Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Fiskalitatea errotik aldatzeko eskatu du ELAk

2013-03-05

Martin Vicioso

Hego Euskal Herriko ogasunek 6.500 milioi euro gehiago bilduko lituzkete Europar Batasuneko bataz besteko presio fiskalarekin. Hori adierazi du ELAko idazkari nagusi Adolfo "Txiki" Muñozek fiskalitatearen harira egindako agerpenean. Sindikatuaren arabera, politika fiskala “errotik” aldatu beharra dago iruzurrarekin amaitzeko.

Athletic-ek pribilegio fiskalak al ditu?

2013-02-17

Juan Mari Arregi

El Correo Español egunkariaren arabera “Athletic-eko jokalariek dagokien PFEZaren erdia ordaintzen dute”. Egunkariak azaldu duenez, 300.000 eta 3 milioi euro arteko soldatak jasotzen dituzte. 300.000 euro irabazten dituena finantza zuzendaria balitz, urtero 124.086 euro...

Osasunean eta Hezkuntzan murrizketak aurreratu ditu EAEko Ogasun Sailburuak

Kontuak koadratzeko Osasuna eta Hezkuntza ere kaltetuta aterako dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Hori ondoriozta daiteke Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun Sailburuak joan den ostiralean Legebiltzarreko Ogasun eta Aurrekontuen Batzordean egindako adierazpenetatik.

PPko diputatu ohi batek baieztatu du buruzagiek gainsoldatak kobratzen zituztela eskudirutan

2013-01-21

ARGIA

Jorge Trías Sagnier PPko diputatu ohiak azaldu du nola ordaintzen zitzaizkien alderdiko buruzagiei 10.000 euroraino iristen ziren gainsoldatak eskudirutan, gaur El Paísen argitaratu den artikulu batean.

Ogasun propioa sortzeko lehen pausoak Katalunian

2013-01-09

Urko Apaolaza

Kataluniako Generalitateak dekretua onartu zuen atzo Ekonomia saila birmoldatzeko. Sailaren barruan Ogasun Idazkaritza sortu du, Kataluniako Zerga Agentzia garatzeko helburuz. Francesc Homs sailburuaren esanetan, lanean ari dira 2014 urterako “dena prest” izateko.

Nazioarteko Diru Funtsak onartu du murrizketak egiteko aurreikuspenetan huts egin duela

2013-01-07

Josu Urtubia

Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) berak onartu du: murrizketa politikak eskatzerako orduan, gutxietsi egin dituzte neurri horiek langabezian eta kontsumoaren jaitsieran izango zuten eragina.

Lurpeko ekonomiak EAEko BPGren %17ko bolumena eduki dezake

Lurpeko ekonomia EAEko BPGren %17ren ingurukoa izan daitekeela uste du Roberto Velasco EHUko Ekonomia Aplikatuko katedradunak El País egunkariari eskaini dion elkarrizketan nabarmendu duenez.

Fiskalitatea, kirolariak eta asmakizuna

Jakina da kirolari gehienek euren aberria era sutsuan maite dutela eta edozer gauza egiteko prest daudela euren lurraldea salbatzeko, edo gutxienez, zergak ordaindu behar dituzten unera arte. Horiek horrela, honen aurrean egoera ezberdinak daude. Lehenengoa, enpresa bat sortu eta pertsona...
AEB

‘Amildegi Fiskala’ saihesteko plana onartu du AEBetako Ordezkarien Ganberak

2013-01-02

Josu Urtubia

AEBetako Ordezkarien Ganberak ‘Amildegi fiskala’ saihesteko legea onartu du. Aurrez Senatuak onartu zuen legeak, aberatsenei edo gehien irabazten dutenei zergak igotzeko bidea zabalduko du. Neurriak ekarriko du erdi mailako irabaziak dituztenei igoerarik ez egitea eta langabeziari aurre egiteko laguntzak bermatzea.

Bruselak iruzurgile handien zerrendak publikatzea legez kanpokotzat jo dezake

2012-12-19

Josu Urtubia

Cristobal Montoro Espainiako Ekonomia ministroak iruzurgile handien zerrenda publiko egitea nahi du. Hori dela eta Ogasuneko zerbitzu juridikoak lanean jarri ditu, Zergen Lege Orokorra berritzeko. Batez ere 95. artikulua nahi dute berritu, zergen inguruko datuak “ezkutukoak” direla dioena. Ministroak badaki kasu honetan iritzi publikoa bere alde duela.

Fortuna Handien Zerga indarrean jarri dute Gipuzkoan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Fortuna Handien Gaineko Zerga onartu zuten atzo Batzar Nagusietan Bilduren, Aralarren eta PSE-EEren aldeko botoekin. EAJk eta PPk kontrako botoa eman zuten. Miloi bat euro baino gehiagoko ondasunak dituzten gipuzkoarrek ordaindu beharko dute zerga berria urtarriletik aurrera.

Espainiako Gobernuaren amnistia fiskalak aurreikusitakoaren erdia bildu du

2012-12-04

ARGIA

Espainiako Gobernuak joan den martxoan onartu zuen amnistia fiskala azaroaren 30ean bukatu berri da. Neurri horrekin, Gobernuak 2.500 milioi euro biltzea espero zuen, baina 1.200 bildu ditu denera. Amnistiaren bidez, diru beltza azaleratzeko aukera eman du Gobernuak, %10eko zerga ordainduta. Oposizio guztiak gogor kritikatu zuen neurria hasieratik, iruzurgileak saritzen dituelakoan.

45 milioi ondasunetan Arabako "opor fiskal"-en zorra kitatzeko

2012-12-04

Josu Urtubia

1993-1994 bitartean Araban kokatzeagatik hainbat enpresak diru laguntza jaso zuten, "opor fiskal" gisa ezaguna dena. Europako erakundeek laguntza hori legez kanpokotzat jo ostean, enpresa batzuk jasotako dirua itzultzeko mekanismoak aztertzen ari dira. Batzuek, itzulketa dirutan egin beharrean ondasunak emanez egin nahi dutela adierazi du Javier de Andrés Arabako ahaldun nagusiak.

Fortuna Handien Zerga dela-eta, ezkerra eta eskuina bi bandotan Gipuzkoan

2012-10-31

Gorka Bereziartua

Aberastasunaren eta Fortuna Handien gaineko Zerga jarri ahalko dute 2013an Gipuzkoan, Bilduren eta PSE-EEren aldeko botoekin. Astelehenean ados jarri ziren bi indarrak; eta atzo berriz, EAJren eta PPren kritikak jaso zituzten, Bizkaiko eta Arabako Foru Aldundien bitartez. Joan den astean ere zatiketa berdina (Bildu eta PSE alde batean, EAJ eta PP bestean) eszenifikatu zuten Finantzen Euskal Kontseiluan.

Tobin ez da Botín

2012-10-21

Juan Mari Arregi

Tobin tasa berriz ere egunkarietan. Gobernuek, Tobin tasa edo Finantza Transakzioen Tasa (FTT) ezarriko dutela eta krisia arintzeko erabiliko dutela sinetsarazi nahi digute. Nazioarteko goi-bileretan aspalditik ari dira zerga horretaz hitz egiten, baina beti atzeratzen da ezarpena. Hala ere,...

Iaz baino 8,7 milioi euro gehiago lortuko da Gipuzkoan Ondasunen Gaineko Zergekin

Gipuzkoako Foru Aldundiak Aberastasunaren eta Fortuna Handien gaineko zerga berriarekin 44,64 milioi euro lortzea espero du atzo Helena Franco Gipuzkoako Ogasun eta Finantza Ahaldunak adierazi zuenez.

5.000 urte zorpean baina oraingoan barkamenik ez

“Barkatu gure zorrak, guk gure zordunei barkatzen dizkiegun bezala” errezatu dute bi mila urtez kristauek. Antzeko eskariak egin dituzte gainerako erlijioetan. David Graeber antropologo anarkistak dio zapaltzaileek beti jakin izan dutela tarteka zorrak barkatu behar zirela, zorpetuak matxinatu ez zitezen. Beti... neoliberalismoa heldu arte.

Gora diru beltzaren zuriketa!

2012-07-22

Juan Mari Arregi

Joan den astean, amnistia fiskalari heltzeko Espainiako Gobernuak emandako erraztasun gehiagoren berri izan dugu. Aberastasun handiak, bankariak eta enpresariak, eta oro har, paradisu fiskalak elikatzen dituztenak dira Espainiako Gobernuak onartu dituen lan, finantza eta gizarte erreformen...

Pribilegiatuenak zergapetu behar dira

2012-07-15

Juan Mari Arregi

"Ez dago beste irtenbiderik, ez dago murrizketa sozialak ezartzea beste erremediorik". Horrelaxe justifikatzen dute euren burua ohiko agintariek, izan sozialdemokratak, izan eskuinekoak. Aitzitik, inposatu diguten eta jasaten ari garen doikuntza soilaren, basatiaren eta antisozialaren...

Alemaniako eta Frantziako autoritateak Suitzako bankuetako bezeroak ikertzen ari dira

Alemaniako eta Frantziako zerga agintariek Suitzako UBS eta Credit Suisse banketxeetako bezeroen etxeak miatu dituzte, zergak desbideratzea eta diru zuritzearen akusaziopean.

Gure dirutik nork zenbat ostu du eta nora eraman?

Munduko Bankuak eta Nazioarteko Diru Funtsak duela gutxi arte herrialde txiroetako jendeak zukutzen zituzten zintzurretik estututa. Orain Europa da politika berdinen laborategia: estatuak argaldu, zor publikoa aitzakiatzat hartuta. Altermundialistek proposatzen dute erakunde publikoen zorrak auditatu eta bidezkoak ez direnak ez pagatzea.

Kataluniako zortzi herritarrek intsumisio fiskalari ekin diote

Kataluniako zortzi herritarrek urteko lehen hiruhilekoaren BEZari dagokion ordainketa egin zuten atzo Kataluniako Zerga Agentzian, eta Espainiar ogasunari ordaintzeari uko egin diotela jakinarazi zuten. Intsumisio fiskalaren bidea iazko azaroan ireki zuten Andreu Bartolomé eta Maria Casademunt enpresari gazteek, Espainiari zergak ez ordaintzea erabakita.

Arabako diputazioa ere, amnistia fiskalaren aurka

Espainiako Gobernuak iragarritako amnistia fiskala ez dutela aplikatuko adierazi zuen atzo Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak (PP), "bidegabea" litzatekeelako euren zerga-obligazioak betetzen dituzten herritarrekiko. Nafarroari dagokionez ere, litekeena da hura aplikatu ahal izateko UPNk gehiengorik ez izatea, sozialistak neurriaren aurka azaldu direlako. Bien bitartean, Miguel Ferre Espainiako Ogasun idazkariak auzitan jarri du foru aldundiek halako erabakia hartzeko eskumena ote duten.

Gipuzkoa eta Bizkaiko diputazioak, amnistia fiskalaren aurka

Espainiako Gobernuak iragarritako amnistia fiskalaren aurka azaldu dira Gipuzkoa eta Bizkaiko diputazioak. Araban ere gutxiengoan gobernatzen duen PPk ez du nahikoa babes neurria onartu ahal izateko. Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak (UPN), aldiz, adierazi du neurria nola aplikatu "aztertu beharra" dagoela.

Espainiako Gobernuak diru beltza zuritzeko aukera emango die iruzurgileei

Zerga iruzurra egin dutenei barkatu egingo die Espainiako Gobernuak. Nahi adina diru beltz zuritzeko aukera emango die. Trukean, amnistia fiskalaz baliatuko direnek legeztatu nahi duten ondasunen edo diruaren %10 ordaindu beharko diote ogasunari. Ez gehiago. Hasiera batean, neurri polemiko horrek ez die eragingo Hego Euskal Herriko lau ogasunei.

Herritarrek multinazionalek bezainbeste ordaintzen dute

2012-03-11

Daniel Udalaitz

Herritar batek Ogasunari zergetan ordaintzen diona, multinazionalek elkarteen zergarengatik ordaintzen dutenaren tankerakoa da. Areago, sozietatea zenbat eta handiagoa izan orduan eta gutxiago ordaintzen du: elkarte txikiek %20, eta multinazionalek, aldiz, %16,9.

Islandia eta Irlanda: Krisiaren aurrean bi eredu

2012-01-29

Griselda Piñero

Iturria: Vivir en deudocracia Islandia eta Irlandako krisi ekonomikoaren sustraiak molde batekoak dira, irtenbideak ordea oso desberdinak. Islandian herritarren erreboltak zorraren zati bat ez ordaintzea ekarri du eta Irlandan, aldiz, mobilizaziorik ez da izan apenas eta gobernuak EBk...

Sozietateen zerga eskastua

2011-10-02

Juan Mari Arregi

Patronalak ez du ezer entzun nahi politika fiskal berri baten bidez zergak igotzeaz. Eta hainbat arrazoi ematen ditu: “Ekaitz finantzario garaian, ez da une onena zergen igoeraz hitz egiteko, kontrakoa, jaisteko momentua da”. “Lehiakortasuna hobetzeko, ezin dira zergak...

Politika fiskala, gainditzeke dagoen irakasgaia

2011-09-18

Juan Mari Arregi

Opor garai ofizialaren ondoren, krisi ekonomiko finantzarioak gure ondoan segitzen du, bere ondorio pertsonal eta sozial dramatikoekin. Politikaren ordua da irtenbideak aurkitzeko, Merkatuen aginduetatik askatzeko eta ekintza bateratua bilatzeko; horrela, eszenatoki berriak imajinatu eta sortu ahalko dira; ekonomia hazteko, enplegua sortzeko eta aberastasuna justuago banatzeko ere.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys