Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Europar Batasunaren britaniartzea

Europa kontinenteko zenbait herrialdek susmopean eduki dituzte britainiarrak. Ez dugu ahaztu behar Charles de Gaulle jeneralak erdi-betatu egin zuela Britainia Handia Europar Batasuna (EB) lehen urratsak ematen hasi zenean. Hala ere, 1973an kidetu zen. Lehenengo urteak errazak izan ziren bi...

Radio Vitoriako kaleratzeen inguruko azalpenak emateko eskatu diote EiTBko zuzendariari

2013-05-23

Lide Hernando

Radio Vitoriako langileek igorritako mezu batean salatu zuten EiTBk 10 langile kaleratzeko asmoa zuela. Asteazkenean, konpainiak komunikatu bat igorri du datu horiek okerrak direla esanez. PPk, PSEk eta Bilduk Maite Iturbe EiTBko zuzendariari parlamentuan agertzeko eskatu diote, egoera argitzeko.

Gamesak Tuterako lantegia itxiko duela iragarri du

2013-05-21

Lide Hernando

394 langile kaleratzeko espedientea ireki dutela iragarri du Gamesa enpresako zuzendaritzak. Espediente honek Albaceteko, As Somozaseko (Galiza) eta Tuterako lantegien itxiera ekarriko du, sindikatuei iragarri dienez. Guztira, langileen %6a kaleratzea aurreikusten dute; Tuteran 71.

Nor da Christine Lagarde?

2013-05-19

Amaia Lasa Alegria

Sistema kapitalistaren barruan bi bide desberdin sortu ziren XX. gizaldian: 1930. urtean John Maynard Keynes ingeles ekonomialariaren aburuz, nazio bakoitzeko estatuek jokabide eraginkorra izan behar zuten beren herrietako ekonomian, lurralde bakoitzeko gobernuek beren merkatuei legeak eta...

Fagor taldeari laguntzeko 70 milioi euroko funtsa onartu du Mondragon korporazioak

2013-05-14

ARGIA

Mondragon Korporazioko kooperatibisten 650 ordezkarik urteko bilera egin zuten atzo, eta aurreikusi moduan, Berregituratze eta Enplegu Sozietariorako Fondoa (BESF) onartu zuten, alegia 70 milioi euroko funtsa sortzea, Fagor Etxetresnak taldeari laguntzeko.

Fagor Etxetresnak taldeari laguntzeko 70 milioi euroko funtsa sortzea bozkatuko du Mondragon korporazioak

2013-05-13

Jon Torner Zabala

Mondragon kooperatiba taldeko 650 bazkide konpromisariok batzar ororkorra egingo dute gaur. Fagor Etxetresnak taldeari laguntzeko 70 milioi euroko funtsa sortzeko zuzendaritzaren proposamena bozkatuko dute.

Die Linkeko burukideak greba orokor politikoa aldarri

Euskal Herrian egindako ibilaldiaren barruan, Aralarrek sortu berria duen Ezkerraberri fundazioak konbidatuta Donostiako Koldo Mitxelenan mintzatu da Florian Wilde Alemaniako Die Linke alderdi ezkertiarreko kidea. Areto bete samartu bati aritu zitzaion Wilde, aurkezpenak Inaki Irazabalbeitiak eginik. "Erresistentzia eraikitzen ekaitzaren begian: Alemaniako ezkerra eta Europako krisia" izan zituen hizpide, kazetari honi Aralarrekoen baino Sortuko jendeen diskurtsotik hurbilagoa iruditu zitzaion moduan.

Seigarren Errepublika aldarrikatu du Ezkerreko Fronteak Hollanderen urteurrenean

2013-05-06

Jon Torner Zabala

François Hollande Frantziako presidentearen urtebeteko agintaldiaren harira, Ezkerreko Fronteak salatu du beste eredu sozio-ekonomiko bat helburu lukeen aldaketa zantzurik ez dagoela. Jean Luc Mélenchon Ezkerreko Alderdiko buruak austeritate politika kritikatu eta Seigarren Errepublika aldarrikatu du.

Langile publikoen manifestazioak maiatzaren 11n, lanorduak luzatzearen kontra

2013-05-03

Jon Torner Zabala

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako langile publikoek manifestazioak egingo dituzten maiatzaren 11n hiru hiriburuetan. 35 orduko lanaldia luzatzeko erabakia atzera bota dezala eskatu diote ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek Eusko Jaurlaritzari.

Nafarroan osasun publiko duinaren aldeko elkarretaratzeak egingo dira

2013-05-03

Lide Hernando

Nafarroako osasun sistema publikoak dituen arazoak salatzeko protestaldiak antolatu ditu Nafarroako Osasun Plataformak herrialde osoan. Maiatzean eta ekainean zehar, asteazkenero elkarretaratzeak egingo dituzte osasun etxeen aurrean.

Bost eguneko greba hasi dute Gipuzkoako zaharren egoitzetako langileek

2013-04-30

Jon Torner Zabala

Gipuzkoako zaharren egoitzetako eta eguneko zentroetako langileek bost eguneko greba hasi dute astelehenean, “lan hitzarmen duinaren alde”.

Noiz da greba orokorrerako garaia?

2013-04-28

Juan Mari Arregi

Sindikatu abertzaleek eta mugimendu sozial ugarik jadanik erabaki dute Hego Euskal Herriko ekonomia eta enplegua hondoratzen ari diren politika ekonomiko kapitalisten kontrako greba orokorraren data: maiatzaren 30a. Ohikoa den legez, bai patronalak baita Gasteizko eta Iruñeko...

80ko hamarkada luzea

2013-04-28

Mikel Zurbano

Thatcheren heriotza bere agintaldia berrikusteko aitzakia izan da. Komunikabide nagusiek atzera begira jarrita bere jokabide politikoak argilunak izan zituela ohartarazi dute. Argien bilaketa metaforikoan hasi eta etsita utzi behar izan dut berehala. Pinochet eta Hegoafrikako apartheideko...

EHUk matrikula ordaindu ezin dutenentzako funtsa sortzeko asmoa du

2013-04-26

Lide Hernando

EHUko Gobernu Kontseiluak adierazi du funts ekonomiko bat sortu nahi duela bere aurrekontu planaren barruan. Krisiaren eraginez ikasleek matrikula ordaindu ezin duten kasuetan, bertatik ordaindu eta gastuak estali ahal izango dira.

Diputazioak Bilboko saskibaloi taldeari zorra barkatzea "eskandaluzkoa" da, oposizioaren arabera

2013-04-24

Jon Torner Zabala

Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak bazekien erabaki polemikoa dela, baina aurrera egin du: Uxue Bilbo Basket taldeari 5,2 milioi euro emango dizkio Diputazioak aurten.

Etxebizitza eskubidea bermatzeko neurriak eztabaidatu dituzte Nafarroako Parlamentuan

2013-04-23

Lide Hernando

Etxebizitza eskubidea bermatuko duten hainbat neurri bilduko dituen lege proposamena eztabaidatu eta tramitera onartu du Nafarroako Parlamentuak. Oposizioko alderdi guztiek aurkeztu dute proposamena PPNk izan ezik: PSNk, Bilduk, Aralar-NaBaik, Ezkerrak eta Geroa Baik.

Murrizketen kontura gutxi batzuk gero eta aberatsagoak direla salatu dute Baionan

Bizi! mugimendu altermundialistako 35 kidek protesta umoretsua egin zuten joan den larunbatean, Baionako Ferrari saltoki aurrean. Iaz auto marka horrek inoizko emaitza onenak lortu zituela-eta, krisia eta murrizketak baliatuz gutxiengo bat gero eta gehiago ari dela aberasten salatu zuten.

Etxegabetzeen kontra Andaluzian ezarritako neurri berdinak EAEn aplikatzeko eskatu dute

2013-04-22

Lide Hernando

EAEko Hipotekak Kaltetutako Plataformak (PAH) eta Stop Etxegabetzeak erakundeak Andaluziako Juntak hartutako neurrien antzekoak aplikatzeko eskatu diote larunbatean legebiltzarrari. Neurri hauek, besteak beste, hutsik dauden etxeen desjabetzea ahalbidetuko lukete.

Gallardo Taldeak hilaren 23an emango ditu Corrugadoseko kaleratze aginduak

2013-04-19

Lide Hernando

Gallardo taldeak, Azpeitiko Corrugados taldearen jabeak, hilaren 23an emango die langile guztien despeditze kolektiborako agindua (300 lagun baino gehiagorena) Lanbideko Zuzendaritza Nagusiari (LZN) eta Gizarte Segurantzari.
ELA

Zizurkilgo Huyck Wangner ez ixteko eskaera Alemaniara eraman dute langileek

2013-04-18

Jon Torner Zabala

Huyck Wangner enpresak Zizurkilen duen lantegiko (Perot ohiko) hemeretzi behargin eta ELA sindikatuko hiru ordezkari Alemaniara abiatu ziren atzo, jabeei fabrika itxi ez dezaten eskatzeko.

Nafarroako eragile sozialek sistema politikoa aldatu behar dela diote

2013-04-17

ARGIA

Aldaketa eskatzen duten nafarrak gero eta gehiago dira, Gobernuaren murrizketek eta CANeko eskandaluak eraginda. Baina eragile sozialen ustez  sistema politikoa bera da aldatu beharrekoa, herritarren partea hartzea lehenetsiko duen alternatiba sortzeko. Yolanda Barcina presidentearen kontrako zentsura mozioaren bezperan, Diario de Noticias-ek zenbait talde eta kolektiboren iritzia jaso du.

Corrugados Azpeitiako langileek manifestazioa deitu dute apirilaren 20rako

2013-04-11

Lide Hernando

Corrugados Azpeitia enpresako kideek manifestazioa deitu dute hilaren 20an, larunbata, Azpeitiko plazatik abiatuta. Enpresa batzordeko ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariak prentsaren aurrean agertu dira asteazkenean, “eskualdeko etorkizun industrialaren alde” borrokatuko dutela esanez, eta udalei, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari “langileen zein eskualdearen etorkizunaren aldeko lana egin dezaten” eskatuz.
ELA

"Esperimentu totalitarioari" aurre egiteko greba orokorraren premia nabarmendu du Muñozek

2013-04-04

Lide Hernando

Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak greba orokorra ezinbestekoa dela esan du hedabideetara igorritako artikulu batean, Greba orokorrerako arrazoiak izenburupean. “Soziala den guztia eraisteko erabakiei” erantzun ahal izateko beharrezkoa dela argudiatu du. Muñoz ez da iritsi greba deitzera, baina horretarako bidea prest utzi du.

Espainiako Kongresua "setiatu" nahi dute apirilaren 25ean

2013-04-03

ARGIA

¡En Pie! Plantaformak deialdi berria egin du Madrilen dagoen Espainiako Kongresua inguratzeko. Bere webgunean argitaraturiko Asedia el congreso (Kongresua setiatu) manifestuan, Gorteak desegitea eta trantsizio prozesu berri bati ekitea eskatu du plataformak.

Kaleratzeak Stop plataformak Sestaon duen bulegoa itxiko du laguntzarik jaso ezean

2013-04-02

Martin Vicioso

Diru falta dela eta, Kaleratzeak Stop Bizkaiak Sestaoko bulegoa ixtekotan da. Udaletxeak utzitako gela batean aritzen dira, eta udalak argindarra eta ura ordaintzen badu ere, ez dute internetek eta telefonoak eragindako gastuei aurre egiteko gaitasunik. Plataformaren bozeramaile Marta Uriarteren arabera, hilean 200 euroko laguntza bat nahikoa litzateke lanean jarraitu ahal izateko.

Troll ikastaroa antolatu dute Gernikako Astran: Ikastrolla

Trollak Interneten iskanbila bilatzen duten pertsonak izaten dira. Dibertsio modura, eztabaidetako parte-hartzaileak zatitu eta haserraraztea da haien helburua. Portaera hori arma politiko modura nola erabili erakutsiko dute Gernikako Astran ostiralean eta larunbatean.

Murrizketa gehiago EAEko Kultura Sailean: Musikene, Etxepare eta Balenciaga

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako kulturako aurrekontuen murrizketa andanaren berri dakar gaur El Diario Vascok. Batzuk aurreratu genizkizuen joan den astean. Beste batzuk, esanguratsuak, jarraian zerrendatuta:

Araba Borrokan ekimena sortu dute, enpleguaren alde egiteko

2013-03-22

Jon Torner Zabala

Hainbat enpresa, sindikatu eta eragile sozialek Araba Borrokan ekimena sortu dute, "egungo egoera ekonomiko eta sozialari eremu lokalean erantzuteko helburuarekin".Apirilaren 11n egingo duten manifestazioaren berri ere eman dute aurkezpen ekitaldian.

Zipreko krisia ulertzeko hainbat gako

2013-03-19

Martin Vicioso

Europak Ziprerentzat adostu duen erreskatea eta horrek izango dituen eraginak aztertu dituzte Vilaweb webgunean .  Hamabost galdera-erantzunen bitartez bertako krisia xehetu dute. Handik ateratako ondorioak jaso ditugu:

Artazi-ekaitza

Tinta asko isuri du prentsak Eusko Jaurlaritzak onartu nahi dituen aurrekontuei buruz eta komeni da kulturan egin gura dituzten murrizketa esanguratsu batzuk –oraingoz ezagutzen ditugunak behintzat–, zerrendatzea. Artazi-ekaitza hasi besterik ez da egin, erosi guardasol on bat, altzairuzkoa, ahal dela:
Multimedia

2013-05-10  |  Finantza eta ekonomia krisia

Otxoan

"Otxoan" janari denda txiki bat da; bertan, saltzen dutenaz gain, giza harremanetara hurbiltzen gaituen unibertso txiki bat agertzen zaigu. Ekoizpena: Kanaki Films ETB-rentzat Gidoia eta zuzendaritza: Silvia Mendibil Produkzioa: Silvia Mendibil eta Amaia Remirez Argazki...

2013-03-25  |  Finantza eta ekonomia krisia

Zer ekonomia, zer hazkunde, zer gizaki?

Joseba Azkarraga Etxagibel soziologoaren hitzaldia Zumaian 2013ko otsailaren 22an, Gune elkarteak antolatuta. Grabaketa: Baleike Informazio gehioago: “Ez dago suntsipen handiko arma eraginkorragorik kontsumismoa baino”
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys