Presoen gerturatzea eskatu dute Bilboko Udaleko EAJk eta EH Bilduk agiri batean

Presoen sakabanaketa lehen lerrora itzuli da Jone Artola Etxerateko bozeramaile ohiak senidea kartzelan bisitatzetik bueltan izandako istripuaren ondotik. Horrek eraginda, Bilboko Udaleko EAJk eta EH Bilduk bat egin dute agiri batean presoen gerturatzea eskatuz.

ETAren zulo beltza, Auzitegi Nazionala eta Einstein

Astelehenean beste 28 gazte epaituko dituzte Segikoak izatea leporatuta. Espainiako justiziak 2007an esan zuen Jarrai, Haika eta Segi erakunde terroristak zirela. Adi baina, hemen ere ez daude ados Auzitegi Nazionaleko guztiak.

Abortua zentro publikoetan egiteko aukera jaso du Nafarroako Osasungintza plan berriak

Nafarroako Parlamentuko Osasun Batzordeak asteartean onartu du 2020rainoko plana, UPN, PSN eta Izquierda-Ezkerraren aldeko bozkekin eta Bildu, Aralar eta PPNren abstentzioekin. Legebiltzar-taldeen 77 proposamenetik 76 hartu dituzte kontuan.

EH Bilduko alderdiak egitura bakarrean elkartzearen alde azaldu da Aralar

EH Bilduk "siglak gainditu" eta koalizioko alderdiak bateratzearen alde egin du Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusiak, “ezkerreko fronte soberanista” lortzeko asmoz. Alderdiak azaroan egingo duen kongresua aurkezteko agerraldian egin ditu adierazpenak, Rebeka Ubera alderdiko idazkariarekin eta Dani Maeztu koordinatzaile-ordearekin batera.

Nafarroako Gobernua, oposizioaren eta Barkosen aukerak

Jakin gabe EH Bilduk lehendakarigai nor aurkeztuko duen, samurragoa da irudikatzea Uxue Barkos Nafarroako lehendakari, PSNko edo EH Bilduko bat baino.

Israelek Gazan sartzea eragotzi die Josu Juaristiri eta beste zenbait eurodiputaturi

Hainbat herrialdetako ezkerreko eurodiputatuei Gazako zerrendan sartzea eragotzi die Israelek. Josu Juaristi EH Bilduko europarlamentaria taldean dago.

Politikari-sindikalista kasposoak

“Politika beste era batera egin daiteke, modu parte hartzaileago, solidarioago eta horizontalean arituta. Ustelduta dagoena zaharberritzen hasi beharko dugu, demokrazia bera, alegia”, esan zuen Laura Mintegik  politikaren trastetegian muturra sartzeko beste ausardia izan...

Uruguaien Filtroko gertaerak jazo zirela 20 urte bete dira igandean

Filtroko gertaeren 20.urteurrena gogoan izan dute igandean. Sortuk Donostian eta Askapena eta Ahaztuak elkarteak Bilbon ekitaldia egin dute, eta Montevideon ere mobilizazioa izan da justizia eta erantzule eske.
PP

PPren Hauteskunde Legea botereari eusteko presazko trikimailutzat jo du oposizioak

PPren Hauteskunde Lege berriak udal hauteskundeetan botorik gehien lortzen duen indarrak gehiengo osoa izatea du helburu. Oposizioko alderdi guztiak aurka azaldu dira eta "hauteskunde iruzurtzat” jo dute. Diotenez, ezkerreko koalizioei ateak ixteko eta botereari eusteko presazko trikimailua da.

Inazio Agirre euskaltzale eta ezker abertzaleko kidea hil da

Inazio Agirre Arregi 66 urterekin hil da, bizikletan istripua izan eta hamar egun ospitalean egoera larrian igaro ostean. Tolosarra urte luzez ezker abertzaleko kidea izan da eta egun Sortuko militantea zen.

Patxi Zabaleta: "Ezker abertzaleak egitura organiko bakarrean bildu beharra du"

Aralarreko koordinatzaile nagusi Patxi Zabaleta ezker abertzalea osatzen duten indarren bateratzeaz, bake prozesuaz, presoen auziaz, biktimez eta Espainiako Gobernuaren jarreraz mintzo da, besteak beste, Noticias taldeko egunkariek plazaratutako elkarrizketan.

Javier Maroto: xenofoboa bere bakardadean

Javier Maroto Gasteizko alkateak (PP) zenbait immigrante jo-puntuan jarri zituen, jasotzen dituzten laguntza sozialak direla-eta. Gainontzeko alderdiek, Arartekoak eta SOS Arrazakeriak kritika ugari egin dizkiote.

Patxi Zabaletak Nafarroako Parlamentua utziko du

Nafarroako Parlamentuak kide historiko bat galduko du 2015. urtean. Patxi Zabaletak iragarri du ez duela bere burua aurkeztuko hurrengo hauteskundeetan.

20 kartzela zigor ezarri ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak Herriko Tabernen auzian

Joseba Permach, Rufi Etxeberria, Juan Kruz Aldasoro, Joseba Alvarez eta Karmelo Landari hiru urteko kartzela zigorra ezarri die Espainiako Auzitegi Nazionalak Herriko Tabernen auzian, “erakunde terroristarekin kolaboratzea edo parte hartzea” egotzita.

Erabaki eskubidea helburu elkarlanerako prest, modua eta denborak adostu behar

Marian Beitialarrangoitia (Legazpi, 1968) EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko parlamentaria eta Hernaniko alkate ohia da. Markel Olano (Beasain, 1965) EAJko biltzarkidea da Gipuzkoan eta lurraldeko diputatu nagusi ohia. Autogobernuaz jarduteko bildu ditugu. Adostasun nagusia: Euskal Herria subjektu politiko gisa eta bere erabaki eskubidea ordenamendu juridikoetan finkatu behar dira. Desadostasuna denboretan da.

Laura Mintegik legebiltzarkide kargua utziko du irailean, arrazoi pertsonalengatik

"Irailaren lehenetik aurrera Legebiltzarrean baino, unibertsitatean egongo naiz berriz ere. Garai bati amaiera emateko unea heldu da eta beste bati hasiera ematekoa", dio Laura Mintegik agurra iragartzeko gutunean (pdf). "Ilusio handiaz ekin nion EH Bilduren egitasmo politikoari, eta ilusio berberaz segituko dut bizitzen politika, oraingoan unibertsitatetik eta kulturgintzatik, beti egin bezala"

Zenbateko harremana dute euskarak eta abertzaletasunak?

Hego Euskal Herrian euskararen eta abertzaletasunaren artean dagoen korrelazioa aztertu dute Unai Aldasorok eta Ander Gortazarrek Dinamo blogean.

Otegi: "Gure zigorraldia luzatu ahalko dute baina ez autodeterminazio eskubidea geldiarazi"

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak erabaki du Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagiak kartzelan segi beharko duela Bateragune auziarengatik. Otegik bi aipurekin erantzun dio epaileen erabakiari.

Arnaldo Otegiren ama erretratatu zuen nazia

Zendutako amari kartzelatik gutuna idatzi dio berriki Arnaldo Otegik. Testuarekin, 1936ko zuri beltzeko argazkia dago webgunean, ama eta amona ageri direla. Erich Andres naziak ateratakoa da. Ahanzturatik berreskuratu dugu tropa frankistekin zihoan argazkilariaren lana: Iruñea, Donostia, Gasteiz, Irun, Elgoibar, Eibar, Tolosa eta Bergaran ateratako ehunka argazki.

"Bateragune" auziari buruzko eztabaida atzeratu egin du Konstituzio Auzitegiak

Espainiako Konstituzio Auzitegiak atzeratu egin du aste honetan egitekoa zuen osoko bilkura, "Bateragune" auzia dela-eta Arnaldo Otegiren helegiteari buruzko eztabaida aurreikusia zuena. Antonio Narvaez epailea lanean hasi ahal izateko tramiteak amaitu bitartean ez diote gaiari helduko.

Nafarroako lanpostu publikoetan euskara gutxiesten jarraituko da

Nafarroako Parlamentuak atzera bota du, PPren eta UPNren bozkei esker, lanpostu publikoetan euskarak atzerriko hizkuntzak baino balio gutxiago ez izatea eskatzen zuen mozioa. Bilduk, Aralarrek eta I-Ek aurkeztu dute mozioa. Geroa Baik alde bozkatu du eta PSN abstenitu egin da.

Oposizioko alderdiek ere "Cuadrilla busca cita" saioa erretiratzeko eskatu dute

EH Bildu, PP eta PSE alderdiek "Cuadrilla busca cita" saioa erretiratzeko eskatu diote EITBri, “berdintasunaren oinarriak urratzeagatik”. Igandean estreinatu zenetik ikusle askoren eta hainbat erakunderen kritikak jaso ditu eduki sexistak emititzeagatik.

Hirikon aritu zirenek auto elektrikoaren "modeloa" saltzeko enpresa pribatua sortu dute

Hirikok hondoa jo zuen, eta berarekin desagertu ziren administrazio publikoetatik jasotako 17 milioi euro, baina Iñigo Urkidi arduradunaren hitzetan proiektua arrakastatsua izan zen: “Ez dakit dirua hartu den hala ez, baina I+G proiektua egin da eta zoragarria da”. Orain, Tokiko enpresa pribatua sortu dute “modeloa saltzeko”.

Kutxabank berehala pribatizatzeko arriskuan dela salatu dute

Kutxabanken pribatizazioaren aurkako plataformak giza katea egin du asteazkenean Bilbon, Sabin Etxearen aurrean. Euren esanetan bankua kudeatzen dutenek “azeleragailua sakatu” dute pribatizaziori ekiteko. Ekainaren 21ean manifestazioa antolatu dute.

Autodeterminazioa (1990-2014)

Igandetik aurrera ez da ezer aldatuko Euskal Herrian eta ekainaren 9an herritarrak ohi moduan ekingo dio bere egunerokoari, baina gizarte zibil abertzaleak beste urrats bat emango du bere antolaketa eta trinkotzean. Hiru mezu behintzat argi utzi gura ditu Gure Esku Dago ekimenak: bat, herri bat gara, Euskal Herria; bi, gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea dugu; norabide horretan ezinbestekoa da gizarte ekimena indartzea, apurka, honek norabide indartsua finka dezan.  

Monarkiaren kontra eta herriek erabakitzearen alde manifestazioa Iruņean

Nafarroako ezkerreko alderdi eta sindikatuen gehiengoak monarkiaren kontra eta herrien erabakitze eskubidearen alde manifestazioa deitu du Iruñean, larunbatean 18:00etan. Europako bozetan Espainiako alderdi-bitasunaren “porrota”rekin lotu dute Juan Carlos I.aren abdikazioa.

Irun errepublikarra

Batzuk III. Errepublika aldarri, beste batzuek Euskal Herri independente eta errepublikarra helburu, astelehenean alderdi ezberdinek (EH-Bildu, Ezker Anitza, Gazte Komunistak, EPK eta Podemos) bat egin zuten Irunen, oinarri berak batuta: monarkia behin betiko kentzea.

Borboiez eta trantsizioaz hitz egiten badugu, dena da nahiko patetikoa

Breaking news: Abdikatu ez da Botswanako herri baten izena jakin berri dugunez; eta jakin dugu halaber, Juan Carlos Borboikoa tronutik jaitsiko dela idorreria instituzionalak jota –beste batzuek elefantiasia aipatu dute kausa gisa, batek daki–.

Posible da PSNrik gabeko gobernu alternatiba

EAJ eta EH Bilduren emaitzak bloke abertzalea biziki sendotu dute, eta jadanik joera da hori. Hegemonia lehiatzeaz gain, serio pentsatu beharko dute herrigintzaren ikuspegitik elkarlan sendoagoa jorratzea. Nafarroan, aldiz, emaitza hauek erakutsi dute posible dela PSNrik gabeko gobernu alternatiboa. Gaitza, baina posible. Ez dago kontrajarria, baina erabaki eskubidean sakondu baino, EH Bilduk ezkerreko indarrekiko aliantzan murgildu beharko du datozen urteetan, erresuma zaharrean behingoz UPNren alternatiba eratzeko.

Autodeterminazio eskubidea berretsi du EAEko Legebiltzarrak

Euskal Autonomi Erkidegoko Legebiltzarrak Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidea berretsi du. 1990ean ganbera legegileak onartu zuen testu bera da. EH Bilduk aurkeztutako proposamena EAJk babestu du, eta hala 75 bozetatik 48 eskuratuta onartu dute.
Multimedia

2014-03-13  |  Ezker abertzalea

Jesus Egiguren aho bizarrik gabe

PSE-EEko Gipuzkoako idazkari nagusi Jesus Egiguren eta Enekoitz Esnaola kazetariaren arteko solasaldia. Irudiak: Erlo telebista.

2013-05-28  |  Ezker abertzalea

LOMCE legeari buruzko mahai-ingurua

2013ko maiatzaren 22an Zumaian, Maria eta Jose ikastetxeak antolatuta Argia eta Baleike aldizkarien laguntzarekin, Espainiako gobernuak onartu berri duen LOMCE hezkuntza legearen inguruko mahai-ingurua. Hizlariak: Jone Berriozabal (legebiltzarkidea - EAJ), Juanjo Agirrezabala...

2013-03-08  |  Ezker abertzalea

Arritxu Santamaria eta Nekane Garmendia (Eusko Ekintza)

Eusko Ekintza alderdi berriko kideak dira Arritxu Santamaria (Zumaia, 1956) eta Nekane Garmendia (Ordizia, 1953). Lehena, 2003-2006ko bake prozesuko Konponbiderako Mahaiaren koordinatzailea izan zen. Bigarrena EH Bilduko zinegotzia da Ultzaman. Ezker abertzalearen herri mugimenduarekin...

2012-12-21  |  Ezker abertzalea

Xabi Larralde

(Izura-Azme 1970, Baxenabarre). Batasuna alderdiko eleduna da eta Lapurditik egin digu Euskal Herriak bizi duen egoerari buruzko azterketa. Elkarrizketa osorik aldizkariaren 2347 zenbakian irakurgai dago: www.argia.com/argia-astekaria/2347/xabi-larralde

2012-10-26  |  Ezker abertzalea

Bakegintzaren aukera eta murrizketen arriskua

EAJk uste baino errazago garaitu ditu EAEko hauteskundeak, baina EH Bilduk ere emaitza oso onak lortu ditu. Bien artean azken urteotako legebiltzar abertzaleena osatzen dute. Ez dirudi ordea burujabetzaren arloan ados jarriko direnik, bakegintza eta normalizazioa sendotzea izango da bien...

2012-10-19  |  Ezker abertzalea

Urkullu eta Mintegi aurrez aurre

Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko herritarren bozek aginduko dute datorren igandetik aurrera Eusko Jaurlaritza berriaren osaketa zein izango den. Inkesta guztien arabera EAJ eta EHBilduren hautagaiak dira lehendakaritzara heltzeko aukera duten bakarrak. Kanpaina honetan Laura Mintegi eta Iñigo...

2012-10-11  |  Ezker abertzalea

EAJ vs. EH Bildu

PPk PSOErekin zuen ituna hautsitzat eman ostean, Patxi Lopez Lehendakariak hauteskunde aurreratuak deitu zituen urriaren 21erako Euskal Autonomia Erkidegoan. Inkesta guztien arabera EAJk eta EH Bilduk lortuko dituzte eserleku gehien, alde handiarekin gainera. Egoera aproposa dirudi...

2012-07-13  |  Ezker abertzalea

Anita Lopepe

Frantziako azken hauteskundeetan Euskal Herria Bai koalizioaren hautagaia izan den Anita Lopepe lartzaldarrarekin hitz egin dugu, bozek Ipar Euskal Herrian utzi duten egoerari buruz. Elkarrizketa hau aldizkariaren 2332 zenbakian irakurgai izango da.

2012-04-27  |  Ezker abertzalea

Euskal subiranotasunaren aukerak

Bake eta normalizazio politikoa helburu duen prozesu berria bizi dugu eta abertzaletasuna aro berri batera iristeko bideak esploratzen ari da. Bi kultura abertzaleen egoera hizpide izan ditugu Francisco Letamendia eta Juan Jose Alvarez EHUko irakasleekin. "Euskal subiranotasunaren...

2012-03-15  |  Ezker abertzalea

Arnaldo Otegiren aldeko kontzertu akustikoa

Arnaldo Askatu, Politika Askatu herri ekimenak 2011ko urriaren 27an antolatu zuen kontzertu akustikoa. 11 euskal musikarik parte hartu Arnaldo Otegiren aldeko kontzertu honetan: Ion Gurrutxaga, Napoka Iria, Oreka TX, Asier Serrano, Rafa Rueda, Mikel Urdangarin, Kerobia, Zea Mays, Ken 7, Esne...

2012-03-05  |  Ezker abertzalea

Pernando Barrena eta Iņaki Soto elkarrizketan

Plateruena Kafe Antzokiko Berbertan zikloaren baitako bigarren saioa. Iñaki Soto Gara egunkariko zuzendariak Pernando Barrena Ezker Abertzaleko ordezkaria elkarrizketatu zuen. Bideo hau elkarrizketa osoaren 9 minutuko bideo-laburpena da. Bideoa: Anboto.org

2012-02-27  |  Ezker abertzalea

Independentziarako estrategiak

Kontra eztabaida programak ekoitzitako saioa. Euskal Estatu baten ideia etengabe azaltzen da gure egunerokotasunean, asko izanik alde edo aurka agertzen direnak. Estatua lortzeko erabili beharreko estrategiaren inguruan desadostasun ugari daude aldekoen artean, eta ez dugu ongi definitutako...

2012-02-03  |  Ezker abertzalea

Arnaldo Otegik jaso du II. Gaztezulo Saria

2011ko irailaz geroztik abendu amaierara bitarte Gaztezulo webguneko eztabaidagunean irakurleek proposatutako izen guztien artean, Elgoibarko politikariak jaso ditu boto gehien. GAZTEZULOko kideak bere herrira, bere etxera hurbildu dira Arnaldo Otegiren aurpegi pribatua gehiago ezagutzera eta...

2011-06-15  |  Ezker abertzalea

Gorka Espiau, "Pluja Seca" dokumentalaren egilea

Gorka Espiau algortarrak Pluja Seca (Euri Lehorra) izeneko dokumentala egin du Kataluniako TV3 telebistarentzat. Nazioarteko bitartekaritzek gatazka politikoen konponketan izan duten jarduerari buruz dihardu dokumentalak Hego Afrika, Irlanda eta Euskal Herriko esperientzien errepasoa eginez....

2011-05-24  |  Ezker abertzalea

Badira lau hankak, orain mahaia falta da

Xabier Letona, Argiako zuzendariak, Udal eta Foru hauteskundeek utzitako emaitzen inguruko analisia. "Abertzaleen eremuan EAJ eta ezker abertzalea, espainolismoaren esparruan PSE-PSN eta PP-UPN. ETAren ondorengoan lau indar nagusi hauen espazio politikoa egonkortuko zela esan da sarri....

2011-05-24  |  Ezker abertzalea

Top 5: demokrazia festarako kantak

Boligrafo Gorria blogean argitaraturako izen bereko testua oinarri duen bideoa. "Igaro den asteburuan "demokraziaren festa" horrek soinu banda egokia behar duela uste dut eta proposatzea libre denez, nire Top 5a daukazue irakur-entzungai jarraian."

2010-12-03  |  Ezker abertzalea

Niko Moreno

Niko Moreno. Bilbo, 1963. Ezker abertzaleko kidea da; Elorrioko alkatea (ANV-EAE). Arte Ederrak ikasia. Politika posiblearen artea ei dela-eta, mundua ez, baina Euskal Herria eraldatzeko konpromisoa hartu zuen gaztetan. Ezker abertzalearen egoeraz, legalizazioaz bake eta normalizazio prozesuaz...

2010-09-24  |  Ezker abertzalea

Patxi Zabaleta

Aralarreko koordinatzaile nagusia eta NaBaiko parlamentaria da egun Leitzan jaiotako abokatua. ETAren azken adierazpenaz Aralarrek duen iritzia plazaratu digu.

2010-07-14  |  Ezker abertzalea

Nazio bat gara - Som una naciķ

Euskal Herria eta Kataluniaren mugimendu independentistak igaro den uztailaren 10ean batu ziren egun eta ordu berean Donostian eta Bartzelonan egindako manifestaldietan. Bartzelonan inoiz egindako manifestaldirik jendetsuena izan zen eta Donostian EA, Alternatiba eta Ezker Abertzaleak deituta...

2010-03-22  |  Ezker abertzalea

Frantziako eskualdeetako hauteskundeen emaitzak

Ezkerra nagusi berriz ere Estatuan, Akitanian eta Iparraldean. Nicolas Sarkozyren UMP izan da galtzaile.

2010-03-11  |  Ezker abertzalea

Akitaniako hauteskundeei begira

Aurtengo martxoa mugarria izan daiteke Ipar Euskal Herriaren bilakabidean. Frantziako eskualdeetako bozek iraganaren eta geroaren marra trazatu dezakete. Batera plataformak antolatutako herri galdeketa, berriz, marra horren seinale gorria litzateke.

2009-10-23  |  Ezker abertzalea

Ainhoa Etxaide

Ainhoa Etxaidek zorrotz hitz egin digu Donostiako LABeko egoitzan. Krisiaren aurkako dekalogoaz, greba orokorraz, fiskalitateaz, Erregulazio Espedienteen eraginaz eta batasun sindikalaz aritu da. Egoera politikoaren inguruan ere, gainbegirada eskeini digu, Ezker Abetzalearen kontrako polizia...
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiÃąa Argia Antza iametza Adur Luditoys