Radio Vitoriako langileek igorritako mezu batean salatu zuten EiTBk 10 langile kaleratzeko asmoa zuela. Asteazkenean, konpainiak komunikatu bat igorri du datu horiek okerrak direla esanez. PPk, PSEk eta Bilduk Maite Iturbe EiTBko zuzendariari parlamentuan agertzeko eskatu diote, egoera argitzeko.
Eusko Legebiltzarreko alderdiek lehendakariarekin atzo egindako bileratik baikor irten ziren Eusko Jaurlaritzako eta EAJko ordezkariak; eztabaidatu beharreko gaiak finkatzea “urratsa” zela esan zuen Josu Erkorekak. Zerga erreformaren inguruko akordioa ekainean gauza litekeela uste dute jeltzaleek.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak erabaki duenez, gaur egun ere babesa behar duten kargu publikoek bizkartzain bat izango dute uneoro alboan, orain arte bi zirenean.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako langile publikoek manifestazioak egingo dituzten maiatzaren 11n hiru hiriburuetan. 35 orduko lanaldia luzatzeko erabakia atzera bota dezala eskatu diote ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek Eusko Jaurlaritzari.
Aurrekontu proiektua erretiratuko duela iragarri du Iñigo Urkulluk eta badirudi EAEk aurrekontu luzatuak izango dituela. Zer esan nahi du horrek?
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak atzera botako du aurtengo aurrekontu proiektua, atzo Bruselan jakinarazi zuenez. Legebiltzarrak aurrekontuei betorik ez jartzea lortu nahi du Jaurlaritzak.
Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburua Ertzaintzaren hurrengo urteetako plan estrategikoaz mintzatu zen atzo Eusko Legebiltzarrean. Sailburuak baieztatu zituen duela aste batzuk Deia eta Diario Vasco egunkariek argitara emandako datuak: 400 ertzain uniformedun gehiago jarri nahi ditu kaleak patruilatzen, horietako asko Brigada Mugikorrean.
Iñigo Urkullu lehendakariaren gobernuko goi-karguetatik, hirutik bi gizonezkoak dira, El Pais-ek bere webgunean astelehenean argitaratu dituen datuen arabera.
Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako gobernu programak aurreikusten du autogobernu ponentzia bat osatzea Eusko Legebiltzarrean eta hortik ateratako emaitza “herri kontrastearen mende” jarriko lukete. Gisa horretan definitu du Iñigo Urkulluk hauteskundeetan agindutako autogobernuari buruzko galdeketa, 2015erako “estatus politiko berria” ekarriko lukeena.
Euskararen sustapenerako 99,9 milioi euro bideratuko ditu Jaurlaritzak, 2005etik kopururik baxuena. Gara egunkariak gaur egin duen analisian azken hamar urteetako aurrekontuak eta euskara indartzera bideratu duten diru kopurua aztertu ditu.
Nork bere talaiatik. Ni nagoenetik behintzat ezina egiten zait gaurko euskal eszena politikoaren osoa harrapatzea, hain da zabala! Argia gauza batzuetan, lausoa besteetan, eta dena koadro berean! Are gehiago, tristea beharko luke izan eszena osoa menperatu nahi izateak, koadroa zurrunegia izango...
EAJren Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoarentzat aurkeztutako aurrekontuek Madrili eta Bruselari men egiten diete. Kapitalismoak Europan inposatu duen “austeritate” filosofiarekin bat egin dute aurrekontuok; Grezian, Portugalen, Italian eta Espainian langabezia eta miseria eragiten...
Urkullu lehendakariak EAEn enplegua sustatzeko plana aurkeztu du eta konpromisoa hartu du 44.000 lanpostu sortzeko 2016ra bitartean, horietatik 12.711 aurten bertan. Egungo langabezia tasa biztanleria aktiboaren %15,93koa da, eta 2013an krisiak 19.000 lagun jaurtiko ditu lanik gabe kalera. Urkulluk berak onartu du plan hau ez dela “sendagarria”, enplegu eza “arintzeko” baino ez duela balioko.
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Enplegua Sustatzeko 2013-2016 Plana aurkeztu zuen atzo. Lau urtean 3.630 milioi euro inbertituz, 44.000 lanpostu sortzea da asmoa, eta enpresa txiki eta ertainetako beste 112.000 mantentzea. Aurten bertan, 12.711 lanpostu sortzea eta 42.185 mantentzea aurreikusten du planak. Eraikuntza arloan, enpresa txiki eta ertainetan, gazteen kontratazioan eta autoenpleguan pizgarriak izango ditu planak.
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren aurrekontua ia %20 mehetu da iazkoarekin alderatzen badugu. Dena dela, Abiadura Handiko Trena egiteko, iaz bezala, 350,68 milioi euro erabiliko ditu. Horrek esan nahi du Sailaren aurrekontuaren %59 AHTk irentsiko duela. 2012an aurrekontuaren %47,4 izan zen.
EAJren Gobernuak Eusko Autonomia Erkidegoarentzat aurkezturiko aurrekontuek, Madrili eta Bruselari men egiten diete. Kapitalismoak Europan inposatu duen “austeritate” filosofiarekin bat egin dute aurrekontuok; Grezian, Portugalen, Italian eta Espainian langabezia eta miseria eragiten ari den filosofia bera, hain zuzen.
Eusko Jaurlaritzaren 2013. urterako aurrekontu proiektuak %10,8ko murrizketa aurreikusi du: 9.316,7 milioi euroko aurrekontua izango du, iaz baino 1.132 milioi euro gutxiago. Gizarte gastuetara 711,5 milioi euro gutxiago bideratuko dira, iaz baino %9,3 gutxiago.
“Gobernuak ez du estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak EAEtik ateratzeko inongo intentziorik”, adierazi zuen atzo goizean Jorge Fernández Díaz Espainiako Barne Ministroak, Eusko Jaurlaritzak hala egiteko eskatu ostean. ETAren ekintza armatuaren amaiera dela eta, Espainiako segurtasun indarrak mantentzeak zentzurik ez duela esan du EAEko gobernuak.
Valentziako Mercadona saltoki kateak 2014 amaiera aldera irekiko du lehenengo supermerkatua EAEn, Eusko Jaurlaritzari iragarri dionez. Zabaldu nahi dituen 25 saltokiak non kokatuko dituen oraindik ez du esan, baina bai mila enplegu inguru sortu nahi dituela, saltoki bakoitzean 40 langile jarrita.
Emakundeko Izaskun Landaida zuzendariak euren aurrekontuek, 2012koekin konparatuz, %20ko murrizketa jasango dutela adierazi zuen atzo Gasteizen eginiko agerraldi batean. Murrizketa hauek berdintasunaren eta indarkeria matxistaren biktimen esparruei eragingo diete. Azken arloa Jaurlaritzaren menpe zegoen orain arte, baina bere gain hartu du Emakundek 2013an.
Hego Euskal Herriko ogasunek 6.500 milioi euro gehiago bilduko lituzkete Europar Batasuneko bataz besteko presio fiskalarekin. Hori adierazi du ELAko idazkari nagusi Adolfo "Txiki" Muñozek fiskalitatearen harira egindako agerpenean. Sindikatuaren arabera, politika fiskala “errotik” aldatu beharra dago iruzurrarekin amaitzeko.
Gipuzkoako Foru Aldundiak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak %77 jaitsiko du Donostia 2016ko Europako kultur hiriburu izateko proiektuarentzako diru-laguntza. Espainiako Gobernuak ez du diruz lagunduko. Diputazioak esan du ekimena kinka larrian dagoela.
Eusko Jaurlaritzak ez du oraindik kopuru zehatzik eman 2013ko aurrekontuei dagokienez, baina murrizketa handienak zein sailek jasango dituzten aurreikusi daiteke jada, gobernuko ordezkarien adierazpenetan oinarrituta.
Arrazoi pertsonalengatik egin dio uko Mikel Agirrek karguari, EITB Iparraldek Twiterrez zabaldu duenez.
Eusko Jaurlaritzak asteartean onartuko du ziurrenik EAjko Mikel Agirre EITBren zuzendari izateko izendapena, EITB.com-en argitaratu dutenez.
Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatu dio 2005-2011 bitarteko Osakidetzako Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planaren azterketa egiteko, eta hortik ateratako ondorioetatik aurrera begirako pausoak emateko, 67-2003 dekretuari (pdf) jarraiki. Euskararen erabilera sustatzeko egitasmo berriak bi ardatz izango lituzke: hizkuntza eskubideak bermatzea eta kalitatezko osasun zerbitzua eskaintzea.
Eszenika, Bilbon egitekoa zen Euskal Herriko Goi-mailako Arte Dramatiko, Dantza eta Eszenoteknia Zentroaren proiektua bertan behera geratu da. Eusko Jaurlaritzak EHAA aldizkarian jakinarazi duenez, obra gauzatzeko kontratazio espedientean atzera egin da. Dantzan.com webguneak eman du albistearen berri.
EAJk, PPk eta UPyDk haur eskoletan gaztelaniari leku gehiago ematea babestu izana "harriduraz" eta "kezkaz" hartu dutela adierazi du Paul Bilbao Kontseiluko zuzendariak, Info 7 irratiak egindako elkarrizketan. "Erabakiak haurren eskubideak urratzen ditu", esan du.
Gasteizko Legebiltzarrak aintzat hartu du bestutako inguruneetan frackinga debekatu dadin Arabako Batzar Nagusiek egindako lege proposamena, EAJ eta EH Bilduren aldeko botoekin.
PPk aurkeztu zuen atzo Legebiltzarrean Haurreskola Partzuergoko eskoletarako proposamena. Ingelesa eta gaztelania erabiltzeko proposamena zen, baina ez zuen aurrera egin. Azkenean, erdibideko bat onartu zuten PPk, EAJk eta UPyDk. Gaur egun, EAEko Haurreskola Partzuergoko eskoletan euskara hutsean aritzen dira.