Stephen Hawking fisikariak boikot akademikoa egingo dio Israeli, bertako presidente Shimon Peresen omenez egingo den ospakizunera joateko gonbidapena ukatuz. Gutun baten bidez eman du erabakiaren berri, Israelek palestinarrei emandako tratua gaitzetsi asmoz, The Guardianek argitaratu duenez.
2010etik orain gutxi arte CERNeko azeleragailuan bilioika talka gertatu direla argitara eman da Nature aldizkarian. Hala ere, 5.000 milioi baino ez dira erregistratu. Talka horietatik 60 petaokteto, hau da, 60.000 bilioi datu lortu dute, 80.000 ordenagailu eramangarritako diskoak...
Iaz, CERN erakundeak iragarri zuen argiaren abiadura baino azkarrago higitzen ziren neutrinoak aurkitu zituela, baina gerora frogatu zen ustezko aurkikuntzaren jatorria gaizki egindako neurketa besterik ez zela. Porrot haren ostean etorri zaigu Higgsen bosoia izan daitekeen partikularen...
CERN laborategiko zientzialariek Higgsen bosoia izan daitekeen partikula aurkitu dutela iragarri dute gaur goizean. 1960ko hamarkadan Peter Higgs fisikari britainiarrak esan zuen partikula elementalen artean beste guztien jatorria izango zen partikula bat existitu behar zela, eta bosoi deitu zion. Orain arte ez da frogatu halakorik zegoenik. Zientziaren argotean “Jaungoikoaren partikula” ere esaten zaio Higgsen bosoiari.
60ko hamarkadan, Peter Higgs fisikari britainiarrak esan zuen partikula elementalen artean beste guztien jatorria izango zen partikula bat existitu behar zela, eta bosoi deitu zion. Oraindik ez da frogatu halakorik dagoenik. Zientziaren argotean “Jaungoikoaren partikula” ere esaten...
Pasadena, AEB, 1960. “Ofey” izengoitiko margolariak masaje-etxe baterako enkargua egin eta margolana erosleari eraman zion. Baina masaje-etxeko jabea atxilotu zutela jakinarazi zioten. Koadroa atzera furgonetan sartu, eta, emazteari baimena eskatu ondoren, putetxez putetxe ibili zen...
Pasadena, AEB, 1960. “Ofey” izengoitiko margolariak masaje-etxe baterako enkargua egin eta margolana erosleari eraman zion. Baina masaje-etxeko jabea atxilotu zutela jakinarazi zioten. Koadroa atzera furgonetan sartu, eta, emazteari baimena eskatu ondoren, putetxez putetxe ibili zen artista bere lana saldu nahirik. “Ofey” izenordearen atzean Richard Feynman (1918-1988) zegoen, XX. mendeko fisikari nagusietakoa. Handik bost urtera, 1965ean, Fisikako Nobel Saria eman zioten.
Stephen Hawking gure garaiko fisikari teorikorik onenetakoa da, eta zalantzarik gabe, gure garaiko fisikari teoriko ezagun bakarra da. Sarkozy, Ratzinger eta, kasu baterako, Einstein ezagunak diren maila berean, esan nahi dut. Ez dakit noraino eragin duen horrek The grand designen (Diseinu...
“Ezin da argiak hutsean daukan abiadura baino azkarrago joan”, adierazi zuen Albert Einsteinek erlatibitatearen teoria plazaratu zuenean. Adierazpen hori lege bilakatu zen eta egungo fisikaren funtsetako bat da.
Berriki, baina, Suitzako CERN eta Italiako Grand Sasso laborategiek...
1911ko apirilaren 8an H. K. Onnes fisikari holandarrak frogatu zuen merkurioa asko hoztu ondoren elektroiak erresistentziarik gabe higitzen direl. Bestela esanda, super-eroankortasuna existitzen dela frogatu zuen.
Onnesek 4,2 kelvineraino (-267ºC) hoztu zuen merkurioa eta elektroiak...
1911ko apirilaren 8an H. K. Onnes fisikari holandarrak frogatu zuen merkurioa asko hoztu ondoren elektroiak erresistentziarik gabe higitzen direl. Bestela esanda, super-eroankortasuna existitzen dela frogatu zuen.
Azken 25 urteotan sona handia hartu du soken teoriak, baina orain arte ezin izan da haren froga esperimentalik lortu. Mike Duff-ek, Londresko Imperial College-ko fisikariak, bide bat aurkitu du froga hori lortzeko: lotura kuantikoak soken teoriak aurreikusten duen bezala gertatzen direla...
Zuhaitz edo bestelako landareen haziek hegal moduko bat izaten dute. Zuhaitzetik erortzean, helikoptero baten eran higitzen dira hazi horiek. Mugimendu horren fisika aztertu dute ikerlari batzuek, irudi nahiz ondorio interesgarriak lortuz.
Bizkaiko hautagaitza Suezia eta Hungariarekin lehiatuko da, neutroien iturri europarraren instalazioa ezartzeko; Europako ikerkuntzarako azpiegitura handienetarikoa izango litzateke. Azken deliberoa, zientifikoa baino politikoa, abenduan hartuko da Versallesen Europako.
Zulo beltz batek Lurra irentsi al dezake? Baietz uste dute Walter L. Wagner eta Luis Sancho zientzialariek. Errua LHC (ingelesez Large Hadron Collider) deritzon CERN Ikerketa Nuklearrerako Europako Kontseiluaren proiektu zientifiko batek omen du. Proiektuaren helburua masa nola sortzen den ezagutzea da edo beste modu batera esanda, unibertsoaren sorrerari buruz argibide gehiago lortzea. Baina badirudi benetako zuloa ez dela unibertsoan sortuko, CERN erakundeko partaide diren hainbat gobernuren kutxatan baizik.
Pedro Migel Etxenike EHUko Materia Kondentsatuaren Fisikako katedradun eta Donostia International Physics Centerreko buruak Espainiako ikerketa saria jaso du. Epaimahaiak fisikari nafarrak partikulen eta gainazalen arteko interakzioen ikerketan egindako ekarpena nabarmendu du.
Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkariak Albert Einstein zientzialaria omenduko du iraileko alean. Fisikari amerikarrak egindako hiru ekarpen garrantzitsuenak gogoratuko ditu 212. zenbakiak.
Espainiako Fisikaren eta Kimikaren Elkarteak urrezko domina emango dio gaur (11) Pedro Migel Etxenike Nafarroako fisikariari, hark egindako ibilbideagatik. Aipatu elkarteak urtero bereizten du zientzialari garrantzitsuren bat.
Lizarrako Irujo Etxeak Pedro Miguel Etxenike fisikariari eman dio Manuel Irujo Saria, euskararekiko duen konpromisoagatik eta zientzia eta kultura nazioartean zabaltzeagatik.
Jon Torner
jontorner@argia.com
"Science" aldizkariak 2002an zientziaren arloan izandako hamar gertaera garrantzitsuenen zerrenda ezagutarazi berri du. Aldizkaria kaleratzen duen Zientziaren Sustapenerako Elkarte Amerikarraren (AAAS) arabera, aurreneko postua "RNA txikiak" izeneko molekulen...
Biofisika Unitate berria inauguratu zuten atzo (22) EHUko Leioako campusean. Besteak beste, mintz biologikoak eta proteinen egitura ikertuko dituzte bertan. Unitate hau EHUren eta Espainiako Zientzia eta Teknologia Ministerioko Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiaren baitan egongo da.
- Pedro Miguel Etxenike EHUko fisika katedradun nafarrak jaso zuen atzo (15) 2002ko Zientzia eta Teknologiaren Iberdrola saria, Valladolideko Unibertsitatean egindako banaketa ekitaldian. Honela, 72.121 euro eskuratu ditu Etxenikek eta berak aukeratutako ikerketa taldeak 12.000 euroko beka...
- Donostiako Urrezko Domina jaso zuen Pedro Miguel Etxenike zientzialariak larunbatean (2) Donostiako Miramar Jauregian egindako ekitaldian. Bestalde, Juan Colmero fisikariari eman zioten egun berean Ikerkuntzaren Euskadi Saria. ("Euskaldunon Egunkaria", "Diario de...