Jon Wright Grabbers komedia da; are gehiago, zenbait iruzkinen arabera, irri-ajataka aritzeko moduko komedia. Irlandaren eta Britainia Handiaren artean ekoizturiko filma denez, Edgar Wright-en Shaun of the dead-ekin konparatzen dute nire DVDren azalean.
Martxoaren 15ean 40 urte egin zituen Francis Ford Coppolaren The Godfather apartak, aitzakia ezin hobea mafia italoamerikarra –botere borroka, ustelkeria, familia, mendekua, negozioa– gai duen filma berrikusteko. Azken finean, ezaguna zaigu istorioa: pelikula irekitzen duen...
The Artist. Zuzendari-gidoilaria: Michel Hazanavicius. Aktoreak: Jean Dujardin, Bérénice Bejo. 2011, Frantzia. 100 min.
Ezustekoa eman du aurten, sariz sari dabil eta dagoeneko eskalada geldiezina hasia du Oscarren bidean. Donostiako Zinemaldian ere, Publikoaren Saria irabazi...
“Zure baimenarekin, etxera noa, bihotzekoa izatera”, dio John Travoltak Pulp Fiction komedia beltzean. Sarkasmo iluna maite duen generoak ibilbide oparoa egin du pantaila handian eta azken emaitza etxean bertan dugu: Telmo Esnalek zuzendutako Urte berri on, amona!
Egipton hasi eta Tunisia, Maroko, Libano, Siria, Kuwait, Bahrein, Yemen eta Sudan bisitatu ditu Fermin Muguruzak (Irun, 1963) urtebetean, herrialde horietako mapa musikala egiteko, 80 musikari baino gehiago elkarrizketatuz. Next Music Station du izena Al Jazeera-rentzat egindako proiektuak eta martxoaren 10etik aurrera emango dute Qatar-eko telebista katearen Documentary Channel-en.
Juan Marik mus partida jokatu bitartean, baserrian zain geratzen da egunero Axun. Halako batean, Maite txikitako lagunarekin egingo du topo eta une horretatik aurrera, batzuek eta besteek sentsazio, sentimendu eta harreman piztu berriei egin beharko diete aurre. Euskaraz pentsatu eta egin den pelikularik onenetakoa, 80 egunean, maiatzaren 21ean estreinatuko dute Moriarti Produkzioak-eko Jon Garaño (On the line) eta Jose Mari Goenaga (Lucio) zuzendariek.
Pentsarazten duen zinema egiten du Jaime Rosales zuzendariak (Bartzelona, 1970). Las horas del día lehenengo filmarekin Nazioarteko Kritikaren Saria jaso zuen Cannesen, eta polibisioa –pantaila bitan zatituz errealitate bera eta aldi berean desberdina adieraztea– teknika berritzailearekin La Soledadek film eta zuzendari onenaren Goya Saria irabazi du aurten. Donostiako Zinemaldian aurkeztuko duen hirugarren lanak ere (Tiro bat buruan) ez du inor epel utziko. ETAk Capbretonen hildako guardia zibilen gertakaria oinarri hartuta, elkarrizketarik gabeko pelikula egitera ausartu da oraingoan.
Euskara ikastera serrao hitz egiten duten Tolosako Aranguren baserrira hurbiltzen den euskaldun berriaren komeriak. Horixe da Kutsidazu bidea, Ixabel liburuaren muina. Argumentua ezaguna izango zaizu: ziur ikastolan liburua irakurri zenuela, herriko frontoian antzezlanarekin barre algarak egin...