuen espainiar erresumako lurralde guztientzako. Euskal Herri osoa frantziar inperioren zati zen bitartean, penintsulako beste puntan erabakitzen ari zenak berebiziko garrantzia zuen euskaldunontzat, eta bi jarrera nabarmendu ziren gurean: konstituzioarekin baldintzarik gabe bat egiten zutenak eta euskal lurraldeen izaera foralarekin uztartu nahi zutenak. Izan ere, euskal foruak antzinako askatasunaren inspiraziotzat zituen konstituzioak.
Joseba Tapiak Eta tira eta tunba diskoan Bigarren Gerra Karlistako bertsoak musikatu ditu. Ganbaran aspaldi ahaztuta zeuden koplak dira: “XIX. mendeko gertakari garrantzitsuenetakoaren lekukotza ezinbestekoa”, trikitilariaren esanetan.
Juan Madariaga irakasleak euskararen inguruan historian izan diren eztabaidak aztertu ditu liburu batean. 2005ean publikatu zuen ingelesez Anthology of Apologists and Detractors of the Basque Language lana eta iaz gazteleratu zuen. Lagunduko al digu gaur egun euskarari buruz dauden hainbat jarrera ulertzen?
Konstituzioa eta nazioa, horra politikagintza berriko bi kontzeptu ardatz. Eta gurean, 1918. urteaz geroztik, Estatutua eta autonomia. 1852an, Pedro Egaña eta Blas Lopez politikari eta legelariek, espainiar konstituzionalismoaren baitan, mendebaldeko hiru euskal herrialdeetako euskaldunen berezko...
Eusko-katalanismoaz Gregorio Balparda bilbotar politikariak Errores del nacionalismo vasco (1918) idatzi zuen, mugimendu politiko egituratua gorpuzturik zelakoan. Liburuko atal baten izenburua aski adierazgarria dugu: Del bizcaitarrismo fenicio al catalanista y judaico. Bere helburua: autonomia...
Berastegiko Elutsenea etxean jaio zen Muñagorri, 1794an. Bere aita eta aitona bezala, bera ere izkribaua zen, 1838an bere proklamia bota zuen arte. Honez gain, errentan hartuta zituen Berastegi, Elduaien, Areso eta Eratsungo burdinola hauek: Ameraun, Ollokiegi, Plazaola, Urto eta Zumarrista....
Izenburuan aipatzen den definizioa, ez da nik asmatua, XIX. mendean barrena pentsatua eta adierazia baizik: R. Ford bidaiari ingelesak 1830ean aipatu zuen lehendabizi, eta ondoren Becerro de Bengoa arabarrak, 1876an, foruen oinarrizko administrazio publikoaren aurkako legearen eztabaida giroan,...
Kulturaren itsasoa zabala da, zabala eta anitza. Baina historia beti erabili izan da norbere intereserako, arma garrantzitsuegia da zientzia hau. Emakumeak kulturaren itsaso horretan izan duen partehartzea, interesatuen enbatak estali izan du. Oraingo historialarien zeregina da laino ilun horiek haize freskoz uxatu eta emakume hauen historia azaltzea. Hemen adibide batzuk ipiniko ditugu, baina adibideak ez dira salbuespen izaten, ur tanta batzuk itsaso zabalean baizik.
Tafallako karriketan barna paseoan, jai nagusien osteko isiltasunaren babesean eta denboraren zurrunbiloan bidaiari, badirudi oraindik senti daitekeela Lau Izkinetan bilduriko hainbat gazteren haserrearen oihartzuna edo Errekoletak Komentuaren parean labana baten sastada, 1847.eko urtarrilaren 12, 13 eta 14 egun urdurietan hiri osoko erraiak lehertu zirenean "odol zergaren" kontra.
Iruñean, San Frantzisko plazako etxean hartu gaitu Antoñanak. «Ordena eta txukunkeria irudimenik ez duen jendearen kontuak dira» esanda sartu gaitu bere liburutegian.Argazkien eran oroimenean geratu zaizkion gerrako irudiak erakutsi dizkigu. Sekretario zen garaiko istorioak grazia handiz kontatu ditu. Eta literatura bere modura irakurri digu.Ahobizarrik gabea eta bere idealekin koherentea iruditu zaigu, dudarik gabe. Felipe Borboikoari eskua emateko ere kontzientzia eta txapela eranzten ez dituena.
Gamazo Espainiako Ogasun ministroak prestatutako zerga-sistemaren aldaketak hautsak harrotu zituen Nafarroan 1893. urtean. Foruen aurkako neurria zela-eta, herritarrak zein erakundeak altxatu ziren. Gamazadaren (altxamenduaren) ondoren, foruen aldeko monumentua eraikitzen hasi ziren Iruñean eta 1903. urtean amaitu. Aurten dira 100 urte.
Ehun urte beteko dira datorren azaroaren 25ean Sabino Arana Goiri hil zela. Espainiako historiografiak gogor kritikatua, euskal nazionalismotik ere ez omen du merezitako errekonozimendua jaso. Arana bere testuinguru historikoan kokatuta aztertu nahi izan dugu mahai-inguru honetan, bere garaiko gizon gisa, hainbestetan egotzi dizkioten muturreko jarrera arrazista edo integristen atzean zer dagoen aztertu nahian. Berak Euskal Herriarentzat amestutako planteamenduaz ere jardun dugu, helburu horiek lortzeko bideaz, eta bere azken urteetako ustezko eboluzio espainolistaz. Heriotz goiztiarraren ondoren, berak zabaldutako bideak izan zuen jarraipena ere izan dugu hizpide.
Jose Antonio Muñagorri Otegi Berastegin jaio zen 1794an, eta Eratsungo lurretan (Pilotasoro deitu lekuan) hil zuten 1841ean. Berastegiko errege-eskribau izan zen. Gainera inguruko burdinolak ustiatzen zituen. Plazaola, Ameraun, Ollokiegi, Urto eta Zumarrestako olak ustiatu zituen....